Zer egitea komeni da etxebizitza okupatzen badizute?

Zer egitea komeni da etxebizitza okupatzen badizute?

4 min.

Zer egitea komeni da etxebizitza okupatzen badizute?

Barne Ministerioaren datuen arabera, urtero 18.000 etxebizitza inguru okupatzen dira Espainian. Guri inoiz gertatuko ez zaigun zerbait dela uste dezakegu, baina, ikusten duzunez, dirudiena baino ohikoagoa da. Gertatzen denean, oso ohikoa da geure buruari galdera hauek egitea: Gertatutakoa poliziari salatu behar diot berehala?, zenbat denbora igaroko da nire etxea berreskuratu arte? edo, zer gertatzen da higiezina edo barruan dudan gauzaren bat hondatzen badute?

Jarraian, zehatz-mehatz azalduko dizkizugu gerta daitezkeen etxebizitza-okupazioko kasuak, eta zer den egokiena horietako batean protagonista izateko zorte txarra izan badugu.

Zer dio Legeak?

Etxebizitza baten legez kanpoko okupazio mota desberdinak daude, eta garrantzitsua da horien berri izatea, prozedura desberdinak gauzatzean eta ebazteko epeetan eragina baitute.

Gainera, bereizi egin behar dira maizter berankor bat zer den (errentatzailearen eta errentariaren arteko errentamendu-kontratu baten bidez etxebizitza batean bizi denean adostutako kuotak edo hornidurak edo biak ordaintzeari uzten diona) eta okupa bat zer den (higiezinaren jabearekin kontratu-harremanik ez duena).

Maizterraren kasuan, ez-ordaintze egoera gertatzen den lehen hilabetetik, legeak ezartzen du maizterra berankor bihurtuko dela. Era berean, berankor bihurtuko da errentamendu-kontratua amaitu ondoren ez badu etxebizitza uzten.

Okuparen kasuan, lehenik eta behin, bereizi egin behar da gertatutakoa usurpazioa edo egoitzaren bortxatzea izan den.

  • Usurpazio batean, pertsona bat edo gehiago sartzen dira etxebizitza huts batean, eta baimenik gabe edo jabeen borondatearen aurka bizitzen jartzen dira bertan, eta ebazteko epe luzeagoak dakartza.
  • Egoitzaren bortxatze batean, pertsona bat edo gehiago sartzen dira jendea bizi den etxebizitza batean, eta bertan bizitzen jartzen dira, jabeen baimenik gabe edo haien borondatearen aurka. Kasu horietan, etxebizitzaren jabeen intimitatearen kalteberatasun-egoera gertatzen denez, denbora laburragoan ebatzi ohi da, eta Zigor Kodearen 202. artikuluan araututako espetxe-zigorrak ekar ditzake.

Utzarazpen-motak

Utzarazpenei dagokienez ere, hainbat mota daude:

  • Ez ordaintzeagatiko edo ordainketaren gabeziagatiko utzarazpena. Kasu horretan, jabeak bere etxebizitza berreskuratu ahal izango du (baita sortutako zorra ere), epaile baten aurrean demanda jarriz. Epaile horrek epaia emango du, eta etxea uzteko agindua emango du.
  • Prekarioagatiko utzarazpena. Pertsona bat etxebizitza bat alokairu-kontraturik gabe edo higiezinean legez bizitzea ahalbidetzen dion bestelako akordiorik gabe okupatzen ari denean gertatzen da. Egoera hori aplikatzen da, adibidez, jabeak aukera eman duenean pertsona bat higiezin batean aldi baterako bizitzeko, ordainketa edo errenta eskatu gabe, eta gero etxebizitza berreskuratu nahi duenean, baina ez dagoenean errentamendu-aldi bat edo baldintza espezifiko batzuk ezartzen dituen kontratu formalik.
  • Okupen utzarazpena. Utzarazpen espresa ere esaten zaio, uztailaren 2ko 5/2018 Legearen arabera. Kasu horretan, jabeak demanda bat jarri behar du bide penaletik edo zibiletik, hainbat faktoreren arabera, hala nola okupazio mota edo jarduteko denbora, eta horrek eragina izango du gatazka ebazteko epeetan.

Nola jokatu

Behin dauden okupazio eta utzarazpen motak ezagututa, garrantzitsua da jakitea zer egin behar dugun kasu horretan. Horregatik, eman ditzakezun urratsik gomendagarrienak azalduko dizkizugu, eta baita saihestu beharrekoak ere:

Egin BEHAR duzuna

  • Lehen orduak funtsezkoak dira. Egia da lege-testu bakar batek ez duela esaten okupak 48 ordutan etxebizitza batetik bota daitezkeela, baina epe hori ezartzen da delitu goritzat jotzeko. Beste era batera esanda, okupa batzuk berehala bota ahal izateko, funtsezkoa da gertatutakoaz berehala jabetzea, adibidez, segurtasun- eta alarma-kamera baten bidez edo bizilagun batzuen alertaren bidez. Une horretan, jabeak poliziari dei diezaioke botatzeko. Hau da, delitua egiten harrapatu behar dira higiezinaren jabetza hartzeko denbora eman aurretik, bertan erroldatu aurretik edo horniduren titulartasuna aldatu aurretik.
  • Bide Zibileko demanda. Prozedura hori usurpazio-kasuetan edo salaketarik gabe bi egun baino gehiago igaro badira erabili ohi bada ere, bizilekua bortxatuz gero ere komeni da ekintza hori egitea.
  • Bide Penaleko demanda. Salaketa hori pertsona jakin batzuen aurka egin beharko da, eta horrek okupen nortasunari buruzko ikerketa bat eskatzen du, eta, beraz, denbora gehiago. Zigor-arloko prozedurek fase desberdinak dituzte, eta, horregatik, batzuetan, prozesua luzatu eta zaildu egin daiteke.

Egin behar EZ duzuna

  • Ez duzu zeure kontura jardun behar zure onibarra berreskuratzeko. Lasai egon eta jarri harremanetan .
  • Inola ere ez saiatu okupatzailea beldurtzen, mehatxatzen edo hertsatzen, eta ez egin liskarrik, delitu bat egin baitezakezu.
  • Ez moztu hornidurak, Zigor Kodearen 172. artikuluan araututako derrigortze-delitu batengatik sala baitzintezke. Ez aldatu ateko morroiloa, delitu bat egin baitezakezu.

Nolanahi ere, gogoratu Laboral Kutxarena bezalako etxeko asegurua baduzu, estaldura aukera zabala izango duzula, besteak beste, babes juridikoa etxebizitza legez kanpo okupatzeagatik eta okuparen ekintza bandalikoengatik. Horiekin, babestuago egongo zara, zure etxebizitza legez kanpo okupatzea bezalako egoera zailean lagunduko dizu eta.

Zure Etxeko aseguruaren kostua gure tarifikatzailean kalkula dezakezu, edo, nahiago baduzu, eman zure telefono zenbakia eta deituko dizugu. Zuk deitu nahi badiguzu, gure harremanetarako zenbakia 946 468 888 da.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Aseguruak