bventure_oscar-muguerza_banca-para-empresas

Start up-arentzat finantzaketa bilatzerakoan egiten diren akatsak eta asmatzeak

Laboral kutxa

20 urria, 2016 | argitaratuta Oscar Muguerza

Duela gutxi B Venturen- parte hartu dut, Espainiako start up-entzat egiten den inbertsio-foro handienean, izen bereko mahai-inguruan.

Jakina, LABORAL Kutxa bezalako ezarpen zabaleko bankuak arrisku-kapitaleko inbertsiogilearena ez bezalako ikuspuntua eskaintzen du. Ikuspuntua ezberdina eta osagarria da: zoriontsu izateko aukera handiak dituzten senar-emazteak bezala gara.

Hona hemen egin daitezkeen akats nagusiak:

  • Finantzaketari gehiegi atxikita gelditzea; hau da, besten finantzaketarekin alderatuta kapital gutxi izatea.
  • Informazioa gordetzea: konfiantza gabekorik ez du inork finantzatzen eta inork ez du konfiantzarik izaten gezurretan dabilenarekin edo gauzak kontatzen ez dituenarekin.
  • Presa zoroa izatea: online maileguak ematen baditugu ere, start up bat finantzatzea ez da erraza, eta presa ekintzailearen etsaia da.
  • Kea saltzea: bankariak oso zuhurrak gara, eta hazkunde izugarriko planak normalean ez ditugu sinesten; jakin badakigu oso gutxitan betetzen direla.

Eta asmatzeei dagokienez:

  • Dibertsifikatzearekin finantzaketa lortzeko aukerak gehitzen dira eta arriskuak gutxitu.
  • Aholkularitza: negozio-plan independentea eta profesionala egin behar da; LABORAL Kutxan Gaztenpresarekin egiten dugunaren antzera.
  • Ona izan behar da eta horren itxura egin: pertsona aparta gai da erdipurdiko proiektua aurrera ateratzeko, baina ideia bikain bat ez da aurrera ateratzen pertsona nola-halakoa izanda.
  • Agindutakoa bete behar da: gertaerak, konpromisoak,… eta ezin baduzu egin, irtenbideak eskaini; hots, B plana eduki behar da.

Beraz, ez duzu etsi behar. Eutsi goiari! Izan dezazula kemena aurrera jarraitzeko!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*