Industria zona rural_Banca para Empresas

LEADER zonaren barneko udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak

Laboral kutxa

14 maiatza, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaurtik hasi eta datorren ekainaren 29ra bitarte, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneetan kokaturiko enpresa guztiek honako hauetarako laguntzak lortzeko eskaera aurkez dezakete:

1. Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioak:

  • Ustiapenetako dibertsifikazio-jarduerak, nekazaritzakoak ez diren jardueretara, horien euste ekonomikoa eta Leader zonan enplegua mantentzen edo gehitzen laguntzen badute.
  • Leader zonan, mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak sortzeko, handiagotzeko eta modernizatzeko jarduerak.

Zenbatekoa: %60ra bitarte itzuli beharrik gabe.

2. Besteren konturako kontratazioa:

  • Langileak besteren kontura kontratatzea, jarduera dibertsifikatzen duten ustiapenetan nahiz mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainetan, edota pertsona bat kontratatzen duten autonomoen
  • «Enpleguaren sorrera» moduan ulertuko da saltokiko lanpostu-kopuruaren igoera garbia, aurreko urteko batez bestekoarekin alderatuta.

Zenbatekoa: 7.500 eurora bitarte.

Zure enpresak laguntzak eskuratu ditzakeen edo ez argi ez baduzu, LABORAL Kutxak eta Partners Global Funding-ek galdera laburreko inprimaki bat zure eskura jartzen dute, aurrean aipaturiko instrumentu ezberdinetakoren bat lortzeko aukera duzun ala ez ebaluatzeko.

Oso erraza da: bete ezazu, eta aholkulari-talde bat zurekin harremanetan jarriko da ahalik eta azkarren, laguntza horietakoren bat lortu ahal izateko eman beharreko urratsei buruzko informazioa emateko.

Sakatu hemen.

Hemen duzu udal-zerrenda:

https://www.bancaparaempresas.com/wp-content/uploads/Listado-municipios-Desarrollo-Rural-123-2018.xlsx

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*