Programa Sakondu_Banca para Empresas

SAKONDU programa: oso nazioartekotuta dauden eta aukera berriak ireki nahi dituzten enpresentzat

Laboral kutxa

24 iraila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Kanpoko merkatuetan sartzeko aukera hobetu beharrean aurkitzen zara? Zure enpresaren lehiakortasun-kokapena gehitu nahi duzu? Eusko Jaurlaritzak Sakondu Programa atera du aurten lehendabiziko aldiz; hau da, enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimena, haien jarduera komertziala sakonduta.

Interesatuta bazaude, eskaera urriaren 31ra bitarte aurkez dezakezu, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzu:

  • Nazioartekotzeko plana indarrean edukitzea.
  • Jarduera esportatzailea fakturazio osoaren %50a baino handiagoa izatea.
  • Zure lehiakortasun-kokapena merkatu berrietan hobetu nahi izatea, horien fakturazioa guztira esportatutakoaren %10etik beherakoa bada.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan produkzio-instalazioa duten edo bertan kokatzen diren mikroenpresak eta/edo ETEak.

Planak honako hauetarako laguntza eskaintzen du:

  1. Helmugako merkatuan lan egin ahal izateko beharrezko gastuak, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren nazioarteko sareak, edo, horren lekuan, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zerbitzu hauek eskaintzea baztertu duela:
  • Merkatuaren azterketa.
  • Produktuaren edo enpresaren beraren homologazioak, enpresa kudeatzailearen zerbitzuak barne.
  • Agente komertziala edo ordezkaria hautatzeko gastuak.
  1. Merkatuak aztertzeko eta/edo bezeroak izan daitezkeen enpresekin harremanetan jartzeko bidaiak.
  2. Alderantzizko eginkizunak.
  3. Sustapen-materiala, helmuga-merkatuko hizkuntza ofizialean. Ez da gazteleraz egindako materiala onartuko.
  4. Publizitatea: publizitatea sortzea eta sartzea komunikabide sektorialetan, helmuga-merkatuko hizkuntza ofizialean egina.
  5. Kanpoko azoketan parte hartzea stand propioarekin.

Zenbatekoa:

Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %30era bitartekoak izan daitezke, eta gehienez ere 20.000,00 eurokoak eskaera bakoitzeko.

Onuraduna elkarte sektoriala edo klusterraren dinamizatzailea bada, aipatu gehiengoa 25.000 eurokoa izango da.

Eskaera-epea

Urriaren 31ra bitarte edo aurrekontua agortu arte.

Nola lagun zaitzakegu LABORAL Kutxatik?

LABORAL Kutxan eta Partners Global Funding-ean jakin badakizu nazioartekotzea oso garrantzitsua dela enpresentzat. Hori dela-eta, zure eskura jarri dugu inprimaki txiki hau, gure adituen taldeak azter dezan zure enpresak laguntza-programa honetan sar daitekeen ala ez.

Bera, badakizu, zure esportazio-zenbatekoa %50etik gorakoa bada eta aukera berriak ireki nahi badituzu, SAKONDU zure diru-laguntza berria da! 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*