Pribatutasun politika

CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITOREN BEZEROEN DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Konpromisoa hartzen dugu gure bezeroen datu pertsonalak modu gardenean eta seguruan erabiliko direla bermatzeko. Hortaz, honako hau jakin dezazula nahi dugu: indarrean dagoen araudiak aukera ematen badu, zure datu pertsonalak nola eta zertarako erabiltzen diren erabaki ahal izango duzu.

Datuak Babesteko Politika honekin batera, I. Eranskina doakizu. Bertan, hainbat definizio jasotzen dira, eta horiek aldez aurretik irakurtzea gomendatzen dizugu.

Nork erabiliko ditu zure datu pertsonalak?

LABORAL Kutxak —IFZ: F-75076935, eta helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g, 20500 Arrasate, Gipuzkoa— erabiliko ditu zure datu pertsonalak, tratamenduaren arduradun gisa. Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, mezu elektroniko bat bidal diezagukezu bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren helbidera: Servicio.de.Atencion.al.Cliente@laboralkutxa.com, edo gure bulegoetara joan zaitezke.

Tratamenduaren arduradun gisa zure datuak erabiltzeak zer esan nahi duen uler dezazun, Datuak Babesteko Politika hau arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Datuak babesteko ordezkari bat izendatu dugu. Datuak babesteko ordezkaria datuak babesteko araudia betetzen dela gainbegiratzeaz arduratuko da besteak beste, eta, zalantzaren bat baduzu, harengana jo ahal izango duzu, goian adierazitako helbidera gutun bat bidalita (hartzailea datuak babesteko ordezkaria dela adierazita) edo protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Zer datu pertsonal erabil ditzakegu?

Lehenik eta behin, datu pertsonalak zer diren jakin behar duzu: zuzenean identifikatzen zaituen edo zu identifikatzeko aukera ematen digun informazio guztia. Datu horietako batzuk zuk zuzenean emandako datuak izango dira (gurekin kontratu bat egitean), eta beste batzuk, berriz, zurekin dugun harreman horretatik eratorritakoak.

Beraz, erabiltzen ditugun zure datu pertsonalak ezagutu ditzazun, datuen hainbat kategoria zerrendatu ditugu jarraian:

Bezero gisa alta ematean edo gurekin harremanetan zauden bitartean eman dizkiguzun datuak:

- Datu orokorrak: bizilekua, nazionalitatea, legezko gaitasuna, izen-abizenak eta helbide fiskala (herrialdea, probintzia, udalerria, kalea, zenbakia eta solairua), argazkia, NAN/Pasaportea/AIZ, erantzukizun publikoa duen pertsona izatea edo erantzukizun publikoa duen pertsona batekin harremana izatea, eta benetako titularra izatea.

- Harremanetarako datuak: hizkuntza, posta-helbidea, telefono mugikorraren zenbakia, telefono finkoaren zenbakia eta helbide elektronikoa.

- Sinadura-datuak: eskuz idatzia, digitalizatua, elektronikoa eta online bankan sinatzeko gakoa.

- Datu soziodemografikoak: jaiotze-herrialdea, jaiotze-probintzia, jaioteguna, ezkontzaren data eta ondasun-eraentza, sexua, ikasketa-maila, egoera zibila eta seme-alaben kopurua.

- Laneko datuak:

o Besteren konturako langilea bazara: izena, helbidea, telefono-zenbakia, Lanbideen Estatuko Sailkapena (LES), laneratze-data eta lanbide-kategoria.

o Norberaren konturako langilea zaren.

o Kooperatiba bateko bazkide bazara: kooperatibaren identifikazioa eta bazkide-zenbakia.

o Berezko bezeroa zaren edo ez: pertsonaren batek gure erakundean kontu bat ireki dezazula iradoki edo gomendatu dizun identifikatuko dugu.

Gainera, diru-sarreren maila ezagutuko dugu galdera batzuk abiapuntutzat hartuta. Galdera horiek erantzun parametrizatuak izango dituzte, zure unean uneko lan-egoeraren arabera, eta horiei BAI edo EZ erantzun beharko diezu.

Era berean, negozio-harremanaren etengabeko jarraipena egin eta negozio-harremanaren xedea eta izaera egiaztatu ahal izateko (betiere legezko betebeharrak beteta), hainbat agiri eskatuko zaizkizu, jarduera jakin bat benetan egiten dituzula egiaztatzeko. Horretarako, honako bereizpen hau egingo da:

o Norberaren konturako langileen kasuan: PFEZaren aitorpena, zehazki egoera hori beteta dagoela jasotzen duen aitorpen-orria; ordainketa zatikatua; BEZaren aitorpena/likidazioa; laneko atxikipenen diru-sarrerak (110 edo 190 ereduak), edo Gizarte Segurantzari egindako ordainketen frogagiriak.

o Inoren konturako langileen kasuan (pentsiodunak barne): PFEZaren aitorpena, zehazki lan-etekinei dagokien orria, eta enplegatzaileak, Gizarte Segurantzak Pentsio Funtsen Kudeatzaileak edo Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek emandako ziurtagiria, dagokion moduan.

o Gainerako pertsona fisikoen kasuan: PFEZaren aitorpena, zehazki lan-etekinei dagokien orria.

Hirugarrenen datuak: beste pertsona batzuen datu pertsonalak ematen dituzunean horien gaineko guraso-ahala edo tutoretza duzulako, ezgaitasunen kasuetan legezko ordezkaria edo ahalordeduna zarelako, zuk emango duzu baimena LABORAL Kutxak datu horiek erabili eta tratatu ahal izateko, Datuak Babesteko Politika honetan deskribatutako helburuekin.

Ordezkariei, baimenduei edo onuradunei dagokienez: identifikatzeko eta harremanetarako datuak (posta-helbidea eta/edo helbide elektronikoa barne), sinadura-datuak (sinadura digitalizatua eta elektronikoa barne), eta erabiltzen dituzun urruneko kanaletara sartzeko eta horietan jarduteko identifikazio-kodeak eta -gakoak.

Abal-emaileei edo bermatzaileei dagokienez: identifikatzeko eta harremanetarako datuak (posta-helbidea eta/edo helbide elektronikoa barne), sinadura-datuak (sinadura digitalizatua eta elektronikoa barne), datu ekonomikoak eta ondare-kaudimenari buruzkoak, datu soziodemografikoak eta bermatzaile gisa parte hartzen duzun beste produktu batzuen datuak

Datu pertsonal horiek erabiliko dira gurekin kontratatuta dituzun zerbitzuak behar bezala eman ahal izateko. Beraz, eta aurrerago azalduko dizugun moduan, datuak nahitaez erabili beharko ditugu zurekin lotzen gaituen kontratua gauzatu ahal izateko.

- Komunikazioetako datuak: gure kanalen bidez (aurrez aurre, idatziz, online edo telefonoz) zurekin ditugun ondorengo komunikazioetan ematen dizkiguzun beste datu batzuk, bereziki honako hauek: posta elektronikoz, berehalako mezularitza-zerbitzuen bidez, txat, SMS, horma, sare sozial edo zure eskura jarritako elkarrizketa-interfazeen bidez ematen dizkiguzun datuak, baita inkesten bidez ematen dizkiguzunak ere.

- Zure irudia , bideoz zaindutako gure bulego batera joaten bazara.

- Zure ahotsa, kontratua telefonoz egiten denean edo gurekin telefonoz harremanetan jartzen zarenean.

Kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen kudeaketatik lortutako datuak:

- Transakzio-datuak: gurekin irekita dituzuen banku-kontuetan egindako transakzio eta mugimenduetatik lortutako datuak dira, baita txarteletako eragiketen laburpenaren bidez banku-kontu horiekin lotutako kontsumotik lortutako datuak ere. Horrenbestez, zure kontuko eta zure txarteleko mugimenduak gordeko ditugu (saldoak, diru-sarrerak, ordainketak, transferentziak, zordunketak, ordainagiriak eta helbideratzeak barne), kontu indibiduala izan nahiz beste titular batekin partekatutako kontua izan. Horrenbestez, egindako transakzioen jatorria, helmuga, kontzeptua eta lotutako hirugarrena ezagutuko ditugu, baita transakzioak nondik eta noiz (data eta ordua) egin diren ere, eta datu horiek erabili ahal izango ditugu.

- Egokitasun-testa eta komenentzia-testa egin ondoren lortutako datuak, MIFID (finantza-tresnen merkatuen zuzentaraua) araudiari jarraikiz, eta bezero gisa duzun kategoria, araudi horren arabera.

Zehazki, inbertsio-produktu jakin batzuk kontratatzearen komenentzia eta/edo egokitasuna baloratzeko, honako informazio hau lortuko dugu: zure ikasketak eta lanbide-jarduera, finantza-produktuei buruz dituzun ezagutzak eta esperientzia, zure diru-sarrerak eta ondarea, eta egin nahi dituzun inbertsioen helburua.

- Cookieak edo antzeko teknologiak erabiliz jasotako datu pertsonalak, gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan nabigatzen duzunean. Tratamendu horien xehetasunak ezagutu nahi badituzu, Cookieen Politika arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

LABORAL Kutxarekin kontratatutako produktuei eta zerbitzuei buruzko datuak; hau da, esku-hartzaileei, saldoei, mugimenduei eta horiekin lotutako datei buruzko informazioa. Gogorarazten dizugu LABORAL Kutxak mota honetako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzen dituela:

o Aurrezkia eta inbertsioa: kontu korronteak eta aurrezki-kontuak, pentsio-funtsak eta pentsio-planak, inbertsio-funtsak, eta mota guztietako inbertsio-produktuak eta -zerbitzuak.

o Finantzaketa: maileguak, kredituak, finantzatutako ordainketak, kreditu-txartelak, eta antzeko produktu eta zerbitzu guztiak.

o Zerbitzu osagarriak: ordainketa-zerbitzuak, urruneko banka eta horien antzeko zerbitzuak.

Gehitze-zerbitzua eta ordainketak hasteko zerbitzua kontratatuz gero, LABORAL Kutxarekin kontratatutako produktuez eta zerbitzuez gain, zure gehitzailean jasotako beste erakunde batzuekin kontratatuta dituzun produktuak eta zerbitzuak ere erabiliko ditugu, honako hauek barne: sinadura-datuak, transakzio-datuak, eta, hala badagokio, transakzioen jatorria, helmuga, kontzeptua, kokapena, data eta ordua.

LK-k zure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko zure esku jartzen dituen kanalak erabiltzeko beharrezkoak diren datuak, honako hauek, adibidez: online bankako zerbitzuetara sartzeko zure erabiltzailea eta pasahitza, IP helbidea, eta kanal horietan jardun eta horietan nabigatzeko identifikazio-kodeak eta -gakoak, eta nabigazioa bera. Iruzurrari aurrea hartzeko, eragiketetarako LABORAL Kutxaren online banka edo aplikazioa erabiltzen duzunean, eragiketa horretatik lortutako datuak tratatu egingo ditugu.

Kanpoko iturrien datuak: kasu jakin batzuetan, aurrerago azalduko dugun moduan, kanpoko iturrietatik lortu ahal izango ditugu zure datuak, honako hauek, hain zuzen ere

- Kreditu-informazioko sistemetatik —ASNEF eta BADEXCUG fitxategiak— jasotako datuak; izan ere, zure kaudimena ebaluatzeko eskuratu ahal izango ditugu.

- Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentraletik (CIRBEtik) jasotako datuak.

- Iruzurra prebenitzeko informazio-sistemetatik jasotako informazioa. Adibidez, Ordainketa Sistemen Espainiako Sozietatea (Iberpay) horietako bat da.

- Datuak lagatzeko baimena eman diezun erakundeen aldetik jasotako datuak. Baimena baliogabetzen duzun arte erabiliko ditugu datu horiek.

- Erantzukizun publikoak dituzten, nazioko eta nazioarteko gobernu-zehapenak dituzten eta delitu larriengatik edo horiekin ofizialki lotutako delituengatik kondenatutako pertsonen zerrendak. Izan ere, zerrenda horietara jo dezakegu kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko.

- Kanpoko iturri hauetatik jasotako datuak: egunkari eta aldizkari ofizialak, Internet, erregistro publikoak, administrazio publikoen ebazpenak, katastroa, telefono-gidak, elkargo profesionaletako pertsonen zerrendak eta zerrenda ofizialak.

LABORAL Kutxan Datuak Babesteko Politika honetan jasotako helburu zehatzetarako behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik erabiltzen ditugu, eta horretarako beharrezkoa den bitartean soilik, betiere Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrean (DBEOan) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoan (DPBEDBLOan) jasotako printzipio eta betebehar guztiei jarraikiz. Jarraian jaso ditugun galderetan zehatz-mehatz azalduko dizugu nola erabiltzen diren datuak.

Gogorarazten dizugu zure erantzukizuna izango dela benetako datuak eta datu zehatzak ematea, eta horiek zure gaur egungo egoerarekin bat etortzea. Horietan aldaketaren bat gertatuz gero, ez kezkatu. Nola erabil ditzaket nire eskubideak? atalean prozedura xehatu bat duzu eskura, edozein unetan horren berri eman ahal izateko.

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak? Zergatik gaude horretarako legitimatuta?

Lehenik eta behin, jakin behar duzu datu pertsonalak erabiltzeak zure datu pertsonalen gainean egiten den eragiketa edo eragiketa-multzo oro barne hartzen duela, prozedura automatizatuak erabilita edo erabili gabe. Hona hemen eragiketako horien zenbait adibide: datuak biltzea, erregistratzea, antolatzea, egituratzea, kontserbatzea, egokitzea edo aldatzea, ateratzea, kontsultatzea, erabiltzea, transmisioz lagatzea, hedatzea edo irispidean jartzeko beste edozein forma, datuak alderatzea edo interkonektatzea, mugatzea, ezabatzea edo suntsitzea.

LABORAL Kutxan, aipatutako tratamendu horietako batzuk egingo ditugu, jarraian zehaztuko ditugun helburuak betetzeko. Jakinarazten dizugu tratamendu horietako edozein egin ahal izateko horretarako oinarri legitimatzailea izan behar dugula, DBEOan eta DPBEDBLOan ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, honako baldintza hauetakoren bat bete behar dugu:

• Egiten dugun datuen tratamenduak nahitaezkoa izan behar du zurekin lotzen gaituen kontratua gauzatzeko edo, hala eskatuz gero, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

• Tratamenduak nahitaezkoa izan behar du aplikagarria zaigun legezko betebehar bat betetzeko.

• Tratamenduak beharrezkoa izan behar du LABORAL Kutxak edo hirugarren batek bilatzen dituen interes legitimoei erantzuteko, betiere zure interesak edo oinarrizko eskubide eta askatasunak interes horien gainetik ez badaude; izan ere, zure datu pertsonalak babestu egin behar dira kasu horretan.

Interes legitimoa legitimazio-oinarri gisa erabiltzeko, legitimazio-oinarri horren pean edozein tratamendu egin aurretik, horrek gure bezeroen pribatutasunean izan dezakeen eragina ebaluatu behar da. Ildo horretan, jakinarazten dizugu LABORAL Kutxak sakon aztertu dituela legitimazio-oinarri horren pean egiten dituen tratamendu guztiak, gure interesak gailentzen diren kasuetan soilik erabiltze aldera. Beherago, tratamendu horien xehetasunak aurkituko dituzu.

• Zure baimena lortu behar dugu, zure datu pertsonalak helburu jakin baterako edo batzuetarako erabiltzeko.

Jakin behar duzu datuak nahitaez erabili beharko ditugula kontratua gauzatzeko edo dagozkion betebeharrak betetzeko, hartara zuk kontratatu edo eskatu duzun zerbitzua emateko. Bestalde, eman diguzun baimenean edo interes legitimoan oinarrituta egindako tratamenduak borondatezkoak dira; horrenbestez, horretarako baimena ematen badiguzu edo tratamenduari uko egiten ez badiozu bakarrik erabiliko ditugu zure datuak, aurrerago azalduko dugun moduan.

a) Zurekin lotzen gaituen kontratua gauzatzeko edo, hala eskatuz gero, kontratu aurreko neurriak aplikatzeko egindako tratamenduak

Honako helburu hauetarako erabiliko ditugu zure datu pertsonalak:

- LABORAL Kutxako bezero gisa alta emateko zure eskaera ebaluatzeko, edo kontratu aurreko fasean produktu edo zerbitzu bat kontratatzeko, eta, hala badagokio, kontratua egiteko.

- LABORAL Kutxaren produktu edo zerbitzu bat kontratatu ondoren, zurekin lotzen gaituen kontratu-harremana modu eraginkorrean kudeatzeko, mantentzeko eta kontrolatzeko.

Hori dela eta, zure datu pertsonalak honetarako erabiliko ditugu: zure kontsultei eta eskaerei erantzuteko, edozein dela erabilitako arretarako kanala (bulegoetan, telefonoz edo webgunearen bidez); gurekin kontratatuta dituzun produktuei eta zerbitzuei buruzko informazio-komunikazioak egiteko; hala badagokio, komisioak, interesak eta ordainketak aplikatzeko, gurekin kontratatuta dituzun produktuen eta zerbitzuen arabera, eta kontratatuta dituzun zerbitzuak behar bezala eskaintzeko beharrezkoa den beste edozein kudeaketa egiteko.

Era berean, arrisku-egoerak, ez-ordaintzeak, gorabeherak edo erreklamazioak kontrolatu, aztertu eta kudeatuko ditugu, gure bezeroa izateagatik; azken kasu horretan, erreklamazioak ikertzeko eta/edo ezagutzeko erabiliko dira datuak, beharrezkotzat jotzen diren ekintzak gauzatzeko.

Kooperatibistaren izaerari dagozkion finantza-baldintzak aplikatzeko (hala badagokio), Lagun Aro EPSVrekin egiaztatuko dugu baldintza hori.

Honako hauek izango dira horrelako tratamenduekin lotutako datu pertsonalak: (i) «alta ematean edo gurekin harremanetan jartzean eman dizkiguzun datuak», eta (ii) «kontratatu dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzean lortutako datuak». Ildo horretan, politika honen Zer datu pertsonal erabil ditzakegu? atalean aurkituko dituzu xehetasunak; dena den, horiek ez dute jasotzen bereziki babestutako daturik.

- Finantzaketa eskatzen duzunean edo LABORAL Kutxak finantza-arriskuren bat bere gain hartzea dakarren produktu bat kontratatu nahi duzunean, eragiketaren ondorioz sor daitezkeen kreditu-arriskuak aztertzeko eta zure ahalmena eta kaudimen-egoera ezagutzeko. Hau da, kontratuan hitzartutako baldintzetan eta kreditua ematean zein eragiketak irauten duen bitartean gurekin hartu dituzun konpromisoei erantzuteko gai zaren aztertuko dugu.

Horretarako, kontsultak egingo dizkiogu CIRBEri; izan ere, hor daude bankuek eta finantza-erakundeek emandako datu guztiak, hala nola kredituak, abalak, mailegu pertsonalak, hipotekak eta bezero batek bere gain har ditzakeen arriskuak. Halaber, kreditu-informazioko sistemak kontsultatuko ditugu; diru-betebeharren betetze-mailari buruzko datuak jasotzen dituzte horiek, eta beraz, baita ordaintzeko zorrak ere, egonez gero.

LABORAL Kutxako bezeroa bazara, zure kontuko eta zure txarteleko mugimendu guztiak aztertuko ditugu (besteak beste, saldoak, diru-sarrerak, ordainketak, transferentziak, zordunketak, ordainagiriak eta helbideratzeak), kontu indibiduala izan nahiz beste titular batekin partekatutako kontua izan. Horrenbestez, hau guztia jakingo dugu, gurekin hartu nahi dituzun konpromisoei erantzuteko gai zaren aztertzeko: egindako transakzioen jatorria, helmuga, kontzeptua eta lotutako hirugarrena; transakzioak nondik eta noiz (data eta ordua) egin diren, eta kontratatutako produktuen eta zerbitzuen xehetasunak.

Jakin behar duzu kontsulta horri esker horrelako produktuen eta zerbitzuen kontratazioa eta kudeaketa arindu dezakegula; izan ere, produktu eta zerbitzu horiek zuretzat egokiak diren ala ez jakin dezakegu, eta, beraz, arriskua modu egokian kontrolatzen ari garela egiaztatu.

Aurreko guztiari dagokionez, DPBEDBLOaren 20.1 e) artikuluak legezkotzat jotzen du horrelako fitxategiak kontsultatzea, betiere ukitutako pertsonarekin kontratu bidezko harremana badago eta horren ondorioz diru-zenbateko bat ordaindu behar bada, edo pertsonak finantzaketa, ordainketa geroratua edo aldizkako fakturazioa dakarren kontratu bat eskatu badu Esaterako, kontsumorako kredituen kontratuei eta higiezin-kredituen kontratuei buruzko legerian aurreikusitako egoeretan gertatzen da hori; beraz, argi dago interes legitimoa dagoela. Era berean, eta aurrekoarekin lotuta, barne-datuen kontsultak ere horretarako egiten dira.

Datu horietan oinarritutako azterketa egin ondoren kreditu-eskaerari uko egiten bazaio, horren berri emango dizugu.

- MIFID araudiak eskatutako komenentzia-testa eta egokitasun-testa egin eta horren ondoriozko informazioa gordetzeko. Horren helburua da inbertsioak egiteko erabakiak hartu eta arriskuak ulertzen dituzula egiaztatzea, eta, dagokionean, zure inbertsio-helburuak eta zure finantza-egoera aztertzea, aholkularitza-zerbitzuak emate aldera.

- Zure datuak LABORAL Kutxa Taldeko enpresei jakinarazteko, baldin eta, gure erakundeko bezero gisa, erakunde horien produkturen eta/edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu.

DBEOak ezartzen duenez, legezkoa da talde bereko enpresen artean datu pertsonalak ematea, administrazio-helburu bat lortu nahi denean, eta horixe gertatzen da kasu honetan.

Behar-beharrezkotzat jotzen diren datuak bakarrik partekatuko dira, eta betiere segurtasun-estandar gorenak errespetatuta.

b) Legezko betebeharrak betetzeko tratamenduak

Legezko betebehar hauek betetzeko erabiliko ditugu zure datu pertsonalak:

- Kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko. Apirilaren 28ko 10/2020 Legearen arabera, honako betebehar hauek ditugu:

o Zure nortasuna egiaztatzea, zure jarduera ekonomikoari, negozio-harremanaren helburuari eta izaerari buruzko kasuan kasuko egiaztapenak egitea, eta harreman horen etengabeko jarraipena egitea.

Horrenbestez, bezero gisa alta ematean jasotako datu pertsonalez gain, legezko betebehar hori betetzeko beharrezkoak diren datuak ere erabiliko ditugu. Xede horretarako, eta iruzurra prebenitzeko, LABORAL Kutxak hirugarren iturrietara (erakunde publikoetara) joko du informazio bila, baita informazio-iturri irekietara ere, hala nola egunkari eta aldizkari ofizialetara, erregistro publikoetara, administrazio publikoen ebazpenetara, telefono-gidetara edo elkargo profesionaletako kideen zerrendetara.

o Ekonomiako Estatu Idazkaritzaren menpeko Finantza Titulartasunen Fitxategian honako identifikazio-datu hauek deklaratzea: ageriko kontu, aurrezki-kontu, segurtasun-kutxa edo eperako gordailuetako titular, benetako titular, ordezkari edo baimendutako guztienak, eta aipatutako produktuetan erabilera-ahala duten pertsonenak. Era berean, produktu horiek ireki, ezeztatu edo aldatzen direnean ere, horren berri eman behar da.

o LABORAL Kutxaren bidez egindako eragiketak aztertzea, legeak hala eskatzen duenean.

o Zuk edo zure gertukoek erantzukizun publikoko karguak betetzen dituzuen edo bete dituzuen egiaztatzea; eta EBk, Espainiak eta nazioarteko beste zerrenda batzuek ezarritako nazioarteko finantza-zehapenak eta -neurriak dituzten pertsona edo erakundeen zerrendan zauden berrikustea.

o Kapital Zuritzearen eta Arau-hauste Monetarioen Prebentzio Batzordearen Zerbitzu Exekutiboari (SEPBLAC) eragiketa susmagarrien berri ematea.

- Merkatu-abusua prebenitzeko. 596/2014 Erregelamenduari jarraikiz, LABORAL Kutxaren bidez egindako inbertsio-eragiketak aztertuko ditugu, eta, eragiketa susmagarririk antzematen badugu, horren berri emango diogu Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari. Horrenbestez, bezero gisa alta ematean jasotako datu pertsonalez gain, legezko betebehar hori betetzeko beharrezkoak diren datu guztiak ere erabiliko ditugu.

- Ahots-grabazioak egin eta gordetzeko, edozein finantza-produktu telefono bidez kontratatzen denean aplikagarri den araudia betetze aldera.

- Ordainketak hasteko zerbitzuen edo kontuei buruzko informazioaren hornitzaile batek eskatutako ordainketa-kontuei atxikitako zure datu pertsonalak eskuratu ahal izateko, zerbitzu horiek azaroaren 23ko 19/2018 Errege Lege Dekretuan, ordainketa-zerbitzuei eta finantza-arloko premiazko beste neurri batzuei buruzkoan, aurreikusitakoarekin bat etorriz kontratatu badituzu.

- Zure datu pertsonal guztiak erabiliko ditugu arrisku-profilak eta -ereduak egiteko, betiere Espainiako eta Europako araudietan ezarritakoari jarraituz. Araudi horien arabera, arau eta gida jakin batzuk bete behar ditugu finantza-erakundeek, kaudimena eta finantza-arriskua kontrolatzeko, eta eragiketa eta bezero bakoitzeko behar diren kapitala eta hornidurak kalkulatzeko, arriskua kudeatzeko faseetan: onespena (arriskua/prezioa/ordezkaritza), jarraipena, kobrantza eta berreskurapenak.

Beraz, datu pertsonalen tratamendu horiek Zer datu pertsonal erabil ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte barne. Dena den, horrek ez du esan nahi bereziki babestuta dauden datuak erabiliko direnik: etnia- edo arraza-jatorria, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala edo pertsona fisikoak modu unibokoan identifikatzeko helburua duten datu genetikoak edo biometrikoak, ezta osasunari, sexu-bizitzari edo sexu-joerari lotutakoak ere.

- Zure datuak agintari publikoei, erregulatzaileei edo gobernu-organoei jakinarazteko, baldin eta legeak, tokiko araudiak edo arauzko betebeharrek hala agintzen badute. Bereziki, eta Finantza Sistema Eraldatzeko Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legeari jarraikiz, banku- eta finantza-arloan CIRBEri jakinarazi behar zaizkio datuak, identifikatzeko zer pertsonak dituzten, zuzenean edo zeharka, kreditu-arriskuak; beraz, horrelako produktu bat kontratatzen baduzu, informazio hori emango dugu.

- Bideo-irudiak bildu eta gordetzeko, segurtasun pribatuko helburuetarako, araudi aplikagarriak zehaztutako terminoetan.

c) LABORAL Kutxak lortu nahi dituen interes legitimoei erantzuteko tratamenduak

Datu pertsonalen tratamendu hauek egiten ditugu, interes legitimoan oinarrituz:

- Bezero gisa alta ematean jasotako harremanetarako datuak erabiltzen ditugu zurekin komunikatzeko, beste pertsona bat ordezkatzen baduzu pertsona horrekin harremanetan jartzeko.

DPBEDBLOaren arabera, interes legitimoan oinarrituz egin ahal izango dira tratamendu horiek. Dena den, arrazoi horrengatik zurekin komunikatzen jarraitzea nahi ez baduzu, gogorarazten dizugu horri uko egin ahal izango diozula Nola erabil ditzaket nire eskubideak? atalean jasotako kanalen bitartez.

- Eragiketak aztertu eta berrikusiko ditugu iruzur-arriskua kudeatzeko, eta zure datuak unean-unean eta modu seguruan jakinaraziko dizkiegu LABORAL Kutxa Taldeko enpresei, iruzurra prebenitu, ikertu eta/edo antzemateko, bai eta gure sareen eta informazioaren segurtasuna bermatzeko ere.

Ustezko iruzur-eragiketei aurrea hartzeko berariazko neurrien artean, jokabide-eredu bat sortuko dugu gure online banka eta/edo aplikazioan nola jarduten duzun aztertu ondoren. Kasuren batean hautematen badugu zure jokabide-ereduarekin bat ez datorren eragiketaren bat eskatzen ari dela, dagozkion neurriak hartuko ditugu; horien artean, eragiketa geldiarazi eta zurekin harremanetan jarri ahal izango gara, iruzurrezko eragiketa den ala ez egiaztatzeko.

Era berean, honako datu pertsonal hauek jakinarazi ahal izango dizkiogu Payguard iruzurra prebenitzeko fitxategi komunari: baimendu gabeko edo iruzurrezkoa izan daitekeen eragiketa antzeman den kontuaren IBAN zenbakia, eta titularraren izena eta NAN zenbakia. Sociedad Española de Sistemas de Pago SA (Iberpay) sozietateak kudeatzen du Payguard fitxategia, eta hari atxikita dauden erakundeek kontsulta egin dezakete, iruzurra detektatu, prebenitu eta kontrolatzeko helburu bakarrarekin. Esteka honetan, fitxategi komun horri atxikita dauden erakundeen zerrenda eguneratua eta informazio gehigarria kontsulta ditzakezu:

https://www.iberpay.es/es/servicios/servicios/prevención-del-fraude

Datuak gehienez ere 30 egunez gordeko dira fitxategian, eragiketa susmagarriak direnean, eta gehienez ere urtebetez, baimenik gabeko eragiketak direnean (iruzurra pertsonak berak berretsi duenean). LABORAL Kutxak fitxategi komunean jasota dauden datuak ezabatuko ditu, datu horiek zehatzak izateari uzten diotenean edo kaltetuaren benetako egoerari egiaz erantzuten ez diotenean.

DBEOaren arabera, datu pertsonalen tratamendua tratamendu horren arduradunaren interes legitimoa ere bada, iruzurrak prebenitzeko behar-beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, horretarako behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak bakarrik erabiliko ditugula bermatzen dizugu, eta beti segurtasun-estandar gorenetan.

- Zure ahotsa eta/edo irudia grabatu, eta telefono eta/edo bideo bidezko elkarrizketa gordeko dugu, baita zurekin izan dugun edozein jakinarazpen elektroniko ere (harremana mantentzeko bidea edozein dela ere: posta elektronikoa, txata, SMSa, mezularitza elektronikokoa, sare sozialak…), eta zerbitzuetara jo duzun aldi bakoitzean sortutako erregistro informatikoak eta telematikoak gordeko ditugu. Horren guztiaren asmoa da kalitatea eta segurtasuna kontrolatzea, eta gerta litezkeen auzietan (auzibide judizialetan, administratiboetan, bitartekotzakoetan edo beste edozeinetan) froga gisa erabili ahal izatea. Horrenbestez, grabatu eta erregistratuko diren telefono-dei eta/edo komunikazio guztietan, horren berri emango du LABORAL Kutxak.

Konstituzioaren 24. artikuluan jasotako benetako babes judizialerako eskubideak datu pertsonal horiek erraz eskuratzeko moduko erregistro informatikoetan eta telematikoetan gordetzeko interes legitimoa ematen digu, unea iritsiz gero edozein prozeduratan froga gisa erabili ahal izateko.

DBEOaren arabera, datu pertsonalak beraien segurtasun eta konfidentzialtasun egokia bermatzeko moduan tratatu behar dira, baita datu horien eta tratamenduan erabili den ekipoaren baimenik gabeko sarbidea edo erabilera saihesteko ere. Horrenbestez, datu pertsonal horiek segurtasun-estandar gorenak errespetatuz gordeko dira beti.

- Zure identifikazio-datuak jasotzen ditugu gure instalazioetako batera joaten zarenean.

Gure instalazioetara sartu nahi duten pertsonak identifikatzeko interes legitimoa dugula ulertzen dugu, une oro segurtasuna bermatzeko.

- Gurekin kontratatutako ordainketa, kreditu edo finantzaketa bat aurreikusitako moduan ordaintzen ez baduzu, eta legez xedatutako baldintzak betetzen badira, LABORAL Kutxak kreditu-informazioko sistemetan (ASNEF eta BADEXCUG fitxategietan) sartu ahal izango ditu zure datu pertsonalak. Eraginpeko pertsonen kaudimen ekonomikoa zehaztea da sistema horien helburu bakarra, arestian azaldu dugun moduan. Dena den, gure interes legitimoa argia izan arren, uste baduzu zure datuak fitxategi horietan sartzeak legez aurreikusitako baldintzak ez dituela betetzen, horri uko egin ahal izango diozu.

Zehazki, honako datu hauek emango dira: benetako eta mugaeguneratutako zor galdagarriei buruzko datuak, zure identifikazio-datuak eta ez-ordaintzearen data.

- Zure izen-abizenak, telefono mugikorreko zenbakia eta helbide elektronikoa erabiliko ditugu hasiera batean gurekin kontratatu dituzunen antzeko produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, bitarteko elektronikoak erabiliz (posta elektronikoz eta SMS bidez), LABORAL Kutxako bezero zaren bitartean eta horiek jasotzeari uko egin ez badiozu.

Jakinarazten dizugu uztailaren 11ko 34/2002 Legearen, Informazio gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoaren, 21.2. artikuluak horretarako gaitasuna ematen digula, betiere tratamendu horri uko egiteko aukera ematen badizugu (doan eta prozedura sinple baten bidez) zure datuak jasotzeko unean nahiz bidaltzen dizugun merkataritza-jakinarazpen bakoitzean, egin ohi dugun moduan; beraz, interes legitimoa argia da.

Hauek hartuko dira antzeko produktu edo zerbitzutzat: aldez aurretik gurekin kontratatu dituzun produktuen eta zerbitzuen izaerarekin lotuta daudenak. Bestalde, kontzeptu horretatik kanpo geratuko dira bezero gisa izan dezakezun asmoarekin zerikusi logiko bat ez duten gainerako guztiak.

Hori kontuan hartuta, LABORAL Kutxaren produktuak edo zerbitzuak kontratatzen badituzu eta jakinarazpenak jasotzeari uko egin ez badiozu, finantzaketarekin, aurrezkiarekin edo inbertsioarekin lotutako produktuen edo zerbitzuen merkataritza-jakinarazpenak bidali ahal izango dizkizugu (I. Eranskinean zehazten den moduan), baita produktu horiekin lotutako aseguruei buruzkoak ere, Caja Laboral Bancaseguros SLren bidez edo zuzenean.

- Zure izen-abizenak, telefono-zenbakiak (finkokoa eta mugikorrekoa) eta posta-helbidea erabiliko ditugu hasiera batean gurekin kontratatu dituzunen antzeko produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, bitarteko ez-elektronikoak erabiliz (telefonoa edo posta arrunta), LABORAL Kutxako bezero zaren bitartean eta horiek jasotzeari uko egin ez badiozu.

Jakin behar duzu, interes legitimoa tratamendu horien oinarri legitimatzaile gisa erabili ahal izateko, barne-azterketa sakon bat egin dugula, eta, azterketa horren bidez, datuak babesteko zure eskubidea eta zuri eskaintza horiek egiteko gure interesa haztatu ditugula. Azterketa horretatik honako hau ondorioztatu dugu: zuk adierazitako datuak erabiltzeko arrazoizko aurreikuspen bat duzun heinean, gure interes ekonomikoa nagusituko da LABORAL Kutxako bezero izaten jarraitzen duzun bitartean eta horri uko egiten ez badiozu, posta elektronikoz eta SMS bidez egiten dizkizugun merkataritza-jakinarazpenekin gertatzen den bezala.

Kontratua amaitu ondoren, edo geroago horri uko egitea erabakitzen baduzu, ez dizugu horrelako jakinarazpenik bidaliko. Gainera, gogorarazten dizugu zalantzaren bat izanez gero datuen babeserako ordezkariarengana jo ahal izango duzula beti. Era berean, gogoan izan edozein unetan tratamendu horiek egiteari uko egin ahal izango diozula, Nola erabil ditzaket nire eskubideak? ? atalean adierazitako prozedurari jarraituz.

- Bezeroen profilak edo segmentuak sortzen ditugu, aurrez kontratatuta dituztenen antzeko produktuei eta zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak zein bezero-talderi bidaliko zaizkien zehazteko. Datu pertsonalen tratamendu horrek honako datu hauek hartzen ditu barne: «alta ematean edo gurekin harremanetan jartzean eman dizkiguzun datuak» eta «kontratatu dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzean lortutako datuak». Honako transakzio-datu hauek, berriz, ez ditu barne hartzen: transakzioen jatorria, helmuga, kontzeptua, lotutako hirugarrena, eta transakzioak nondik eta noiz (data eta ordua) egin diren.

Barne-azterketa sakon bat egin dugu, eta, azterketa horren bidez, datuak babesteko zure eskubidea eta profilak egiteko gure interesa haztatu ditugu. Azterketa horretatik honako hau ondorioztatu dugu: aurreko puntuan adierazitako datuak guk merkataritza-jakinarazpenak bidal diezazkizugun erabiltzeko arrazoizko aurreikuspena duzun heinean, guk ere adierazitako datuak eta azaldutako helburuak konbinatu ahal izango ditugu (datu horien artean ez dago bereziki babestutako daturik, ezta erabaki automatizaturik ere). Horrenbestez, gure interes ekonomikoa nagusitzen da, LABORAL Kutxako bezero izaten jarraitzen duzun eta horri uko egiten ez diozun bitartean.

- Zure datu guztiak anonimoak izango dira, baita kontuetako transakzioei eta mugimenduei buruzkoak ere, produktuen eta zerbitzuen erabilera-patroiak aztertzen ditugunean. Jokabide orokorrak identifikatzen lagunduko diguten emaitzak lortu nahi ditugu, betiere LABORAL Kutxak eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak hobetzeko edo beste batzuk garatzeko.

Jakin behar duzu zure datuak erabili ondoren ezin izango zaitugula identifikatu, ezta beste bezerorik ere.

- LABORAL Kutxak sinadura elektronikoaren bidez (datu biometrikoak jasotzen dituen sinadura digitalaren bidez) identifikatzeko baliabideak ezar ditzake, eragiketak, eskabideak, jarraibideak, kontratuak, aginduak, aitorpenak edo beste edozein agiri formalizatzeko, baldin eta horretarako beharrezkoa bada sinadura digitalizatuz (edo beste sistemaren batez) lortutako datu biometrikoak tratatu edo gordetzea ?hauek hartzen dira datu biometrikotzat: trazuaren koordenatu espazialak, abiadura eta presioa; agiri elektronikoa, eta datu biometrikoek eta agiri elektronikoak osatutako multzoaren aztarnaren sinadura (hash), eta edonolako datu biometrikoen tratamendua eragiten duen beste edozein baliabide?. Era berean, datu horiek erregistratu ahal izango ditu LABORAL Kutxak, sinatzailearen nortasuna egiaztatzeko eta sinatutako dokumentuen eta eragiketaren benetakotasuna bermatzeko.

Zure sinadura kriptografikoki babestuta egongo da agiri elektronikoan, baina gakoak zaintzen dituen konfiantzazko hirugarren independentearengana jo dezakezu edozein egiaztapen tekniko egin nahi izanez gero. Konfiantzazko hirugarren hori IZENPE SA da (helbide elektronikoa: www.izenpe.com, eta posta-helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 1 01008 VITORIA-GASTEIZ). Agiri elektronikoa eta identifikatzeko bitartekoa aurkeztu beharko dituzu. Zure izenean beste pertsona batek jarduten badu (adibidez, legezko ordezkari edo informatika-peritu batek), zure ordez aritzeko interes legitimoa duela egiaztatu beharko du, bere mandatua eta zure nortasuna ez ezik. Sinadurak egiaztatzeko euskarri teknikoa behar baduzu, software-hornitzaile honetara jo dezakezu: SERBAN (webgunea: www.serban.es, eta posta-helbidea: Alberto de Alcocer Hiribidea 46 B, 28016 Madril).

Datu horiek froga-elementu gisa gordeko ditugu, erreklamazioren bat eginez gero egokitzat jotzen diren alderaketak egin ahal izateko; beraz, gure interes legitimoa argia da.

- Zure datu guztiak beste bezero batzuen datuekin multzokatuko ditugu, txostenak, bezeroen segmentazioa, estatistikak eta matematika-ereduak egiteko. Horien bidez, LABORAL Kutxak bere jardueraren jarraipena egin ahal izango du, baita langileen eta agenteen jardunaren jarraipena ere; era berean, bezero-zorroaren eta produktu eta zerbitzuen jokabidea eta bilakaera aztertu ahal izango ditu, eta beste batzuk diseinatu. Honako hauek justifikatzen dute datuen tratamendua: LABORAL Kutxaren enpresa-jarduera garatzeko interes legitimoak eta eman beharreko zerbitzua hobeto antolatu beharrak.

Beraz, datu pertsonalen tratamendu horiek Zer datu pertsonal erabil ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte barne. Dena den, horrek ez du esan nahi bereziki babestuta dauden datuak erabiliko direnik: etnia- edo arraza-jatorria, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala edo pertsona fisikoak modu unibokoan identifikatzeko helburua duten datu genetikoak edo biometrikoak, ezta osasunari, sexu-bizitzari edo sexu-joerari lotutakoak ere.

- Zu identifikatzeko eta zurekin harremanetan jartzeko datuak erabiliko ditugu zurekin harremanetan jartzeko eta kontratatutako edo eskatutako produktuekin eta/edo zerbitzuekin lotutako gogobetetze-inkestak egiteko. Zuk emandako erantzunak irizpide parametrizatuetan oinarrituko dira, eta, horien bidez, gurekin kontratatuta dituzun produktuekin eta zerbitzuekin pozik zauden ala ez jakin ahal izango dugu, LABORAL Kutxaren produktuak eta zerbitzuak hobetzeko eta gure produktuei eta zerbitzuei buruzko publizitatea modu eraginkorragoan bideratzeko.

Merkataritza-jakinarazpenak jasotzeari uko egiten badiozu, ez dizugu horrelako inkestarik egingo.

d) Zure baimena eman diguzulako egindako tratamenduak

Zure baimena ematen badiguzu, honako tratamendu hauek egingo ditugu:

- Eskura ditugun datu pertsonal guztiak konbinatuko ditugu profilak egiteko; horrela, produktuak eta zerbitzuak zein bezero-talderi eskaini nahi dizkiogun zehaztu ahal izango dugu.

Beraz, datu pertsonalen tratamendu horiek Zer datu pertsonal erabil ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte. Hortaz, zure baimena ematen badiguzu, honako hauek konbinatuko ditugu:

o «Alta ematean edo gurekin harremanetan jartzean eman dizkiguzun datuak».

o «Kontratatu dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzean lortutako datuak» («transakzio-datu” guztiak barne, salbuespenik gabe).

o Kanpoko iturrietatik lortutako datuak.

Datu horiek guztiak profilak egiteko konbinatzean, merkataritza-eskaintza bat egin aurretik jakingo dugu horrek eragingo lituzkeen konpromisoak zeure gain hartzeko gai zaren ala ez. Horrek ez du esan nahi ondorio juridikoak eragingo dizkizun erabaki automatizatuak hartuko direnik, hau da, ez du gure produktu eta zerbitzuak eskuratzeko aukera aurretik juzgatzen, mugatzen edo baldintzatzen; beraz, baten bat eskatuz gero, gure barne-prozeduren bidez ebaluatuko dugu.

Egiaztatzen dizugu aurreko tratamenduetatik batek ere ez duela bereziki babestutako daturik erabiliko, hala nola etnia- edo arraza-jatorria, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala edo pertsona fisikoak modu unibokoan identifikatzeko helburua duten datu genetikoak edo biometrikoak, ezta osasunari, sexu-bizitzari edo sexu-joerari lotutakoak ere.

- Zure izen-abizenak, telefono-zenbakiak (finkokoa eta mugikorrekoa), helbide elektronikoa eta posta-helbidea erabiliko ditugu merkataritza- eta/edo publizitate-jakinarazpenak bidaltzeko, edozein dela horretarako erabiltzen den bitartekoa eta aurrez eskatu gabe. Hasieran kontratatutakoen antzeko produktuei eta zerbitzuei buruzko jakinarazpenak izango dira, LABORAL Kutxa Taldeko enpresenak nahiz horiekin elkarlanean diharduten beste enpresa batzuenak.

Kontuan izan behar duzu harremanetarako bitartekoen artean honako hauek daudela: telefonoa, posta, posta elektronikoa, SMSa, mugikorra, kutxazaina, nabigatzen duzun bitartean jasotako oharrak edo baliokidea den beste edozein bitarteko. Era berean, enpresa laguntzaileak eta/edo partaidetuak aipatzen ditugunean, honako sektore hauetan aritzen diren enpresak izan daitezke: finantza-alorrean, aseguruen alorrean, motorraren alorrean, etxegintzan, osasunean, inbertsio-alorrean, higiezinen alorrean, elektronikaren eta telekomunikazioen alorrean, aisialdiaren alorrean, ostalaritzan, bidaien alorrean eta kontsumo handiarekin lotutako beste arlo batzuetan.

- Zure datu pertsonalak LABORAL Kutxa Taldeko enpresei lagako dizkiegu. Horri esker, profilak egiteko informazio gehiago izango dute, aurreko atalean azaldutako moduan, edozein bitarteko erabilita, beren produktuei edo zerbitzuei buruzko merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko.

Hain zuzen, jakin behar duzu, horretarako baimena ematen badiguzu, LABORAL Kutxak honako datu hauek jakinaraziko dizkiela LABORAL Kutxa Taldeko enpresei: (i) «alta ematean edo gurekin harremanetan jartzean eman dizkiguzun datuak»; (ii) «kontratatu dituzun produktuak eta zerbitzuak kudeatzean lortutako datuak» («transakzio-datu» guztiak barne, salbuespenik gabe), eta (iii) «kanpoko iturrietatik lortutako datuak». Beraz, datu pertsonalen tratamendu horiek Politika honetako Zer datu pertsonal erabil ditzakegu? atalean jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak hartzen dituzte, baina ez bereziki babestutako datuak.

Caja Laboral Bancaseguros SLU LABORAL Kutxa Taldeko enpresa bat da. Aseguruak merkaturatzen ditu eta aseguruen bitartekari gisa aritzen da, batez ere Seguros Lagun Aro SAko eta Seguros Lagun Aro SAko agente gisa, baina baita Taldekoak ez diren beste aseguru-etxe batzuetako agente gisa ere. Horrenbestez, zure baimena emanez gero, datuak erabili ahal izango ditu, LABORAL Kutxako bezero zaren aldetik, berak merkaturatzen dituen aseguruetatik zein eskainiko dizun zehazteko eta merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, zuk aurrez eskatu gabe. II. Eranskinean, tratamendu horiei buruzko informazio osagarria erantsi da.

Hauek dira harremanetarako bitartekoak: telefonoa, posta arrunta, posta elektronikoa, SMSa, telefono mugikorra, kutxazaina, nabigazioan zehar egindako oharrak edo beste bitarteko baliokide batzuk.

- Baimena emanez gero, zure geolokalizazioa ezagutu ahal izango dugu, hori beharrezko duten zerbitzuak eskaintzeko. Tratamendu horien xehetasunak aurkitu ahal izango dituzu kasuan kasuko aplikazioa erabiltzean zure eskura jartzen dugun informazioan.

- Zure jarraibideen arabera, datuak eramateko zure eskubidea erabiltzeko aukera emango dizugu; horrelakoetan, zuk adierazitako hirugarrenari lagako dizkiogu zure datu pertsonalak, edo finantza-gehitzaile bati emango dizkiogu zure datu pertsonalak.

Gogorarazten dizugu tratamendu horiek guztiak borondatezkoak direla eta, beraz, zure baimena edozein unetan baliogabetu dezakezula, Nola erabil ditzaket nire eskubideak? atalean zehaztutako prozedurari jarraituz.

Cookieak erabiltzen ditugu?

LABORAL Kutxak kudeatutako webguneek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen dituzte erabiltzaileek beren webguneetan egiten dituzten interakzioei buruzko informazioa jasotzeko, betiere erabiltzaileek horretarako baimena ematen badute.

Nola funtzionatzen duten zehatz-mehatz ezagutu nahi baduzu, Cookieen Politika arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Norekin partekatzen dira zure datu pertsonalak? Zer oinarri legitimatzaile erabiltzen da horretarako?

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak? Zergatik gaude horretarako legitimatuta? atalean ezarritakoari jarraikiz, LABORAL Kutxak zure datu pertsonalak eman ahal izango dizkie honako erakunde/subjektu hauei:

- CIRBEri, ez-ordaintzeagatiko arriskua ekar dezaketen produktuekin lotuta dagoen identifikazio-informazioa, legezko betebeharrekin bat etorriz.

- Ekonomiako Estatu Idazkaritzaren menpeko Finantza Titulartasunen Fitxategiari, identifikazio-datuak eta kontratutako produktuen datuak, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko araudia betetzeko.

- Espainiako eta Europar Batasuneko ikuskapen-agintariei, hala nola Espainiako Bankuari, Europako Banku Zentralari, Europako Banku Agintaritzari eta Balore Merkatuko Komisio Nazionalari.

- Beste herrialde batzuetako agintariei —Europar Batasunekoak nahiz kanpokoak—, kapitalen zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eta iruzurra prebenitzeko araudiarekin bat etorriz.

Ildo horretan, jakinarazten dizugu kreditu-erakundeek eta ordainketa-zerbitzuen gainerako hornitzaileek, eta horiek transakzioak egitean transmititutako datuak jasotzen dituzten ordainketa-sistemek eta lotutako zerbitzu teknologikoen hornitzaileek, jarduten duten estatuko legediaren edo estatu horrek sinaturiko akordioen ondorioz, egindako transakzioei buruzko informazioa eman beharko dietela Europar Batasuneko edo bestelako herrialdeetako agintari edo erakunde ofizialei, terrorismoaren eta delinkuentzia antolatuko beste era larri batzuen finantzaketaren aurkako borrokaren esparruan eta kapitalak zuritzea prebenitzeko.

- Epaileei, auzitegiei, ministerio fiskalari eta/edo Administrazio Publiko eskudunei beharrezko informazioa helaraziko diegu, eskatzen badigute eta horretara behartuta gaudenean.

- Kreditu-informazioko sistemei (Asnef-Equifax Servicios de Información sobre Solvencia y Crédito SLri eta Experian Bureau de Crédito SAri), ordainketa, kreditu edo finantzaketa baten itzulketa aurreikusitako baldintzetan egiten ez bada eta, betiere, horretarako legez ezarritako baldintzak betetzen badira.

- Iruzurra prebenitzeko Iberpayren fitxategiei, iruzurra detektatzeko, prebenitzeko eta kontrolatzeko helburu bakarrarekin.

- LABORAL Kutxa Taldeko sozietateei, zure datu pertsonalak jakinarazteko baimena ematen duzunean, publizitatea igor diezazuten.

- Kontuetan esku hartzen duten baimendu, ordezkari, ahaldun eta legezko beste figura batzuei, kontratuan edo ahalduntzean ezarrita dagoen moduan.

- Izendatzen dituzun beste erakunde batzuei, finantza-gehitzaile bat erabiltzen baduzu edo datuak eramateko eskubidea baliatzen baduzu.

Datu-transferentzia horiez gain, LABORAL Kutxa hirugarren zerbitzu-hornitzaile batzuekin elkarlanean aritzen da, eta horiek ere zure datu pertsonalak eskura ditzakete. Izan ere, LABORAL Kutxaren izenean eta beraren kontura tratatzen dituzte datuok, tratamenduaren arduradun gisa.

Zerbitzu-hornitzaileak aukeratzeko irizpide zorrotzak erabiltzen ditu LABORAL Kutxak, datuak babesteko betebeharrak goitik behera beteko direla ziurtatzeko. Gainera, datuak tratatzeko kontratua sinatzen du haiekin, besteak beste betebehar hauek aginduta: (i) neurri egokiak erabiltzea, bai teknikoak bai antolamendukoak; (ii) datu pertsonalak hitzartutako helburuetarako tratatzea, LABORAL Kutxak dokumentatutako jarraibideak kontuan hartuta, eta (iii) zerbitzuak emateari uzten dionean, LABORAL Kutxari datuak itzultzea.

Zehazki, hona hemen LABORAL Kutxak kontratatzen dituen zerbitzu-arloak eta enpresak (zerrenda informaziorako da soil-soilik eta ez du izaera mugatzailerik): logistika-zerbitzuak; aholkularitza juridikoa; notariotza; tasazioa; jakinarazpen eta komunikazio zertifikatuko, elektronikoko edo postaleko zerbitzuak; hornitzaileen homologazioa; zerbitzu profesionaletako enpresak; mantentze-lanekin lotutako enpresak; zerbitzu teknologikoak hornitzen dituzten enpresak; zorrak auzibidean edo judizioz kanpo erreklamatzeko zerbitzuak; segurtasun fisikoko enpresak; bat-bateko mezularitza-zerbitzuetako enpresak eta dei-zentroko zerbitzua ematen duten enpresak.

Azkenik, jakin behar duzu LABORAL Kutxak ez diela daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko enpresei edota zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten enpresei. Dena dela, kasuren batean halakorik eginez gero, LABORAL Kutxak beharrezko neurriak hartuko ditu, berme egokiak eman dituzten herrialde eta erakundeetara transferitzeko, edo arauz zehaztutako printzipio legitimatzaileen arabera burutzeko, eta horren berri emango dizu beti.

Nola gauzatu ditzaket nire eskubideak?

Jakinarazten dizugu emandako baimena edozein unetan ken dezakezula eta zure eskubideak ere edozein unetan gauzatu ditzakezula (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta beste leku batera eramateko eskubideak), honako bitarteko hauetako edozein erabiliz:

- protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita

- Helbide honetara gutun bat bidalita: CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITO, Jose Maria Arizmendiarrieta Pasealekua zk.g, 20500 Arrasate (Gipuzkoa). Gutunean, hartzailea adierazi beharko da: Datuen Babeserako ordezkaria.

Eskaera egin duen pertsona fisikoaren identitateari buruz arrazoizko zalantzak izanez gero, identifikazio-agiri ofizial bat eskatuko dugu (NANaren edo baliokidearen kopia), behar bezala identifikatze aldera.

Oro bat, zure iritzian LABORAL Kutxak ez badu errespetatu aurretiaz aipatutako eskubideren bat, erreklamazioa jarri ahal izango duzu kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean, DBEOaren 77. artikuluan zehazten denarekin bat etorriz. Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da kontrol-agintaritza eskuduna, aipatutako Erregelamenduaren arabera beste erakunde autonomiko edo estatuz gaindiko batzuek izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

LABORAL Kutxarekin lotzen zaituen kontratu-harremanak dirauen bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak.

Bi alderdien artean iraun lezakeen edozein betebehar kudeatu eta amaitzeko behar diren ekintza guztiak amaitu ondoren, zure datuak behar bezala blokeatuta gordeko ditugu (hau da, agintaritza eskudunek eta barne-kontrolerako funtzioetarako eskuratzeko eta Erakundearen defentsarako erabiltzeko moduan), kontratu-harremanaren ondorioz Laboral Kutxak eduki litzakeen betebeharrak preskribatu arte. Normalean, honako hauek dira erantzukizun horiei aplikatzen zaizkien epeak: kapitalen zuriketa prebenitzeko araudiak 10 urteko epea zehazten du, eta hipoteka-legeriak eta Kode Zibilak, aldiz, 20 urtekoa.

Preskripziorako epeak amaitu ondoren, datuak ezabatu egingo dira.

Bezeroa ez bazara eta kontratazio-eskaeraren bat egin baduzu, gehienez ere 6 hilabetez gordeko ditugu zure datuak, baldin eta eskaerak epe handiagoa barne hartzen ez badu, kontratazioa errazteko eta informazio bera behin eta berriz eman behar izan ez dezazun.

Bideozaintzako irudiak hilabetean gordeko ditugu, salbu eta legeak epealdi luzeagoa baimentzen badu; adibidez, pertsonen, ondasunen edo instalazioen aurkako ekintzak egin izana egiaztatzeko gorde behar direnean. Irizpide berari jarraituko zaio eraikin pribatuetan sartzean identifikatzeko eta segurtasunerako hartu diren datuei dagokienez.

I. ERANSKINA

Datuak babesteko gure politika hobeto uler dezazun, hartan jasotzen diren kontzeptuak definituko ditugu jarraian:

Ahalduna: notarioaren eskritura publiko bidez hirugarren baten kontura jarduteko ahalordeak dituen pertsona fisikoa.

Baimendua: gurekin kontu bat duen titularrak izendatutako pertsona, bere izenean jardun dezan. Horrela, pertsona horrek haren eskudirua eskuratu eta transferentziak egin ditzake, eta taloiak sinatu.

Abal-emailea: edozein ordainketa bermatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa.

Onuraduna: agindu bidez beste banku-kontu batera transferitutako diru-kantitatea jaso duen edo pentsio-plan baten edo antzeko baten prestazioak jasotzeko eskubidea duen pertsona fisiko edo juridikoa.

CIRBE: Espainiako Bankuaren Arriskuen Informazio Zentrala.

Bezeroa: LABORAL Kutxarekin kontratu-harremana duen pertsona fisikoa.

Kontratua: LABORAL Kutxarekin produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko termino eta baldintza aplikagarriak arautzen dituen akordioa.

LABORAL Kutxa Taldea: Caja Laboral Popular Coop. de Crédito, Lagun Aro Vida SA, Seguros Lagun Aro SA, Caja Laboral Bancaseguros SL, ISGA Inmuebles SA, Caja Laboral Gestión Sociedad de Gestión de Instituciones de Inversión Colectiva SA eta Caja Laboral Pensiones Gestión Fondos de Pensiones SA.

LABORAL Kutxa: Caja Laboral Popular Coop. de Crédito.

LOPD-DPBEDBLO: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

Hasieran kontratatutakoen antzeko produktuak edo zerbitzuak: LABORAL Kutxaren edozein produktu edo zerbitzu, bere ezaugarriak direla eta aurrezkiarekin eta inbertsioarekin (kontu korronteak eta aurrezki-kontuak, pentsio-funtsak eta -planak, inbertsio-funtsak eta mota guztietako inbertsio-produktuak eta -zerbitzuak), finantzaketarekin (maileguak, kredituak, finantzatutako ordainketak, kreditu-txartelak eta antzeko produktuak eta zerbitzuak) eta zerbitzu osagarriekin (ordainketa-zerbitzuak, urruneko banka eta antzeko zerbitzuak) lotuta egon daitekeena.

Legezko ordezkaria: beste pertsona baten legezko ordezkaritza duen pertsona fisikoa.

DBEO: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.

Benetako titularra: negozio-harreman bat ezarri nahi duen edo edozein eragiketatan esku hartu nahi duen pertsona fisikoa.

Webgunearen erabiltzailea: LABORAL Kutxak kontrolatzen dituen webguneetako baten erabiltzailea.

 

II. ERANSKINA: Caja Laboral Bancaseguros SLUren datu pertsonalak tratatzeko politika

Tratamenduaren arduraduna

Caja Laboral Bancaseguros SLU (aurrerantzean, CLBS) —IFZ: B75060988; helbidea: On Diego Lopez Haroko kale nagusia 2, 48001 Bilbo— banku-aseguruen operadore bat da. aseguruen merkaturatzea eta bitartekaritza da. Horretarako, LABORAL Kutxaren banaketa-sarea erabiltzen du, batez ere Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren agente gisa, baina baita LABORAL Kutxa Taldekoak ez diren beste aseguru-etxe batzuen agente gisa ere.

Politika honek datu pertsonalen tratamendua arautzen du CLBS datu horien tratamenduaz arduratzen denerako; hori gertatzen da, esaterako, LABORAL Kutxako bezeroek LABORAL Kutxa Taldeko enpresei beren datu pertsonalak lagatzea onartzen dutenean. CLBS Talde horretako enpresa bat da. Kasu horretan, CLBSk informazio gehiago izango du profilak egiteko, eta legez tratatzen dituen datuak aberastuko ditu, LABORAL Kutxako bezero horiei zer aseguru eskainiko dizkien zehazteko eta merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko.

Horrenbestez, Politika honek ez ditu arautzen CLBSk aseguru-etxeekin (agente gisa jarduten duen aseguru-etxeekin) sinatuta duen tratamenduaz arduratzeko kontratuaren esparruan egin beharreko tratamenduak.

Harremana

CLBSk datuak babesteko ordezkari bat izendatu du, eta hark behar bezala gainbegiratu beharko du erakundeak datuen babeserako araudia ondo betetzen duela, besteak beste.

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko zalantzak eta galderak izanez gero, datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan, berari zuzenean gutun bat bidalita (arestian adierazitako helbidera) edo protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

Zer datu pertsonal erabiltzen ditu CLBSk?

CLBSk LABORAL Kutxak lagatako datu pertsonalak erabiliko ditu interesdunak aurrez horretarako baimena ematen dionean, baita interesdunak zuzenean ematen dizkion datuak ere, betiere aseguru-etxeekin tratamenduaren arduradun gisa egindako kontratuekin lotuta ez badaude. Ez da aurreikusten datuen kategoria berezien tratamendurik.

Zehazki, CLBSk honako datu-kategoria hauek erabiliko ditu:

• LABORAL Kutxarekin kontratatutako produktuen eta zerbitzuen historian jasotako transakzio-datuak, honako hauek barne: kontu eta txarteletako mugimenduak (saldoak, diru-sarrerak, ordainketak, transferentziak, zordunketak, ordainagiriak eta helbideratzeak, kontu indibiduala izan nahiz beste titular batekin partekatutako kontua izan), eta mugimenduaren jatorria, helmuga, kontzeptua eta lotutako hirugarrena, baita transakzioak nondik eta noiz (data eta ordua) egin diren ere.

• LABORAL Kutxarekin kontratatutako produktuei eta zerbitzuei buruzko xehetasunak, esku-hartzaileei, saldoei, mugimenduei eta horiekin lotutako datei buruzko informazioa barne.

• LABORAL Kutxak kontratu-harremanaren ondorioz interesdunaren aldetik zuzenean lortzen duen gainerako informazioa: altako datuak eta ondorengo komunikazioetan helarazitakoak, baita MIFID testen emaitzei buruzkoak ere, inbertitzaile gisa duen profila ezagutzeko.

• Honako hauek dira LABORAL Kutxako bezero gisa alta ematean edo geroago emandako datuak:

-  Datu orokorrak: bizilekua, nazionalitatea, legezko gaitasuna, izen-abizenak eta helbide fiskala (herrialdea, probintzia, udalerria, kalea, zenbakia eta solairua), argazkia, NAN/Pasaportea/AIZ, erantzukizun publikoa duen pertsona izatea edo erantzukizun publikoa duen pertsona batekin harremana izatea, eta benetako titularra izatea.

-  Harremanetarako datuak: hizkuntza, posta-helbidea, telefono mugikorraren zenbakia, telefono finkoaren zenbakia eta helbide elektronikoa.

-  Datu soziodemografikoak: jaiotze-herrialdea, jaiotze-probintzia, jaioteguna, ezkontzaren data eta ondasun-eraentza, sexua, ikasketa-maila, egoera zibila eta seme-alaben kopurua.

-  Laneko datuak: norberaren konturako langilea edo besteren konturako langilea zaren (azken kasu horretan: izena, helbidea, telefono-zenbakia, Lanbideen Estatuko Sailkapena, laneratze-data eta lanbide-kategoria), edo kooperatiba bateko bazkidea zaren (kasu horretan: kooperatibaren identifikazioa eta bazkide-zenbakia) eta diru-sarreren maila.

• Kreditu-informazioko sistemetatik datozen datu pertsonalak.

• Kanpoko iturrietatik lortutako datuak: egunkari eta aldizkari ofizialetatik, erregistro publikoetatik, administrazio publikoen ebazpenetatik, katastrotik, telefono-gidetatik, elkargo profesionaletako kideen zerrendetatik eta zerrenda ofizialetatik.

CLBSk hurrengo atalean jasotzen diren helburu zehatzetarako behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik erabiltzen ditu, eta beharrezkoa den bitartean soilik, une oro DBEOan eta DPBEDBLOan jasotako printzipioak eta betebeharrak aintzat hartuta.

Tratamenduaren xedea eta legitimazioa CLBSk aurreko paragrafoan aipatutako datu pertsonalak erabiliko ditu, interesdunak LABORAL Kutxari emandako baimenean oinarrituz eta betiere Politika honetako «Emandako baimena» atalean adierazitako terminoetan

Baimen horren arabera, honako hau da tratamenduaren xedea: «profilak egitea eta produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa jasotzea». Horretarako, datuen tratamendu hauek egin beharko dira:

• Zer datu pertsonal erabiltzen ditu CLBSk? atalean jasotako datu pertsonal guztiak konbinatuko dira profilak egiteko, eta CLBSk zein bezero potentzialengana jo eta horiei merkaturatzen dituenetatik zer aseguru eskaini zehazteko.

Profil horiek egiteak ez du esan nahi, inola ere, interesdunaren gainean ondorio juridikoak izango dituen erabaki automatizatuak hartuko direnik. Hau da, ez du CLBSk merkaturatzen dituen aseguruak eskuratzeko aukera aurretik juzgatzen, mugatzen edo baldintzatzen; beraz, interesdunak horietakoren bat kontratatzea eskatuz gero, Entitatearen barne-prozeduren bidez ebaluatuko da.

Profilak egiteak ez du esan nahi bereziki babestuta dauden datuak erabiliko direnik: etnia- edo arraza-jatorria, iritzi politikoak, sinesmen erlijioso edo filosofikoak, afiliazio sindikala edo pertsona fisikoak modu unibokoan identifikatzeko helburua duten datu genetikoak edo biometrikoak, ezta osasunari, sexu-bizitzari edo sexu-joerari lotutakoak ere.

• Harremanetarako datuak erabiliko dira (izen-abizenak, telefono-zenbakia eta posta elektroniko eta posta arrunteko helbideak) merkaturatzen dituen aseguruei buruzko merkataritza- eta publizitate-jakinarazpenak bidaltzeko (horretarako erabiltzen den bitartekoa dena dela), interesdunak aurrez eskatu gabe.

Harremanetarako bitartekoak askotarikoak izan daitezke: telefono-deiak, gutunak, posta elektronikoa, SMSak, berehalako mezularitza-zerbitzuen bidezko mezuak, kutxazain automatikoan edo nabigatzen ari zaren bitartean jasotako oharrak, online bankan nahiz beste edozein baliokidetan.

Interesdunak edozein unetan baliogabetu ahal izango du bere baimena, eskubideak erabiltzeko atalean ezarritako prozedurari jarraikiz.

Norekin partekatzen dira datu pertsonalak?

CLBSk beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango dizkie datu pertsonalak, legez behartuta dagoenean.

Gainera, CLBSk hirugarren zerbitzu-hornitzaileak kontratatzen ditu, eta horiek ere sarbidea izan dezakete datu pertsonaletara; izan ere, CLBSren izenean eta kontura erabiltzen dituzte datuak, tratamenduaren arduradun gisa.

CLBSk zerbitzu-hornitzaileak hautatzeko irizpide zorrotzak erabiltzen ditu datuak babesteko orduan bere betebeharrak betetzeko, eta horiekin tratamendu-enkarguaren kontratua sinatzeko konpromisoa hartzen du. Horrenbestez, honako betebehar hauek izango ditu: (i) neurri egokiak erabiltzea, bai teknikoak bai antolamendukoak; (ii) datu pertsonalak hitzartutako helburuetarako tratatzea, CLBSk dokumentatutako jarraibideak kontuan hartuta, eta (iii) zerbitzuak emateari uzten dionean, CLBSri datuak itzultzea.

Oro har, CLBSk ez du nazioarteko datu-transferentziarik egiten Europako Esparru Ekonomikotik kanpo. Dena den, horrelako transferentziaren bat eginez gero, CLBSk beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, transferentziak berme egokiak eman dituen herrialde edo erakunde batera egin daitezen, eta DBEOan berariaz jasotako transferentzia-mekanismoak bete daitezen; gainera, horren berri berariaz emango zaie interesdunei.

Eskubideak erabiltzea

Interesdunak edozein unetan baliogabetu dezake emandako baimena, eta edozein unetan gauzatu ditzake bere eskubideak (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko eta beste leku batera eramateko eskubideak), honako bide hauetako edozein erabiliz:

• protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita

• Helbide honetara gutun bat bidalita: CAJA LABORAL BANCASEGUROS, S.L.U., On Diego Lopez Haroko kale nagusia 2, 48001 Bilbo. Bertan, hartzailea adierazi beharko da: Datuen Babeserako ordezkaria.

Eskaera egin duen pertsona fisikoaren identitateari buruz arrazoizko zalantzak izanez gero, identifikazio-agiri ofizial bat eskatuko dugu (NANaren edo baliokidearen kopia), behar bezala identifikatze aldera.

Titularrak uste badu CLBSk ez duela errespetatu aurretiaz aipatutako eskubideren bat, erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritza eskudunari, DBEOaren 77. artikuluan zehazten denarekin bat etorriz. Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia da kontrol-agintaritza eskuduna, beste erakunde autonomiko edo estatuz gaindiko batzuek izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe.

Datuak gordetzeko epea

CLBSk Zer datu pertsonal erabiltzen ditu CLBSk? atalean jasotako datu pertsonalak erabiltzeari utziko dio interesdunak bere baimena bertan behera utzi duela jakin bezain laster.

Dena den, egindako tratamenduetatik lortutako profilak gehienez ere 3 urtez gordeko dira, eta ezabatu egingo dira epe hori igarotzean.

Emandako baimena

[ ] LABORAL Kutxari baimena ematen diot nire datu pertsonalak LABORAL Kutxa Taldeko enpresei laga diezaien, horiek profilak egin eta beren produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa bidal diezadaten.

Baimena ematen badiguzu, honako datu hauek lagako dizkie LABORAL Kutxak bere Taldeko enpresei: (i) lehen baimen-eskaerari buruzko atalean ageri diren datu transakzional guztiak; (ii) eskuratu dituzun LABORAL Kutxaren produktu eta zerbitzuak; (iii) gure arteko kontratu-harremanaren ondorioz zuregandik jaso dugun informazioa (zure alta-datuak, ondorengo jakinarazpenetan eman dizkiguzunak eta zure inbertsio-profila ezagutzeko egindako MIFID testaren emaitzak); (iv) kreditu-informazioko sistemetatik datozen datu pertsonalak, eta (v) kanpoko beste iturri hauetatik jasotako datuak: egunkari eta aldizkari ofizialak, erregistro publikoak, administrazio publikoen ebazpenak, katastroa, telefono-gidak, elkargo profesionaletako pertsonen zerrendak eta zerrenda ofizialak.

Datu pertsonalen tratamendu horiek, beraz, barne hartzen dituzte Laboral Kutxaren Datu Pertsonalak Babesteko Politikaren atal honetan jasotako datu pertsonalen kategoria guztiak: «Zer datu pertsonal erabil ditzakegu?», baina ez dute bereziki babestutako daturik barne hartzen.

Honako enpresa hauek ditu LABORAL Kutxa Taldeak: Caja Laboral Popular Coop. de Crédito, Seguros Lagun Aro Vida SA, Seguros Lagun Aro SA, Caja Laboral Bancaseguros SLU, ISGA Inmuebles SA, Caja Laboral Gestión Sociedad de Gestión de Instituciones de Inversión Colectiva SA eta Caja Laboral Pensiones Gestión Fondos de Pensiones SA

Caja Laboral Bancaseguros SLUren zeregina aseguruen merkaturatzea eta bitartekaritza da. Horretarako, Laboral Kutxaren banaketa-sarea erabiltzen du, bereziki Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren agente gisa, baina baita Taldekoak ez diren beste aseguru-etxe batzuen agente gisa ere.

Hauek dira harremanetarako bitartekoak: telefonoa, posta arrunta, posta elektronikoa, SMSa, telefono mugikorra, kutxazaina, nabigazioan zehar egindako oharrak edo beste bitarteko baliokide batzuk.