webinar

Webinar-ziklo berria LABORAL Kutxa Enpresak-ekin: «Helpdesk Finantzarioa»

Laboral kutxa

5 azaroa, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Zure enpresa sustatzeko azaroko saioak

Konponbideak eskaintzen jarraitzen dugu aldaketa-une hauetan. «Helpdesk Finantzarioa» webinarren bigarren zikloa eskaintzen dizugu, LKS Next aholkularitza-enpresaren partaidetzarekin.

Lehenengo hitzaldi-zikloan, finantza-berregituraketaren gaiari heldu genion. Alegia, enpresa batek zer tresna dituen prozesu horri aurre egin eta balantze ekonomikoa hobetzeko.

Orain, bigarren zikloko 3 saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu; azaroan egingo ditugu. Bigarren ziklo horretan, zure enpresarentzako balioari, aliantzei eta itunei erreparatuko diegu.

 

Helburuak

  • Enpresak egungo testuinguruan
  • Aldaketetara eta joera berrietara egokitzeko tresnak eskaintzea.

 

Datak, gaiak eta izen-ematea

Parte hartzeko, bete eta bidali izena emateko inprimakiak. Webinar bakoitzaren estekan aurkituko duzu inprimaki hori.

Identifikatu zure enpresaren balioa kuantifikatzen laguntzen duten parametroak.

Aztertu nola bilatu eta ezarri aliantzak, zure enpresak negozioa haztea lor dezan.

Ezagutu enpresa-bazkideen arteko itunik ohikoenak egiteko formulak.

 

Iraupena

Webinar bakoitzak 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*