LABORAL Kutxaren 2024ko egutegiak komunitate arrakastatsu, berdinzale eta jasangarrien alde egiten du

LABORAL Kutxaren 2024ko egutegiak komunitate arrakastatsu, berdinzale eta jasangarrien alde egiten du

5 min.

LABORAL Kutxaren 2024ko egutegiak komunitate arrakastatsu, berdinzale eta jasangarrien alde egiten du

Ez dago urtez aldatu dugula gogoratzeko modu hoberik egutegi berri bat ekartzea baino. LABORAL Kutxa garaiz dator bere urteroko hitzordura gabonetako opariarekin. Izan ere, mugikorreko agenda oso ondo dago, baina askoz ederragoa da zure sukaldeko paretan egutegi on bat edukitzea, hor idatzi ditzazun urtebetetzeak eta medikuaren hitzorduak. Hori ez da bateriarik gabe gelditzen eta, gainera, marrazki ederrak ditu.

 

Eginkizun praktikoa izateaz gain, guretzako garrantzitsua da egutegiak estetika zaindua edukitzea eta baita kontakizun bat ere. Oraingo honetan, erakunde gisa definitzen gaituen horretan jarri dugu arreta: Komunitate arrakastatsuagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraikitzea. Horretarako, hamabi puntutan oinarrituko gara:

1.     Aberastasunaren berdintasunezko banaketa bultzatzea.

2.     Kalitateko enplegua eta autoenplegua sortzea.

3.     Berrikuntza eta ekimena sustatzea.

4.     Tokiko sare ekonomikoa errotzea eta garatzea. 

5.     Genero-arrakala murriztea.

6.     Komunitate integratzaileagoak eraikitzea.

7.     Gazteenen hezkuntzarako sarbidea.

8.     Talde zaurgarriak ahalduntzea.

9.     Gure nortasunari, kulturari, hizkuntzari eta kirolari eustea.

10.  Energia-trantsizio jasangarria bultzatzea.

11.  Ingurumena eta gure ingurunea zaintzea.

12.  Garapen teknologiko jasangarria sustatzea.

 

Kausa horiek irudiztatzeko ikuspegi paregabea duten hamabi artista aukeratu ditugu, marrazkietan ardatz horien interpretazio pertsonalak eta beraien ideia propioak islatzen dituztenak.

 

URTARRILA- Ane Arzelus (Donostia): Komunitate oparoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak.

 

Irudi honetan, harien eta eskuen arteko jolasa hartzen da ardatz, guztion artean gizarte/komunitate hobeago bat sortuko dugula irudikatuz. Ekintza aktibo bat irudikatzen du, "aberastasunaren banaketaren ideia transmititzen duena, LABORAL Kutxaren helburu nagusietako bat, prestakuntzaren, hezkuntzaren eta enpleguaren bidez lortu nahi dena. Gure kooperatiba-balioak azpimarratuz, komunitate arrakastatsuagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraiki nahi ditugu. Gizarte "aberatsak" sortzen lagundu nahi dugu, ez gizartean aberatsak, eta, beraz, kooperatiben prestakuntza, ekimena eta formakuntza babesten ditugu.

 

 

OTSAILA- Jesús Sotes (Iruña): Tokiko sare ekonomikoa errotzea eta garatzea.

 

Lan honen bidez aditzera eman nahi da tokiko ekonomiaren eta garapenaren aldeko apustuan ez dugula ikuspegi orokorra galdu behar. Bertakotik haztea, 0 kilometro produktuetatik eta auzoko dendetatik, munduko edozein lekutan. LABORAL Kutxak bertako inguruneari laguntzen dio, tokiko sarearen garapena bultzatuz eta ETEei, autonomoei, kooperatibei eta nekazaritza-sektoreari laguntza finantzarioa emanez. 

 

MARTXOA- Janire Orduña (Bilbo): Genero-arrakala murriztea.

 

“Arrakala”-ren ideiatik abiatuta, artistak hura haustea lortzen duen emakume indartsu bat marrazten du. Pertikarekin egiten du hori, norabide horretan lan egiten duten ekimenen metafora gisa. LABORAL Kutxak sendo babesten ditu genero-arrakala gutxitzen laguntzen duten proiektuak, bai barruan bai kanpoan. Helburu berdinak dituzten tokiko erakunde eta ekimen publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzen gara. 

 

APIRILA- Zuriñe Aguirre (Gasteiz): Ingurumena eta gure ingurunea zaintzea.

 

Gizakia da lurra zaintzeko eta ingurunea garbi eta osasuntsu mantentzeko arduradun nagusia, fauna eta flora babesteko. Era berean, LABORAL Kutxa naturaz arduratzen da hainbat ekimenetan parte hartuz eta nekazaritza-sektoreari lagunduz, hala, pertsonak babesteko. 

 

MAIATZA- Joseba Larratxe (Irun): Kalitateko enplegua eta autoenplegua sortzea.

 

Erleak langile entitatearen eredu bat dira. Hemen agertzen diren pertsonaiek profil desberdinak irudikatzen dituzte: formakuntzan dauden pertsonak, pertsona autonomoak, lana bilatu dutenak, digitalizaziora jauzia egin dutenak... Erlauntza komunitatea da, baina baita ekosistema ere. Erlezainak esanahi bikoitza du: batetik, autoenplegua, historikoki lanbide hau autonomoa baita. Baina, gainera, LABORAL Kutxa irudikatu dezake, langileen euskarri eta babes lanetan. Irudi positiboa eta ekologista, elementu horiek funtsezkoak baitira komunitate bat garatzeko.

 

EKAINA: Mariñe Arbeo (Zumarraga): Komunitate integratzaileagoak eraikitzea.

 

Irudi horrek pertsona desberdinak islatzen ditu, bakean eta harmonian elkarrekin bizi direnak. Hori da gizarte integratzaileagoak, berdintsuagoak eta irekiagoak sortzeko oinarria.  Hori zen gure sortzailearen leit motivetako bat: JMA Arizmendiarrieta. Horregatik laguntzen diegu gizarte-laguntzako ehunka erakunderi, pertsona zaurgarrienen beharrei erantzuteko. 

 

UZTAILA- Higinia Garay (Bilbo): Gure nortasunari, kulturari, hizkuntzari eta kirolari eustea.

 

Nortasuna eta folklorea herri baten kulturaren funtsezko zati bat dira. Irudi honetan baserritar bat agertzen da, bere elikagai saski klasikoari eutsiz. Emakumeak txantxangorri batekin hitz egiten du, kirolaren elementu bat ere ikusten dugun bitartean. LABORAL Kutxak euskal sustrai kulturalak babesten ditu eta, horretarako, euskararen aldeko ekimenetan inbertitzen dugu, etorkizuneko erronkei erantzuten dieten proiektuak bultzatzen ditugun bitartean.

 

ABUZTUA- Jaime Hayde (Algorta): Talde zaurgarriak ahalduntzea.

 

Dibertsitate funtzionala duen emakume ekintzaile batek talde zaurgarrien ahalduntzea irudikatzen du. LABORAL Kutxak ekintzailetza, enplegagarritasuna eta autoenplegua sustatzen ditu, bereziki talde zaurgarrienetan, urrakortasun-egoeratik atera daitezen laguntzeko tresna, finantzaketa eta laguntza integralen bidez. Hori, gure prestakuntzari eta mentorizazioari esker.

 

IRAILA- Iban Illarramendi (Zarautz): Gazteenen hezkuntzarako sarbidea.

 

Oporretan ere komeni da irakaskuntza gogoratzea, adierazgarriak diren objektuekin eta ezagutzeko moduko ekosistemarekin. Pertsonaiak ikasten hasten dira, ezagutza sinbolizatzen duen eta ikasleak, hezitzaileak eta amak ikusten ditugun liburu baten bidez. Natura, teknologia, zientzia, musika eta jolasa ere hezkuntzaren parte izan daitezke, eta horregatik agertzen dira irudian, alaitasuna eta baikortasuna transmititzen dituen gama kromatikoarekin. Irakaskuntza funtsezko oinarria da LABORAL Kutxarentzat, eta horregatik inbertitzen dugu gazteen hezkuntzan, unibertsitateko prestakuntzan eta lanbide-heziketan, gizartearen eta enpresen beharrei erantzun ahal dieten pertsonak garatzeko

 

URRIA- Iñaki Landa (Portugalete): Energia-trantsizio jasangarria bultzatzea.

 

Globo aerostatiko bat eta bonbilla bat konbinatuz gero, energia fosilaren kontsumoa eta karbono-aztarna murriztuko dituen energia-trantsizio baten beharra ikusten da. Eguzki-plakak eta haize-errotak dira klima-aldaketaren aurka borrokatzeko gizarteak jarraitu beharreko bidea. LABORAL Kutxak ingurumena eta horren aldeko apustu sendoa egiten duten pertsonak babesten ditu. 

 

AZAROA- Irati Eguren (Bilbo): Berrikuntza eta ekimena sustatzea.

 

Emakumearen hilabetean, berrikuntza eta ekimena irudikatzeko ezer hoberik ez kohete batekin hegan egitea baino. Komunitatean gizartea hobetzeko bide berriak ikertzen, aztertzen eta esploratzen ibiltzen da. Era berean, LABORAL Kutxak beste eragile batzuekin lankidetzan dihardu, enpresa-sarea eta ezagutza finkatzeko eta bultzatzeko jarduerak sustatzeko, eta, hala, partaide diren komunitateen etorkizuna bultzatzeko. Berrikuntzan lan egiten du unibertsitateekin eta gizarte-berrikuntzako proiektuekin.

 

ABENDUA- Óscar del Amo (Valladolid): Garapen teknologiko jasangarria sustatzea.

 

Teknologia ezinbestekoa da gure bizitzan, ez bakarrik lan egiteko, baita besteekin harremanak izateko ere. Tresna horiek komunikatzen eta zaintzen laguntzen digute, baina arduraz erabili eta planeta zaindu behar dugu, ez kutsatzeko. LABORAL Kutxan uste dugu teknologiak pertsonen zerbitzura egon behar duela komunitate prestatuagoak, informatuagoak eta inter konektatuagoak eraikitzeko, eta horretarako prestakuntza digitalaren alde egiten dugu.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Ingurumena Enpresaren erantzukizun soziala