Innova Bilbao_Banca para Empresas

Prest zaude Bilbon berritzeko?

Laboral kutxa

27 martxoa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresa-arloko berrikuntza eta sormena Bilboko Guggenheim Museoan izango ditugu berriro apirilaren 5ean eta 6an, Innova Bilbao” foroarekin. Bide berriak irekitzearen alde egunero borrokatzen eta ausartzen diren pertsonei zuzenduta.

LABORAL Kutxak babestutako zazpigarren edizio honetan, prestakuntza-programa oso bat izango dugu hizlari berriekin eta berrikuntzan eta negozio digitalean adituak diren profesionalekin, honako hauek bezalako eremu hain ezberdinetan: marketing digitala, teknologia berriak, ekonomia, Internet edo ekintzailetza.

Parte-hartzaileen artean, Iñaki Ruiz gure lankidea izango dugu ostiralean, 16:30etik aurrera, “Mundu digitalean bizirauten” hitzaldi interesgarriarekin.

Halaber, topaketa Twitter bidez jarraitu eta parte hartu ahal izango duzu #innoBI19 hashtag erabilita. Prest zaude Bilbon berritzeko? Ekitaldia prestaketarako gune paregabea eta ezinbestekoa izatera iritsi da.

Ikusi programa esteka honetan, eta oraindik konbentzitu gabe bazaude,  aurreko edizioetako laburpenak, argazkiak eta bideoak ikusteko  gomendioa egiten dizugu.

Izen-emateak:

Sakatu hemen, hautatu sarrerak eta berrikuntzan parte hartuko duzu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*