Financiacion innovacion_Innova Bilbao_Banca para Empresas

Oscar Muguerza: “Emadazu laguntza-puntu bat eta mundua mugituko dut: berrikuntzaren finantzaketa”

Laboral kutxa

21 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Horixe da Oscar Muguerzak, LABORAL Kutxako Enpresen Negozio Garapeneko zuzendariak, Innova Bilbao 2016ren laugarren edizioan eskainitako hitzaldiaren izenburua. Hitzaldian, hamaiketakorako atsedenaldia baino zertxobait lehenago, Oscarrek enpresa-munduak bizi duen gai konplexuenetarikoaz hitz egin zuen: berrikuntzarekin loturiko finantzaketa.

Muguerzaren hitzetan, berrikuntza enpresa guztiek kontuan izan beharreko kontzeptua da, enpresaren hazkunderako, eta, beraz, lehiakortasunerako, ezinbesteko elementua izateagatik. Aldaketa bezala ikusi behar da edo merkatuan inpaktua duen produktua edo zerbitzua ateratzeko aukera bezala. Ez du nahitaez ikuspegi teknologikoa izan behar.

Baina, nola finantzatzen da berrikuntza? Oscarrek hiru palanka interesgarrienak errepasatu zituen:

  1. Laguntzak eta diru-laguntzak
  2. Norberaren funtsak
  3. Bankuen maileguak

Oscarren ustez, ekintzaileek eta berritzaileek eragozpen handiak aurkitzen jarraitzen dute. Eta horren arrazoia da bankuentzat ere berrikuntza arrisku bat dela; beraz, beharrezko euste-puntua da konfiantza izatea. “Ematea eta jasotzea”.

Eta, nola sortzen da konfiantza? Lau modura:

1.Bankuari duzun informazio guztia emanaz

2. Zure etorkizuneko planak ondo azalduaz

3. Bankuari aholkua eskatuaz

4. Zure kudeaketan profesionaltasuna salduaz. Nor dago proiektu horren atzean? Horixe galdetuko dizu, hain justu, bankuak.

 “Konfiantza sortzea funtsezkoa da berrikuntza finantzatzeko”, esaldi horrekin amaitu zuen hitzaldia Enpresen Negozio Garapenerako zuzendariak.

Hementxe duzue Oscar Muguerzaren aurkezpena begirada bat eman dezazuen:

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*