MIsion comercial Tokio_Banca para Empresas

“TOKIO zuzeneko misioa” deialdia ireki da

Laboral kutxa

11 otsaila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Txakolina ekoizten duen enpresa bazara (Bizkaia JD, Getaria JD eta Araba JD), Euskal Herriko Kantauriko Antxoa eta Hegaluzearena (berme-markaren barnean) edo Eusko Labeldun Ibarrako Piperrena, otsailaren 12ra bitarte eman dezakezu izena “Tokio zuzeneko misioan”, era horretako produktuak Japonian sustatzearren.

Ekimena “CAPRICE-Chill with an appetizer with European wine and quality products” proiektuan kokatzen da, HAZI fundazioa buru duela, eta Europako Batzordeko Kontsumitzaileen, Osasunaren, Nekazaritzaren eta Elikaduraren Agentzia Exekutiboak (CHAFEA) onartu du.

CAPRICE proiektuan, sustapen-jarduera ezberdinak jasotzen dira 2019-2021 denboraldirako, eta tartean Tokion egingo direnak, maiatzaren 13tik 17rako astean.

Egun horietan zehar, showroom bat burutuko da, eta, bertan, elkarrizketak ere egingo dira inportatzaileekin; eta showcooking bat sustatu beharreko produktuei balioa ematearren; hori guztia Basque Culinary Centerek antolatuta. Horrez gain, “Tokio zuzeneko misioan” bidaia bat aurreikusi da Japoniako profesionalak ekainean Euskadira etortzeko.

Izena eman ahal izateko, zure enpresak Euskal Herrian eduki behar du egoitza soziala eta merkaturatze-plan bat izan, bertan Japoniako merkatua helburu izanik.

CAPRICEren helburuak:

Proiektua, beranduago, AEBetan ere burutuko da. Proiektuak funtsezko hiru helburu ditu:

  1. AEBera eta Japoniara honako hauen esportazio gehiago egitea: hiru JDBko txakolina, Euskal Herriko Kantauriko hegaluze eta antxoa kontserbak eta Ibarrako Eusko Label piperrak.
  1. AEBko eta Japoniako agente komertzializatzaileek Europako kalitateko nekazaritzako elikagaien jatorria, zaporea, tradizioa eta kontsumoa gehiago ezagutzea eta horien inguruan sentsibilizatzea.
  1. Bi herrialdeetako biztanleriari oro har produktu horien gaineko informazioa ematea, komunikatzeko ekintza ezberdinen bitartez.

 

AEBerako misio komertziala LABORAL Kutxarekin

CAPRICE proiektuaz gain, AEBen merkatua irekitzeko helburuarekin, Euskal Herriko enpresa ezberdinek, LABORAL Kutxak eta Ipar Amerikako National Cooperative Bank bazkideak gonbidatuta, aurten aukera izango dute NGA elkarteak urtero Las Vegasen (Nevada) egiten duen nekazaritzako elikagaien azokara joateko.

Aurten, laugarren urtez joango da LABORAL Kutxa azoka horretara, Estatu Batuetako nekazaritzako elikagaien banaketa-enpresa independenteen elkarte handienak antolatuta; 21. 000 zentro ditu, salmentetan 131 bilioi dolar, sektorearen %25a hartzen du eta Ipar Amerikako BPGd-aren ia %1a. Aurrerago, misio komertzial horri buruzko xehetasun gehiago emango dizkizugu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*