Euskal enpresek beren aurreikuspen ekonomikoen inguruko ezkortasun berarekin egingo diote aurre 2021. urteari
Euskal enpresek ia lehen bezain ezkor jarraitzen dute 2021eko lehen hiruhilekorako aurreikuspenen inguruan. COVID-19aren aurkako txerto berrien ikerketan izan diren aurrerapenak ez dira nahikoak izan Euskadin Enpresa Konfiantzaren Indizea hobetzeko. Izan ere, indize hori 31,4 puntutan geratu da finkatuta, eta, beraz, aurreko hiruhilekoan erregistratutakoa baino sei hamarren handiagoa baino ez da izan. Balio hori uzkurdura-muga […]
