Encuentro CEBEK LABORAL Kutxa_portada

MONDRAGONEN berrikuntza-eredu irekia ezagutzeko CEBEK-k antolatutako jardunaldiak arrakasta handia izan du

Laboral kutxa

7 martxoa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Bridgestone Hispania Manufacturing, Sparber Air Cargo, Euskaltel, Velatia, Sidenor, Rivera Limpieza Integral y Servicios Auxiliares, Galletas Artiach eta Ona Electroerosion  bezalako enpresak bildu ziren martxoaren 1ean Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak-CEBEK-k antolatutako jardunaldian. IKERLAN zentro teknologikoa eta LABORAL Kutxaren egoitza ere bisitatu zituzten.

Zehazki, IKERLANen, zentroaren espezializazio teknologikoa egiaztatu ahal izan zuten bertara joandakoek digitalizazioa, zibersegurtasuna, elektromugikortasuna eta Fabrikazio Aurreratua bezalako eremuetan, puntako enpresekin garatutako kasu arrakastatsuen bitartez. Era berean, IKERLANekoek zuzendaritza-karguei helarazi zien zentro honetan zer-nolako garrantzia ematen dioten pertsonen prestakuntzari; hots, langile eta doktoregaiena nahiz bezeroen taldearena.

MONDRAGON KORPORAZIOAREN Berrikuntza Irekira bideratutako eredua

Ondoren, zuzendaritza-karguetakoak LABORAL Kutxaren egoitzara joan ziren, eta han Oscar Muguerzak Berrikuntza finantzatzeko aukera ezberdinak aztertu zituen; horrela, MONDRAGON KORPORAZIOAREN  berrikuntza-eredua nolakoa den azaldu zuten, gero eta gehiago Berrikuntza Irekira bideratua.

Azkenik, jardunaldira joandakoek zehatz-mehatz ezagutu zuten DANOBAT SAVVY-rekin lantzen ari den arrakasta-adibidea. Nerea Arangurenek, DANOBAT GROUPeko I+G arloko zuzendariak, 1.300 laguneko eta 220 milioi euroko fakturazioko taldeak nola berritzen duen azaldu zuen, eta berrikuntza azkartasunarekin batu behar zutela argi eduki zuten unearen berri eman zuen. Irtenbidea: startup batekin lan egitea. Eta testuinguru horretan, DANOBATek SAVVY ezagutu zuen. Bestalde, Jon Salvideak, SAVVYkoak, bi ingeniari informatiko gaztek datuen enpresa sortu zutela eta DANOBAT bezalako bazkide industrialarekin lan egiten hasi zirela kontatu zuen; azkenean, arrakasta izan zuten.

Enpresen lehiakortasuna hobetzeko topaketak

Eta horrelaxe amaitu zen jardunaldia. Enpresa ezberdinetako zuzendariek praktika ezberdinak eta esperientzia arrakastatsuak, berritzaileak eta transferigarriak ezagutu ahal izan zituzten, adibide eta ikasketa moduan erabiltzeko, haien lehiakortasuna hobetzen laguntze aldera. ADEGI, CEBEK eta SEA 2014az geroztik elkarrekin ari dira programa bakar bat antolatzen, eta topaketak programa horretan kokatzen dira.

 

Encuentro CEBEK LABORAL Kutxa_interior

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*