LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien martxoko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien martxoko gomendioak

4 min

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien martxoko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue? 

 

Korrikaren lekukoa Euskal Herrian zehar dabilenez, Itxi Liburuak programak bere historia buruz egin zuen atala ekarri dugu, Antton Telleria aktorearekin. Bi irakurgai eder ere bai. Leire Bilbaoren Barruko hotsak, haurrei eguneroko bizitzaren soinuak entzuten eta deskubritzen laguntzeko. Eta Yolanda Arrietaren Aho bete amets, helduei haurtzaroaren poesia deskubritzen eta gozatzen laguntzeko. Eta Aste Santuko oporretan planak egiteko gomendioak ere baditugu. Eureka! Zientzia Museoaren udaleku teknologikoak, Donostian. Basque Fest jaialdiaren haurrentzako programazioa Bilbon. Eta Lego Brick Fest, Lego etxeko piezekin egindako eraikuntza lanei eta haien zaleei dedikatutako jaialdia, BECen. 

Hori guztia hilabete honetan. Hurrengoan, gehiago. 

Telebista

Itxi liburuak: Korrika

Bere azken denboraldian, Gaizka Aranguren dibulgatzaileak Antton Telleria aktorea gonbidatu zuen Itxi Liburuak saiora, bi urtean behin, milaka eta milaka herritarren babesarekin, ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Euskal Herri osoa zeharkatzen duen lasterketa erraldoiaren historia ezagutzeko.

Irakurgaia

Barruko hotsak

2022an, Haur eta Gazte arloko Euskadi Saria irabazi zuen liburu honetan, Leire Bilbaok eguneroko soinuak aditzera animatzen ditu irakurle gazteak, belarriak parez-pare zabaldu eta inguruan duten munduaz ohartzera, haien bizitzaren soinu banda deskubritu dezaten.

Zientzia

Aste Santuko Udaleku teknologikoak 

Aste Santuan, 8-14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako udaleku teknologikoak antolatu ditu Donostiako Eureka! Zientzia Museoak, ikasi eta dibertitzeko aukera bikaina, robotika arloko proiektuak egiten eta bideo jokoak diseinatzen, besteak beste.

Jolasa

Lego Brick Fest

Martxoaren 29tik 31ra, lehen aldiz egingo da Bizkaian Brick Fest Live, Lego etxeko piezekin eraikuntza lanak egiteko ohitura, zaletasuna edo pasioa duten haur eta helduei zuzendutako jaialdia.

Jaialdia

Basque Fest

Martxoaren 27tik 31ra, haurrentzako hainbat ekitaldi programatu ditu Bilbon Basque Fest jaialdiak, zirku-tailerrak eta antzerkia Kasilda parkean, Gargantua eta magia ikuskizunak Guggenheim Museoaren zabalgunean, eta familia osoarentzako jarduerak Areatzan

Poesia 

Aho bete amets: ahozko haur poesiaren alde

Ahozkotasunak, jolasak, eta poesiak haurren bizitzan leku bat izatearen garrantziari, magiaren beharrari eta edertasunaren botereari buruzko hausnarketa apasionantea egiten du Yolanda Arrietak liburu poetiko, magiko eta eder honetan.

 

 


Zein da zure erreakzioa?