LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira gure otsaileko gomendioak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira gure otsaileko gomendioak

4 min

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira gure otsaileko gomendioak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

 

Moriarti ekoiztetxeak egin berri duen telesailak Cristobal Balenciagari buruz gehiago jakiteko gogoa piztu baduzue, Balenciaga eta hala ere iraun dokumentalean duzue munduko jostun onena eta ezezagunena ezagutzeko aukera. Hilabete honetako irakurgaiak ere ez dira oso ezagunak. Harkaitz Canoren Izozteko adina, zientzia fikziozko thriller zoragarria, eta Augustin Anabitarteren Donostia, gizon koadrilla baten gorabeherak, festaz festaz kontatzen dituen nobela bikaina. Ihauterien atala bereziki gomendagarria da, otsoen eta mozorroen hilabete honetan. Hurrengoan, martxoan, etorriko da Korrika, baina dagoeneko ezagutzen ditugu Korrika Kulturalaren egitaratuaeta Korrikaren kantua, Mursegoren Harro Herria. LABORAL Kutxaren podcastean egin genion elkarrizketa eta Bilboko Bereginen Museoan ikus daiteken Egiptori buruzko erakusketa dira gure hilabete honetako azken gomendioak.

 

Ikusentzunezkoak

📺Balenciaga eta hala ere iraun

Munduko jostun onena izateaz gain, ezezagunena eta misteriotsuena izatearen ospea ere badu Cristobal Balenciagak. Primeran plataformak eskaintzen duen dokumental honetan duzue Getariako diseinatzailea hobeto ezagutzeko aukera paregabea.

Irakurgaia

📚Donostia

Lagun talde baten gora-beherak kontatzen dizkigun nobela ahaztu bezain gogoangarri honek aukera ematen digu Donostiako jaiak nolakoak ziren jakiteko. Bereziki gogoangarriak dira Donostian Donosti izeneko atalean agertzen diren ihauteri ikusgarriak

Musika

🎼Harro Herri Korrika

2024ko Korrikak badauka bere soinua, Juan Bautista Gisasola musika eskolako ikasle ohiekin Mursegok egindako Harro herri abestia, Euskal Herriko bazter guztietan entzungo den pop-barroko estiloko kantua.

Jaialdia

🕵️‍Korrika Kulturala

Martxoaren 14an, Irunen, hasiko da Korrikaren 23. edizioa, baina Korrika Kulturala dagoeneko martxan dago eta AEKren webgunean ikus dezakezue martxoaren 24ra bitartean antolatu diren ekitaldi eta kontzertu guztiak.

Bisita

Egipto Bilbon

Maiatzaren 19a bitartean, Bilboko Berreginen Museoak Egiptoko piezen erreprodukzioak erakutsiko ditu, “Ni neu Isis, señora de todas las tierras” izeneko aldi baterako erakusketan, eta aukera ona izan daiteke museo zinez bitxi eta interesgarri hau bisitatzeko.

Altxor ezezagun bat

🎭Izozteko adina

Harkaitz Canok idatzitako zientzia fikziozko eta intrigazko kontakizun umoretsu, apasionante eta poetiko honek 2112ko Euskal Protektoratura eramango gaitu, eta denbora gelditzeko aukera ematen duen Izozte Aktarekin zer gertatuko den kontatuko digu.

 

 


Zein da zure erreakzioa?