LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira gure urtarrileko gomendioak

4 min.

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

Urtea hasi baino ez da egin, geure moduan, baina indarrez hasi da, Durangoko azokan agortutako indarrak berreskuratuta.

Baztanen, urtarrilean edo ilbeltzean, euskal nobela beltzaren jaialdia egingo da, (H)ilbeltza eta, besteak beste, susmagarrien gaua eta itzuli beltza antolatu dituzte. Intriga gogoz geratzen bazarete, Primeran.eus plataforman daukazue Hondar ahoak, kostaldeko herri batean gertatzen den hilketaren ikerketa kontatzen duen telesaila. Horrez gain, Orreaga irakurgaia gomendatzen dizuegu, euskaldunek irabazitako bataila baino lehen Karlomagnoren ezinegona kontatzen duen Arturo Kanpionen narrazioa eta musikaren arloan, Itsasoa da bide bakarra, Ines Osinagaren azken lana eta bakarka egin duen lehena. Eta bukatzeko, umorea, hain ezaguna den Anjel Alkainena eta hain ezezaguna den Xabier Lizardirena. Gozatu!

Ikusentzunezkoak

📺Hondar ahoak

Iturria: Primeran.eus

Kostaldeko herri batean gertatutako hilketaren ikerketa kontatzen duen intrigazko telesaila, ETBko historiako produkziorik arrakastatsuenetakoa, bai ikusleen, bai kritikaren ikuspuntutik.

Irakurgaia

📚Orreaga

Iturria: Ipuina.eus

Abokatua, historialaria eta politikaria ezezik, idazlea ere izan zen Arturo Kanpion eta ez edonolakoa. Ipuin labur honetan Karlomagnoren ezinegon profetikoa kontatzen du, Orreagako batailaren bezperan.

Musika

🎼 Itsasoa da bide bakarra

Iturria: Youtube

Gose utzi eta Ines Osinagak bakarka egin duen lehenbiziko lanak Kubako hotsak eta ahotsak ekarri ditu Euskal Herrira eta, besteak beste, ia ereserki den kantu zoragarria utzi digu, Dena aldatzen da.

Jaialdia

🕵️‍♀️(H)ilbeltza

Iturria: Jaialdiaren webgunea

Baztanen, urtarrilaren edo ilbeltzaren 22tik 28ra egingo da (H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea. Idazleekin solasaldiak, liburu aurkezpenak, susmagarrien gaua, itzuli beltza eta literatura beltzarekin gozatzeko beste hainbat kontu.

Umorea

🎭Alkain edo Lertxundi, Lertxundi edo Alkain?

Iturria: Youtube

Klasiko baten parodia klasikoa, Anjel Alkain Benito Lertxundirena egiten, umorearen klasiko bilakatu zaigun Wazemank telesailean.

Altxor ezezagun bat

🎭Andereño Izardi

Iturria: klasikoak.armiarma.eus/

Xabier Lizardiren poesiarako sena ezaguna da baina umore handiko idazlea ere bazen, Miss Universo lehiaketari buruzko testu honek frogatzen duenez.

Zein da zure erreakzioa?