Empresas vascas_confianza empresarial

Optimismoa nabaritzen hasi da euskal enpresa-ehunean

Laboral kutxa

7 ekaina, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2017ko hirugarren hiruhilekoko ekonomiaren bilakaeraren inguruan, euskal enpresen itxaropenak aurreko hiruhileko aurreikuspenak baino hobeak dira, LABORAL Kutxak enpresen konfiantzaren gainean egindako azken inkestaren arabera.

Euskal enpresei inguru ekonomikoaz galdetuta, %54,8ak uste du bere horretan mantenduko dela, baina %37,5ak hobetu egingo dela; alegia, ikuspegia baikorra da, eta aztertutako beste aldagai batzuetan ere horrela gertatzen da.

Era horretan, enpresek pentsatzen dute haien fakturazioak berdin jarraituko duela edo hazi egingo dela (%51,3 eta %39,3, hurrenez hurren), eta gehienak baikorrak dira jardueraren bilakaerari dagokionean, soilik %11,9ak uste baitu okertu egingo dela.

Halaber, eskaeren kopurua hobetzeko aukera argia ikusten da, baina prezioei erreparatuta, egonkortasuna da nagusi, galdetutakoen %76,7ak uztaila eta iraila artean bere horretan mantenduko direla uste du-eta. Errentagarritasunak jarraituko du konpainien %67,6arentzat, haien itxaropenen arabera, %11,9ak irabaziak jaistea espero badu ere.

Era berean, LABORAL Kutxaren ustez, inkestak egoera “nahiko positiboa” eskaintzen du. Euskal enpresek beren produkzio-ahalmena eta langile-kopurua gehitzeko asmoa dute eta inbertsioari eusteko edo gehitzeko asmoa (%74,2 eta %19,8, hurrenez hurren ) hirugarren hiruhilekoan.

Enpresen %70 inguruk enplegua mantenduko duela uste du, %26ak plantillak gehitzea espero du eta %6ak langile-kopurua jaistea.

Eta horrela enpresen konfiantza indizeak hobekuntza erakusten du; hau da, 58,9tik 59,5era igo da, 50 puntu gainditzean hedapena erakusten duen maila. Beraz, oro har, euskal enpresek jarrera positiboagoa dute ekonomiaren bilakaeraren inguruan, 2017ko 3. hiruhilekoari erreparatuta.

Ondorengo grafikoan argi eta garbi ikus dezakegu bigarren hiruhilekoarekiko izandako bilakaera:

Optimismo_empresas-vascas_banca-para-empresas_2

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*