Candidato start Up_Banca para Empresas

Nola aurkitu hautagai ezin hobea zure start up-ean

Laboral kutxa

26 urtarrila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Start up-ak gorantz doaz, eta, ondorioz, besteak beste, App-en, sare sozialetarako aplikazioen edo Big Datarako aplikazioen garatzaileak behar dituzte. Postu horiek betetzea zaila izaten da, batzuetan, lan-merkatuan profil gutxi izateagatik eta, beste batzuetan, CEO batzuek talentua eskuratzeko eta kudeatzeko zailtasunak izateagatik.

Talentoscopio aholkularitza-etxeak Start-ups-etako barne talentuaren inguruan egindako azterketaren arabera,  “talde-lana, malgutasuna eta komunikatzeko gaitasuna funtsezko balioak dira Espainiako CEOentzat, etorkizuneko taldeen gaitasuna aztertzeko orduan, nahiz eta %36ak aitortu ez dakiela antzematen zein den hautagai baten potentziala”.

Normalean, emaitzak ematen eta proiektuarekiko konpromiso osoa erakusten duten langileak bilatzen dituzte, baina nola antzeman langile horiek? Ahaztu orain arte zenekien  guztia; dagoeneko ez du balio CV erakusteak edota aurretik izandako lanei buruzko galderak erantzuteak.

Googlek hautagaiak hautatzeko igarkizunik jada ez du egiten

Talentua antzemateko, elkarrizketa beste modu batera egin behar da. Giza Baliabideen mundua start ups-etarako langileak hautatzeko prozesura egokitu da baita ere, eta era honetako galderak egiten dira: “Loterian 10 milioi euro egokitzen bazaizkizu, nola kudeatuko zenuke dirua?” edo “Makila bat hiru zatitan hautsi eta hirukia osatzeko zer-nolako aukera duzu?

Google-n, ordea, ez daude oso ados igarkizunen sistemarekin —horren aitzindariak izan ziren—, denbora galdu besterik ez dutela egiten uste baitute. Orain, elkarrizketetan, hautagaiak benetako egoera baten aurrean nola jokatzen duen eta harentzat zerbait konplexua zer den jakin nahi dute. Ondorioz, hautagaiari eskatzen diote “analitikoki zaila den arazoa konpondu izanaren adibide bat jartzeko”. Horrez gain, algoritmo bat garatu dute kontratatu ondoren arrakasta izateko aukera gehien nortzuk duten jakiteko.

Trebatu joateko aukera izan dezaten eta motibatu gera daitezen

Baina, behin froga gaindituta eta hautagaia kontratatuta, talentua kudeatzen jakin behar da. Talentoscopioren azterketaren arabera, CEOak ahalegintzen dira start up-en helburuak lortzen talde-lanaren tekniken bidez eta konfiantzaren inguruko kultura sustatuaz.

Horretarako, adituen arabera, langilea lanpostuan kokatu eta trebetasunak eta gaitasunak ezin hobeto garatzen dituenean, indartzeko, sustatzeko eta motibatzeko teknikak aplikatu behar dira. Hain zuzen ere, laneko  giroak suspergarria izan behar du, konfiantza sustatu behar da, tratu pertsonalizatua eskaini eta etengabeko prestakuntza landu, egindako lana aitortzearekin eta, ondorioz, erantzukizun handiagoa ematearekin batera. Laszlo Block Google-ko eragiketen lehendakariorde seniorrak The New York Times aldizkariko elkarrizketa batean esaten zuen moduan, premisak honako hauek dira: zuzendariak errespetuz tratatzen nau, helburu argiak jartzen dizkit, egindako jardueren berri ematen dit eta talde osoa behar den moduan tratatzen du. Eta hori nahikoa ez balitz, Google-k ere algoritmo matematikoa garatu du modu proaktiboan aurretik jakite aldera zein langilek duten aukera gehiago eusteko arazoa izateko, eta, horrela, bakoitzari bere irtenbidea bilatzeko.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*