GlobalInnovationDay_Banca para Empresas

Zer bizi izan genuen Global Innovation Day-n

Laboral kutxa

27 ekaina, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Kolaboratu berri dugu Donostiako Kursaalen egindako Global Innovation Day-n, ETEentzako berrikuntzaren hitzordu nagusian. Topaketa hori Berrikuntzaren Euskal Agentziak (Innobasque) antolatu zuen, Euskadiko ETEek ezagutza eta esperientziak truka zitzaten.

Jardunaldia uste bezain betea izan zen: 477 bertaratu, 154 ETE, berrikuntzari laguntzeko sareko 28 eragile, bi hitzaldi, eztabaida-panel bat, 100 bertaratu hartu zituen lantegi bat… Arrakasta hutsa!

Iban Garate arduratu zen Euskadiko berrikuntzaren erakusleihoaren ateak zabaltzeaz, eta, hasiera-hasieratik, espiritu berritzaile eta freskoa arnastu zen.

Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendariak, berriz, datuak jarri zizkigun mahai gainean, eta aurtengo Berrikuntza Txostena eman zuen ezagutzera, non azpimarratzen baita leheneratu egin dela Euskadin I+Gn egiten den inbertsioa, baina egoera aldatu egin dela.

Ondoren, eztabaida bat egin zen, ETEek berek funtsezkotzat jotzen dituzten eta “Innobasqueren 2018ko Berrikuntza Txostenean” jasotzen diren bi gairi buruzkoa. Lehena, zer tamaina izan behar duen enpresak I+G+Bn inbertitzeko, eta, bigarrena, “Ahaleginak Vs Emaitzak: Eraginkortasuna”.

Eztabaiden eta hitzaldien barruan, aipatzekoak dira bi liderrek egindako hitzaldi ezin interesgarriagoak, berrikuntzaren erronkei ikuspegi positiboarekin aurre egiteko eta ikuspegi ezkorra alde batera uzteko.

Silvia Leal, berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren arloko Espainiako 10 aditu ospetsuenetako bat.

Eta Eduardo Anitua, BTI Biotechnology Institute-ren sortzailea, presidentea eta zuzendari zientifikoa. Enpresa hori medikuntza leheneratzailearen arloko erreferentzia zientifikotzat jotzen da mundu-mailan.

“ETEen erronkak” lantegiarekin amaitu genuen eguna, non 150 lagunek baino gehiago hartu baitzuten parte.
— LABORALKutxaEmpresas (@laboralempresas) 13 de junio de 2018


Datorren urtera arte!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*