confianza-empresarial_banca-para-empresas

Optimismoa agertzen hasi da euskal enpresa-ehunean

Laboral kutxa

11 urria, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Euskal enpresek beren errentagarritasuna, inbertsioak eta ekoizteko gaitasuna bere horretan mantentzea edo hobetzea aurreikusten dute, 2016ko laugarren lauhilekoari begira. Hona hemen LABORAL Kutxako Azterketa Departamentuak egindako azken inkestaren ondorio nagusiak.

Ikuspegi baikor hori ikus dezakegu, halaber, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, enpresek ingurune ekonomikoaren inguruan duten itxaropenetan; izan ere, %66,5ak uste du bere horretan mantenduko dela eta %16,5ak hobetu egingo dela.

Modu berean, fakturazioari dagokionez, euskal enpresen arabera bere horretan jarraituko dute edo hazi egingo dira (%62,4 eta %29,7, hurrenez hurren); beraz, gehienen ustez, haien jardueraren bilakaera ona izango da. Soilik %11,4ak uste du okerrera egingo duela.

Fakturazioa eta jarduera hobetzeko aukeren atzean salmentak gehituko diren edo prezioak igoko diren zalantza sortzen da. Ildo horretan, emaitzek erakusten dute eskaera-kopurua argi eta garbi hobetuko dela. Galdetutakoen %58,9ak espero du kopurua bere horretan mantentzea eta %31,1ak hobetzea; kopurua gutxitu egingo dela uste dutenak %10,0 dira.

Aldiz, prezioei dagokienez, egonkortasuna da nagusi; hau da, galdetutakoen %81aren iritziz, bere horretan mantenduko dira urria eta abendua artean.

Halaber, %67,3ak uste du negozioen errentagarritasuna “bere horretan” mantenduko dela; alegia, urtea amaitzeko geratzen den denboran ez dela aldaketarik izango. %15,4aren ustez, gehitu egingo da eta, %17,3aren ustez, errendimenduak txikiagoak izango dira.

Gainera, euskal konpainien asmoa da ekoizteko duten gaitasuna eta langile-kopurua gehitzea. Zehazki, enpresen %77,3ak uste du enpleguari eutsiko diotela, ia %17ak plantilla gehituko dutela eta %5,9ak, aldiz, langile-kopurua murriztuko duela.

Nola eragiten du Brexitak euskal ekonomian?

Erresuma Batuak Europar Batasuna uzteko erabakia hartu duenez, brexitak euskal ekonomian nolako eragina izango duen jakin nahi da. Emaitzen arabera, galdetutakoen %83,3aren ustez, eragina negatiboa izango da; aldiz, %16,7aren ustez, alderantzizkoa.

Azkenik, panelean dauden enpresak baikorragoak dira brexitak haien negozioetan izango dituen efektuei dagokienean; izan ere, soilik %2,2ak uste du inplikazioak garrantzitsuak izango direla; %30ak, berriz, ez du inolako efektu negatiborik espero.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*