LABORAL Kutxa Oinarri_Banca para Empresas

Oinarri-Laboral Kutxa Express: EAEko eteentzat eta autonomoentzat bermatutako kredituak bi egunetan

Laboral kutxa

25 apirila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Negozio bat berehala ireki nahi duzu eta kreditua eskatu beharrean aurkitzen zara? Berehalako finantzaketa behar duzu zure enpresa txikian inbertitzeko? Normalean kreditu bat eskatzea prozesu nahiko motela eta kaotikoa izaten da, paperak, elkarrizketak eta jarraitu beharreko izapideak direla-eta. Kasu askotan, gainera, prozesua hilabete batekoa izan daiteke, baina esaten badizugu dirua zure kontuan izan dezakezula soilik bi egunetan?

LABORAL Kutxan badakigu zeintzuk diren zure premiak eta badakigu, baita ere, norbaitek kreditu bat eskatzen badu, dirua berehala behar duelako eskatzen duela. Beraz, autonomoa bazara, etea edo enpresa txiki bat baduzu, bermatutako eragiketak sinatzeko epea murrizten dugu denbora errekorrean; hau da, soilik bi egun.

Finantzaketa-modu berri horrek Oinarri-Laboral Kutxa Express izena du, eta, izenak adierazten duen moduan, LABORAK Kutxak eta Oinarrik bultzaturiko ekimenaren bidez sortu da, “leihatila bakarreko” sistema sinplifikatuari esker; bertan, 150.000 eurora bitarteko eragiketak egin daitezke, amortizatzeko gehienez hamar urteko epearekin. Baldintza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera-eremura mugatzen dira.

Era horretan, bermatutako kreditua eskatzen duten bezeroek LABORAL Kutxarekin harremanetan jarri besterik ez dute, aurretik zeuden hiru beharrezko urrats eman gabe: finantza-erakundera joatea finantzaketa eskatzera, elkarrekiko berme-baltzura (EBB) joatea eta, behin abala lortuta, berriro erakundera itzultzea mailegua gauzatzeko.

Oinarri-Laboral Kutxa Express ekimenari buruzko xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*