Plan Renove_Banca para Empresas

‘Renove 4.0 Programa’ berria industria-ingurunerako

Laboral kutxa

29 urria, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Datorren azaroaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, Renove Industria 4.0 laguntza-programa berria irekiko du, makineria eta ekipamendu aurreratua erosten laguntzeko industria-iraultza berria deitzen deneko proiektuetarako. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 5ean amaitzen da.

Ekimena euskal ETE guztientzat da, eta 4 milioi euroko aurrekontua du. Laguntzaren helburua da arlo industrialeko gailuen eraldaketa digitala bultzatzea.

Zertarako da diru-laguntza

  • Makineria eta ekipamendu aurreratuan inbertsioak egiteko.

Baldintzak

  • Makineria berriak eta ekipamendu aurreratuak gutxienez 50.000 euroko kostu izan behar du (BEZ sartu gabe), eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera entregatu eta martxan jarri behar dira, eta, edonola ere, erosketa egin eta hurrengo 12 hilabeteko denboraldiaren barnean.
  • Proiektuak berritzailea izan behar du, prozesua, produktua,… hobetzearekin batera, eta makinaren inbertsioa beharrezkoa izango da burutuko den proiekturako. Fabrikazio aurreratura eta 4.0 konektibitatera bideratutako makinak izango dira.

Zenbatekoa

  • Inbertsioaren gaineko %15a diruz lagunduko da, gehienez 70.000 eurora bitarte proiektu bakoitzeko eta 100.000 € enpresa bakoitzeko.

Eskaera-epea

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 5ean amaituko da.

Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, eta, horrela, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuek eskura ditzakeen aztertu ahal izango dugu.

Guk deituko dizugu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*