Empresas innovadoras financiacion_Banca para Empresas

Zure enpresa berritzailea izan dadin finantziazioa behar al duzu?

Laboral kutxa

6 uztaila, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Aurreko artikulu batzuetan ere esan dugu berrikuntzan oinarritutako ETEek enpresa handiek baino zailtasun gehiago dituztela finantziazioa aurkitzeko, ez dituztelako baliabide berberak.

LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Funtsaren arteko hitzarmen bati esker sorturiko InnovFin finantziazio-ildoarekin premia hori bete nahi dugu. Izan ere, ildo horren bidez enpresa berritzaileak finantzatuko ditugu.

InnovFin norentzat den

-ETEak eta kapitalizazio gutxiko enpresak.

InnovFin zertarako erabil daitekeen

-Aktibo finko ukigarriak.

-Aktibo finko ukiezinak.

-Aktibo zirkulatzaileak.

-Negozio-eskualdaketak.

Zer finantziazio-mota jasotzen den

-Maileguak, kreditu-kontuak eta leasingak.

-Gehienez 7.500.000 euro.

-10 urtera arteko maileguak eta 3 urtera arteko kreditu-kontuak.

Zure enpresa berritzailea den jakin nahi baduzu, bete gure formularioa.  Eta informazio gehiago nahi baduzu, eskatu lasai.

Euskadi aitzindari da enpresa berritzaileen arloan

Euskadin, 2013-2015 aldian, erakundeen % 20,1ek aurkeztu ditu berritasun teknologikoak; portzentaje hori estatuko autonomia-erkidegoetako handiena da. 2015ean, enpresa horiek 1.297 milioi euro inbertitu zituzten, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera. Gainera, euskal industriaren % 60 sektore berritzaileetakoa da.

Euskal industriako sektore estrategiko eta berritzaileak

-Osasunerako biozientziak.

-Energia.

-Fabrikazio aurreratua 4.0.

Euskadiko enpresa askok espezializazio adimentsuaren aldeko apustua egin dute. Ondorioz, I+G+B arloan inbertitu dute, balio erantsiko merkatuetara jotzeko, eta InnovFinek arlo horretan aurrera egiten lagunduko die.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*