LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien otsaileko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien otsaileko gomendioak

4 min

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien otsaileko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Otsoen eta ihauterien hilabete labur honetan, Leonardo da Vinci gaztearen abenturak kontatzen dituen pelikula ikustera gonbidatu nahi zaituztegu, haurrentzako saioak antolatzen dituen Izar Eskola programaren baitan Iruñako Planetarioa bisitatzera, Elkar argitaletxearen ipuin eta ilustrazio lehiaketan parte hartzera eta Xabiroi aldizkaria ezagutzera. Horrez gain, Euskal Telebistan emititzen zen Itxi liburuak programan ihauteriei buruz egin zuten saioa dakarkizuegu, eta laster telebistan azken emisioa egingo duen Ene Kantak saioko kanturik hoberenen zerrenda.

📽️ Pelikula

Leo da Vinci, Mona Lisa misioa

Sute baten ondorioz bere etxea galdu duen Lisa neskatoari laguntza ematearren, Leonardo Da Vinci marrazkilari eta asmatzaile gaztea hondoratutako ontzi-pirata baten bila joango da Montecristo uhartera eta mila abentura biziko ditu.

👩‍🔬 Zientzia

Izar eskola

30 urtetik gora dituen Izar Eskola programa bikainaren baitan, eskeini ditu Iruñako Planetarioak eskola umeentzako saioak azken 30 urteotan eta Uraren bila, Amamalur edo Urtaroak moduko saioak ikusteko interesa duenak, planetarioaren webgunean aurkituko du informazioa guztia.

🏆 Lehiaketa

16.Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Aurten ere, haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko lehiaketa deitu du Elkar argitaletxeak, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 22rarte daukate zabalik lanak bidaltzeko eta, besteak beste, LABORAL Kutxa saria irabazteko aukera.

📙 Komikia

Xabiroi

2005etik Ikastolen elkarteak Xabiroi argitaratzeari ekin zionetik, Euskal Herrian egin diren komiki bikainenetako asko argitaratu dira aldizkari bikain honetan.

📺 Telebista

Itxi liburuak: Inauteriak

Pertsona ezagun baten eskutik eta Gaizka Aranguren historia dibulgatzailearen laguntzaz, gazteenei historia irakasteko asmoa zuen Itxi liburuak programak eta Aitziber Garmendia aktorearekin ihauteriei buruzko saioa gogoangarria egiten zuten.

🎵 Musika

Ene kantak-en onenak

Martxoan ETBrako egiten zuten saioa bukatuko den arren, Ene Kantak taldeak kontzertuak ematen jarraituko du eta bere Youtube kontuko zerrenda honetan aukeratu dituzten kantuen modukoekin milaka eta milaka haur zoriontsu egiten.

 


Zein da zure erreakzioa?