Renting_Banca para Empresas

Renting ibilgailuen kopurua gehitzen doa 2019an

Laboral kutxa

6 azaroa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Autoa renting-ean hartu edo erosi, zer egin? Bakoitzaren premiak aztertu behar dira, baina, ezbairik gabe, rentinga azken urteetan, eta baita 2019ko hirugarren hiruhilekoan ere, kide gehien irabazi dituen modalitateetariko bat da. Gaur egun, Rentingaren Espainiako Elkarteak (AER) jasotako datuen arabera, Espainian 5 matrikulaziotatik 1 rentingekoa da.  

Soilik enpresa eta autonomoentzako zerbitzua izan gabe (uste oso okerra), gero eta partikular gehiagok aukeratzen dute modalitate hori. Baina, zer da benetan? Ibilgailua epe ertain eta luzera alokatzen da ibilgailuak behar bezala funtzionatzeko zerbitzu eta guzti. Hor sartzen dira ibilgailu bat erosteak eskatzen dituen eginkizun administratiboak (erregistroa, DGTn alta ematea,…), arrisku orotako aseguruarenak, errepideko asistentzia, zirkulazio-zerga, azterketak, konponketak, e.a. Ikus dezakezunez, kuotan dena sartzen da, eta dena onura besterik ez da. Ibilgailuaren erabateko mugikortasuna, aparteko gasturik gabe eta ezer erosi beharrik gabe. Gainera, behin kontratu-aldia amaituta, ibilgailua erosteko edo beste renting berri bat hartzeko aukera eskaintzen du.

Eta hilabetean zenbat ordaindu behar da? Zenbatekoa ibilgailuaren (marka, modeloa) nahiz urteko kilometroen eta kontratuaren iraupenaren araberakoa izango da.

Datu oso positiboak 2019an

Abantaila horiek guztiak direla-eta, Rentingaren Espainiako Elkarteak emandako datuen arabera, azken 12 hilabetetan rentingera batu dira guztira 91.186 unitate, eta 2019ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran, rentingean 712.448 auto daude; hau da, iazko denboraldi berean baino %14,68 gehiago.

Azken urte honetan erregistratutako unitate guztietatik, enpresek, autonomoek eta partikularrek %59,53a osatzen dute, eta ibilgailuen rentingaren bezeroak 176.373 dira, 2018ko hirugarren hiruhilekoaren amaieran baino %35,35 gehiago. Guztira, irailera bitarteko matrikulazioak 229.970 izan dira, %9,53ko igoerarekin. Era berean, Espainiako matrikulazio-kopuru osoa kontuan hartuta, rentinga %20,06koa da.

Azken urte honetan gehitutako 91.186 unitatetatik, %29,61 enpresa txikietakoak dira eta %29,92 autonomoak eta partikularrak. Modu horretan, enpresa txikien parke osoaren pisua %19,72koa zen 2018ko hirugarren hiruhilekoan, eta 2019an %20,99ra iritsi da. Bestalde, pertsona fisikoek (autonomoak eta partikularrak) %10,58a osatzen dute, baina gehien hazten ari den segmentua da, %56,72ko igoera izan baitu. Enpresa ertain eta handiei dagokienean, rentingeko ibilgailuen kopuruak gehitzen jarraitzen duen arren, enpresa txiki, autonomo eta partikularren hazkunde handiagoak horren pisua txikiagotzen du.

Irakurri duzun moduan, rentingak abantailak besterik ez ditu eskaintzen; beraz, ez zalantzarik izan eta galdetu inolako konpromisorik gabe. Inprimaki hau bete dezakezu, eta gu zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta azkarren. Pasa zaitez rentingera!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*