Mundukide: planetako kontinenterik pobretuenean aukerak eskainiz

Mundukide: planetako kontinenterik pobretuenean aukerak eskainiz

2 min.

Mundukide: planetako kontinenterik pobretuenean aukerak eskainiz

Afrikari buruz pentsatzen dugunean, erabat oker ibiltzen gara, gure pentsamenduak bertan bizirauten duten pertsonen errealitate latzarekin lotuz. Baina Afrika aukeraz beteta dago eta LABORAL Kutxaren bidez Mundukideri laguntza ematen badiozu aukera horiek errealitate bihurtzen lagun dezakezu.

Afrika dagoen startup handiena da

Arestian esan dugun moduan, Afrika buruan daukagun errealitatetik haratago doa. Dena ez da komunikabideetan ageri diren irudietan bezala, dena pobrezia, gerra eta gaixotasunak.

Afrikan badago itxaropena, badago adorea, badago aukerak izateko beharra eta garatzeko ezin konta ahala posibilitate. Zeren eta Afrikan, proiektu batek ez funtzionatzeak dakarrena ez da porrot hutsa. Errealitatea askoz ere latzagoa da.

Afrikan, pobreziari, goseari eta gaixotasunari aurre egiteko alternatiba da ekintzailetza. Munduan ez dago nork bere buruarengan, norberaren lanean eta aurrera egiteko prestakuntzak duen balioan sinestea Afrikan bezain inportantea den beste lekurik.

Afrika, izatez, startupetan handiena da. Eta ostegunetan teambuilding saiorik ez badago ere, ez doako yoga saiorik goizetan, Afrikak badu hazteko, garatzeko eta independente izateko potentzialik, atzerriko kapitalaren beharrik gabe. Afrikan ez dago coachingik, ez mentoringik, baina langileen motibazioa eta ekimena ez dira sekula falta.

Eman laguntza Mundukideri Mozanbiken daukan kooperazio proiektuak aurrera egin dezan

Horregatik, Mundukideren egitasmoari esker, Afrikan ondo funtzionatzen hasi da ekintzailetza.

Duela ia 20 urtetik hona, Mundukiderekin batera lanean ari gara, Mozambike iparraldean benetako garapen alternatiba bat eskaintzeko.

Prestakuntza teknikoaren bidez eta laborantza produkzioari eta komertzializazioari buruzko aholkularitzaren bidez, tokiko nekazariak ahalduntzen dihardugu, lanaren optimizazioaren bitartez nekazarion bizitzak hobera egin dezan. Hala, urtero ehunka pertsona beren lanaren eta bizitzaren jabe izatea lortzen dugu.

Kolabora ezazu Mundukiderekin eta lagundu Mozambiken benetako garapen alternatiba bat eskaintzen.

Egizu 25 euro, 50 euro, 100 euro edo beste kopuru baten ekarpena, hala LABORAL Kutxaren Online Bankuaren bidez nola Telebanka bidez. Operatiba dohainik da.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Enpresaren erantzukizun soziala