Euskadin enpresen konfiantzak optimista izaten jarraitzen du

Euskadin enpresen konfiantzak optimista izaten jarraitzen du

2 min.

Euskadin enpresen konfiantzak optimista izaten jarraitzen du

LABORAL Kutxak EAEko industria-enpresei inkesta bat egin die aurtengo laugarren hiruhilekoari begira dituzten itxaropenak haztatzeko asmoarekin, eta azken inkesta horretan ikuspegi optimista aurreko hiruhilekoan  baino zertxobait baxuagoa da. Zehazki, 60 puntutik 56,4 puntura jaitsi da laugarren hiruhileko honetan; hau da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta zerbait jaitsi da. Enpresei ingurune ekonomikoaren inguruan zer-nolako itxaropenak dituzten galdetuta, %59,8ak esan du bere horretan mantenduko dela, eta, %29,5aren ustez, hobetu egingo da; beraz, ikuspegi optimista nagusitu da, eta hori aztertutako gainerako aldagaietan ere antzeman da.

Ingurune ekonomikoa_LABORAL Kutxa

Fakturazioari dagokionez, enpresek aurreikuspen onak dituzte 2015eko laugarren hiruhilekoari begira. Bere horretan mantenduko dela uste dutenak %52a osatzen dute; hobetuko dela uste dutenak, berriz, %34,8ra iritsi dira. %13,2ak, ordea, fakturazioa okerragoa izango dela uste du. Era berean, enpresen %59,6aren iritziz, jarduera bere horretan mantenduko da laugarren hiruhilekoan, eta, %27,9aren ustez, hobetu egingo da. %12,5ak soilik uste du jarduera okertuko dela.

Fakturazioa_LABORAL Kutxa

Inkestaren emaitzek erakusten dute eskaera-kopurua garbi hobetuko dela; alegia, galdetutako %50 baino gehiagoren ustez kopurua mantendu egingo da eta %34,6ren ustez hobetu. Kopurua jaitsi egingo dela uste dutenak %11,4 dira.

Aztertu berri ditugun datu positibo horiei erantsi behar zaie enpresek beren produkzio-ahalmena gehitzeko asmoa dutela, eta, azken finean, langile-kopurua ere gehitu nahi dutela.

Langile kopurua_LABORAL Kutxa


¿Cuál es tu reacción?