PYMES industriales navarras_Banca para Empresas

Nafarroako industria-arloko ETEetan inbertitzeko laguntzen deialdia ireki da

Laboral kutxa

24 iraila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdia ireki du aurten inbertsioak egitea aurreikusita duten industria-arloko Eteentzat; inbertsioak honako hauetarako izango dira: produkzioa eta komertzializazioa hazkunde ekonomikorako, produktuen eta merkatuen dibertsifikazioa, prozesu eta teknologia berriak eta kostuen murrizketa. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaitzen da.

Zertarako emango da diru-laguntza

  • Industria-establezimendu berri bat
  • Lehendik dagoen establezimendu bat
  • Lehendik dagoen establezimenduaren produkzioa
  • Lehendik dauden produkzio-prozesuetan funtsezko aldaketak egiteko.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Industriarako erabiltzeko lursailak erostea, diruz lagundu daitekeen inbertsio osoaren %10a baino gutxiagoko zenbatekoarekin.
  • Ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo hobetzea.
  • Makineria, ekipamendua eta aktibo ukiezinak erostea edo horien finantza-errentamendua.

Laguntza eskuratzeko gutxieneko aurrekontua

  • Mikroenpresak: 000 €.
  • 10 eta 49 langile arteko enpresa txikiak: 000 €.
  • 50 eta 249 langile arteko enpresa ertainak: 000 €.

Zenbatekoa

  • Enpresa ertaina: %10 itzuli beharrik gabe
  • Enpresa txikia: %12 itzuli beharrik gabe
  • Mikroenpresa: %14 itzuli beharrik gabe

Eskaera-epea

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaitzen da.

Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskura ditzakeen?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki labur hau, eta, horrela, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuk eskura ditzakeen aztertu ahal izango dugu.

Guk deituko dizugu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*