Lege Oharra

1. Laboral Kutxaren web orrialdeak ezin du bisitariaren nortasunari buruz ezer jakin, baldin eta webeko orrialdeetan dauden datu-orrietako bat bete eta igortzen ez badu, Kutxak eskaerari erantzun diezaion. Datu-orri horietan eskatzen diren datuak oinarrizkoak dira, eta, beraz, premiazkoak, Kutxak bisitariari erantzun diezaion. Bisitaria, hortaz, ados egongo da bere datu pertsonalak Kutxak Arrasaten – Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, zk.g.- duen Datuak Prozesatzeko Zentroko fitxategi automatizatuan erregistratzearekin. Gainera, eskubidea izango du datu horiek erabili, zuzendu nahiz ezabatzeko eta, nahi izanez gero, horiei kontra egiteko.

2. Aurreko puntuan jasotakoak ez du balio Caja Laboral Net zerbitzuarentzat (banku elektronikoarentzat). Izan ere, aurretik, zerbitzu horretan sartzeko baldintzak eta datu pertsonalen tratamendua zehazten dituen kontratua sinatu behar da, Kutxaren edozein sukurtsaletan.

  • Orrialde hauetako datuek informatzea dute helburu bakar, eta gerta liteke kontsulta egitean eguneratuta ez egotea.
  • Laboral Kutxak eskubidea izango du edozein unetan informazioa eguneratzeko, edukia aldatzeko nahiz sarrera mugatu edo galarazteko.
  • Laboral Kutxak ez du izango informazio hau gaizki erabiltzearen edo interpretatzearen erantzukizunik. Halaber, ez da Entitateak eman ez duen informazioaren erantzule izango, nahiz eta orrialde honetan agertzen diren esteken bidez lortua izan.

COOKIE-AK

Gure webgunean cookieak erabiltzen ditugu orrialdeak bisitatzen dituzunean. Besteak beste, zure nabigatzailea, hautatu duzun hizkuntza eta ezarpenei lotutako beste elementu batzuk ezagutzeko balio dute; azken batean, webgunean normaltasunez nabigatzen laguntzen dizkizuten elementuak dira.

Gure cookieak ez ezik hirugarrenenak ere erabiltzen ditugu.

Cookieen politika horretan aldaketak egin daitezke. Beraz, aldiro-aldiro gainbegiratzea gomendatzen dizugu, egoki informatuta egon zaitezen.

Dena dela, zeure nabigatzailearen ezarpenetan cookieen inguruko lehenespenak aldatzeko aukera duzu, cookieak jasotzen dituzunean horren berri eman diezazun eta, hala nahi baduzu, ordenagailuan ezartzea galarazteko.

Zer dira cookieak?

Webgune jakin batzuetan sartzen zarenean, zure gailuan (ordenagailuan, mugikorrean…) gordetzen diren testu-fitxategi txiki batzuk dira. Webgunea bisitatzeko erabili duzun nabigatzaileari (Firefoxi, Chromeri, Internet Exploreri, Operari…) lotuta egoten dira eta, beraz, nabigatzaile bat baino gehiago erabiltzen baduzu, bakoitzak bere cookieak izango ditu.

Cookieak «saiorakoak» izan daitezke (webgunea ixten duzunean ezabatu egiten dira) edo iraunkorrak, bestela (denbora jakin batez gordeko dira zure gailuan).

Zertarako erabiltzen dira?

Webgunean nabigazioa errazteko eta erosoagoa izateko erabiltzen dira; izan ere, webgunean egin dituzun hautaketen arabera, zenbait eduki pertsonalizatu egiten dituzte. Adibidez, bisitatzen gaituzunean, zure aukerako hizkuntza lehenetsiko du webguneak.

Cookie batzuk ezinbestekoak dira funtzio jakin batzuk erabiltzeko; adibidez, webguneko eremu seguruetara sartzeko edo gailuari egokitutako edukiak eskaintzeko.

Gure webgunean analisietarako cookieak ere erabiltzen ditugu. Zenbat bisita izan ditugun eta bisitarien nabigazio-ohiturak ezagutzeko balio dute cookie horiek; horrenbestez, zerbitzua aztertu eta hobetzeko oso baliagarriak dira. Informazio hori anonimoa da eta ez du biltzen pertsona identifikatzeko inolako daturik.

Laboral Kutxako orrialde batzuetan, bertako edukia gizarte-sareetan partekatzeko eta, alderantziz, gizarte-sareetako edukia orrialdean partekatzeko botoiak ere badaude. Funtzio horrek sare horietako cookieak onartzea dakar.

Zer cookie erabiltzen ditugu Laboral Kutxaren webgunean?

Ondoren, zer cookie mota eta zergatik erabiltzen ditugun azalduko dizugu.

GURE COOKIEAK:

Helburua Azalpena
Pertsonalizazioa Besteak beste, webgunean zer hizkuntza erabili den ezagutzeko balio du. Horretarako, bisitatutako azken orrialdea gordetzen du, sekzio horretako hizkuntza erabiltzeko hurrengoetan ere.
Analisia Webgunean ibiltzen diren erabiltzaileen portaera jarraitu eta aztertzeko aukera ematen dute. Halako cookieekin bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko eta erabiltzaileen nabigazio-profilak prestatzeko erabiltzen dira.

 

HIRUGARRENEN EDO ENPRESA LAGUNTZAILEEN COOKIEAK:

Cookie mota eta hirugarrenak Deskribapena Informazio gehiago
Analisia

Youtube
Google
Easypromos
Vimeo

Orotariko informazioa biltzen dute: bisitatutako orrialde kopurua, zer orrialde eta sekzio bisitatu diren, zenbat denbora eman den nabigatzen, zer hitz erabili diren nabigatzeko, zer nabigatzaile erabili diren… Webgunearen erabiltzailearen nabigazio ohiturak ezagutzeko eta webgunearen funtzionamendua hobetzeko balio dute.
Cookie horiek informazio globala eta anonimoa biltzen dute.
Hemen aurkituko duzu Youtuberen eta Googleren cookie horiei buruzko informazioa.
Hemen aurkituko duzu Easypromosen cookiei buruzko informazioa.
Teknikoak

Youtube
Easypromos
Twitter
Whisbi
Vimeo

Webgune honetan, eduki batzuk gizarte-sareetan (adibidez, Youtuben edo Twitter) partekatzeko botoiak daude.
Horiek erabiliz gero, sare horien cookie teknikoak ere ezartzen dira. Kodeak ondo aktibatuta dauden adierazteko ere balio dute cookie horiek.
Hemen aurkituko duzu Youtuberen cookie horiei buruzko informazioa.
Hemen aurkituko duzu Easypromosen cookiei buruzko informazioa.
Hemen aurkituko duzu Twitteren cookiei buruzko informazioa.
Pertsonalizazioa

Youtube
Google

Kasu honetan, kokapen geografikoa ikusteko erabiltzen dira. Horretaz gain, bideo bat erreproduzitzeko erabiltzaileak aukeratu duen bolumena eta bereizmena ere gordetzen dituzte, besteak beste. Hemen aurkituko duzu Youtuberen eta Googleren cookie horiei buruzko informazioa.
Publizitatea

Doubleclick

Webguneko publizitate-eremuak ahalik eta eraginkortasun handienaz kudeatzeko aukera ematen dute, hainbat iritzi kontuan hartuta: editatutako edukia, iragarkiak zer maiztasunez agertzen diren… Hemen aurkituko duzu cookie horiei buruzko informazioa.
Portaerazko publizitatea

Google

Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute cookieok; nabigazio-ohituren etengabeko behaketaren bidez jasotzen da. Horri esker, erabiltzaileen berariazko profila sortzen da, eta horren araberako publizitatea bidaltzen zaie. Hemen aurkituko duzu Googleren cookie horiei buruzko informazioa.

Cookieak blokeatu edota kentzea

Zure ekipamenduan ezarritako cookieak ezagutu, blokeatu edo kendu nahi badituzu, ordenagailuan ezarrita duzun nabigatzailearen ezarpenen bidez egin dezakezu. Honako nabigatzaile hauetan zer egin behar den erakutsiko dizugu:

Cookieak blokeatu edo kenduz gero, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde, eta gerta daiteke webgunearen ezaugarrietako batzuk abian ez izatea, edota berriro ere erabiltzeko baimena eskatu behar izatea.

Aurreko jarraibideak erabiliz edota web nabigatzailearen arbuio-sistema («opt-out») erabiliz, cookieak erabiltzeko baimena baliogabetu dezake erabiltzaileak. Hirugarren batzuek erraztu egiten dute arbuiatzeko aukera, honako esteka hauen bidez:

Google Analyticsen opt-outa: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout?hl=None

Doubleclicken opt-outa: http://www.google.com/settings/ads/plugin

Erabiltzaileak kontuan izan behar du www.laboralkutxa.eus webguneko edukien ezaugarrietako batzuetara iristeko, ezinbestekoa izango duela bere nabigatzailean cookieak instalatzea. Cookie jakin batzuk (helburuaren arabera) blokeatzea edo ukatzea erabakitzen badu, gerta daiteke webgunearen funtzionamendua guztiz edo hein batean kaltetzea eta zerbitzu batzuetara ezin iristea.

Cookieen gaineko politika horretan aldaketa esanguratsuak eginez gero, erabiltzaileari horren berri emango diogu, dela webgunean informazio-oharra kaleratuz, dela erregistratutako erabiltzaileei mezu elektronikoa bidaliz.