Nola konpondu Online Bankarako sarbide-akatsak

Nola konpondu Online Bankarako sarbide-akatsak

4 min.

Nola konpondu Online Bankarako sarbide-akatsak

Gaur egun, ia guztiok dugu Online Bankaren bidez gestioak egiteko ohitura. Denbora aurrezteko, erosotasuna irabazteko eta gure finantza-eragiketak hobeto kontrolatzeko aukera ematen digu, beste inoren mende egon gabe. Baina, zer gertatzen da sisteman errore batengatik sartzerik ez dugunean? Web bidez edo mugikorraren app-an, agian akatsen batengatik konponbideren bat bilatu beharko duzu. Hemen azalduko dizkizugu kasurik ohikoenak eta nola konpon ditzakezun LABORAL Kutxan.

Ez duzu zure erabiltzailea gogoratzen

Zure erabiltzaile-zenbakia oker sartu baduzu, baliteke zure NANa ez izatea. Ohiko aukera hori izan arren, agian ez da zure kasua. Hemendik, urrats erraz batzuk egin ditzakezu erabiltzailea berreskuratzeko eta Online Bankara sartzeko. Zure NAN/IFK sartu eta berreskuratze-prozesuari ekin behar diozu.

Zure gakoa ahaztu duzu

Zure gakoa hiru aldiz jarraian oker sartzean, blokeatu egingo da. Gogoratzen ez baduzu, LABORAL Kutxaren edozein kutxazainetan eskura dezakezu zure txartelarekin edo edozein bulegotan, baita Telebankara 900 929 029 deituz ere (astelehenetik igandera 07:00etatik 00:00etara, jai nazionalak izan ezik).

Online Bankarako sarbidea blokeatuta daukazu

Kontua blokeatuta baduzu zure gakoa hiru aldiz jarraian gaizki sartu ondoren, LABORAL Kutxaren edozein kutxazainetan desblokeatu dezakezu zure txartelarekin edo edozein bulegotan, baita Telebankara 900 929 029 deituz ere (astelehenetik igandera 07:00etatik 00:00etara, jai nazionalak izan ezik).

Bezeroa zara, baina ez duzu Online Bankarik

Agian dagoeneko LABORAL Kutxaren bezero zara, baina oraindik ez duzu Online Bankarik. Orduan, zure gakoak eskatu behar dituzu Online Bankara edo LK Payra sartzeko, eta 24-48 ordutan sartu ahal izango zara.

Oraindik ez zara LABORAL Kutxako bezeroa

Oraindik ez zara gure familiaren parte? Ez da ezer gertatzen. Zatoz LABORAL Kutxaren bulego batera eta bezero egitean zure sarbide-gakoak emango dizkizugu.

LABORAL Kutxa behar guztietara egokitzen da. Zure transakzioak eta kontsultak eroso egiten jarrai dezazun, ordenagailutik edo telefonotik.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua