Exportar con exito_Banca para Empresas

Nola lortu atzerrira arrakastaz esportatzea

Laboral kutxa

12 apirila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gure herrialdeko esportazio-harreman berrien %65ek ez du urtebete baino gehiago irautea lortzen, eta %22k bakarrik irauten du bi urte baino gehiago, FUNCAS Aurrezki Kutxen Fundazioaren “Esportazioen biziraupena. Enpresa, produktu eta helmuga mailako analisia” (gazteleraz) txostenaren arabera.

Egoera horri buelta emateko helburuz, FUNCAS fundazioak egindako txostenaren ondoriorik nabarmenenak eta atzerrian merkatua hedatu duten enpresen esperientzia arrakastatsuak azalduko dizkizuegu.

– Har ezazu parte instituzioek edo finantza-erakundeek antolatzen dituzten misio komertzialetan.

Badakizu LABORAL Kutxa zure bidaietan lagun izango duzula. Nazioarteko mailako banketxe ugarirekin hitzarmenak dituzte, eta zure zalantzak argitu ahal izango dizkizute:

Enpresa batzuek egin dute dagoeneko; hala nola Bodegas Inurrieta, Araex eta Hika Txakolina enpresek. Nor hoberik tokian tokiko merkatua ezagutzen duena baino, legearekin, lan-munduarekin, ekonomiarekin eta burokraziarekin lotutako alderdiei buruzko aholkuak emateko. Behin faktore horiek aztertuta, plangintza hobea egin ahal izango duzu.

– Esporta itzazu mundu mailako eskariaren egiturara egokitutako produktuak

Gure herrialdeak enpresa handi zein txikiak ditu, eskari horretara egokitu direnak, eta arrakastaz esportatzen dutenak orain dela urte askotatik; askotariko enpresak daude: goi mailako teknologian espezializatutakoak –hala nola sendagaien sektoreak, erdi mailako teknologian espezializatutakoak –mekanika arloko makineria eta automobilgintza sektorea kasu– zein behe mailako teknologiakoak –oinarrizko metalgintza eta nekazaritzako elikagaien sektorea kasu–.,  Garrantzitsua da, gainera, balio-kate globaletan sartzeko gaitasuna izatea.

– Eskain itzazu kalitate-prezio erlazio ona duten produktuak

Ez igo prezioa kostuen igoera konpentsatzeko, eta eskaini kalitatezko produktuak. Bereiz zaitez lehiakideengandik, eta erakuts ezazu eraginkortasun konparatu maila handiko enpresa esportatzailea zarela.

– Sor itzazu eskumendeko enpresak atzerrian

Beste herrialde batzuetan eskumendeko enpresak sortuta, inbertsio produktibo bat egitea arrakastarako bermea da. EGA Master enpresak, esaterako, bere ekoizpenaren %90a esportatzen du, eta eskumendeko 10 enpresa ditu Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako hainbat herrialdetan.

– Osatu diziplina anitzeko lantaldeak

Iñaki Garmendiak (Chief Industrial Officer, EGA Master) diosku bere enpresak sustatzen duela enpresa nagusian edo jatorrikoan lan egiten duten langileek bidaia dezatela ezarrita dauden herrialdeetara eta alderantziz, lantaldeek lerro berean jardun dezaten. Eskumendeko enpresetan lan egiten duten pertsonak dagokion herrialdekoak izan ohi dira jatorriz, merkatua ondo ezagut dezaten. Garmendiaren esanetan, “emaitza ezberdinak lortzeko modu bakarra gauza ezberdinak egitea da, eta ezberdina den eta ezberdin pentsatzen duen hori da zerbait berria ekar diezagukeen bakarra; horixe da kultura anitzeko lantalde baten esanahia”

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*