Trabajo_BancaparaEmpresas

Lanera itzultzea? Oporren ondorengo depresioa gainditzeko gakoak

Laboral kutxa

18 iraila, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Oporren ondoren lanera itzultzea ez da erraza, iratzargailua, ohiturak, estresa,… berriro hemen baitira. Beraz, zure itzulera arinagoa izan dadin, ez galdu gure aholkuak:

  1. Ezarri erronka berriak

Ez begiratu atzera eta pentsatu etorkizunean. Gogoratu indarberrituta itzuli zarela, eta hausnartu zer egin nahi duzun urte honetan. Lanean ere, ezarri helburu berriak:

– Merkatuak gehitzea.

– Zure enpresan berritzea.

– Langileekin komunikazioa hobetzea.

– Masterra egitea, hizkuntza bat ikastea, hobetzen lagunduko dizuten jardunaldietara joatea,…

Eta besteren kontura lan egin arren, enpresa sortzeko asmotan bazabiltza, animatu eta aprobetxatu Laboral Kutxaren kanpaina: kontatu zure ideia.

  1. Utzi adituei aholkua ematen

Zure enpresarentzat zein helburu diren onak oso ondo ez badakizu, eskatu laguntza esperientzia zabala duten pertsonei. Laboral Kutxan, erreminta espezializatuak eta kudeatzaile adituak dituzte behar dituzun irtenbide espezializatuak lortzen laguntzeko. Zure eskura dituzu tailerrak, mintegiak edo Compyte Plana bezalako programak, zure enpresa lehiakorragoa eta handiagoa izan eta urrunera hel dadin.

  1. Hartu tarte bat eguneratzeko

Lehenetsi egin beharreko lanak. Ziur aski postontzia beteta izango duzu, etengabe deiak jasoko dituzu, e.a. Bereiztu zer den premiazkoa eta zer garrantzitsua. Batzuetan, hainbeste lan egiteke ikusteak blokeatu egiten gaitu eta denbora galarazi nondik hasi ez dakigulako. Poliki-poliki joan behar da. Ez ahaztu urtero lortzen duzula.

  1. Egin kirolaren bat

Saiatu kirola egiten, ona da eta buruarentzat zein gorputzarentzat. Pilates, korri egitea, dantzatzea, igeri egitea, yoga,… Jarduera horiek endorfinak (zoriontasunaren hormonak) askatzen eta forman egoten lagunduko dizute. Jarduera fisiko osasungarriarekin batera, elikadura osasuntsua baduzu -udako gehiegikerien ondoren- gehiago errenditu eta bizkarreko lesioak bezalakoak saihesten lagunduko dizu, oso ohikoak baitira ordenagailuaren aurrean lan egiten duten pertsonen artean.

  1. Eman zure buruari kapritxoren bat

Dena ez da lan egitea. Saia zaitez gozatzen zure tarte libreetan eta eman zure buruari kapritxoren bat. Uda honetan gastu gehiegi egin baduzu, Laboral Kutxak zozketa bat abian jarri du uda ondorengo malda eramangarriagoa izan dadin. Online bankua erabiltzen baduzu, 300 euroko hamar sarietariko bat irabaz dezakezu. Oraindik ez bazara Online Bankuko bezeroa, bete inprimakia eta soilik 15 minututan zure kontuetara sartu ahal izango zara.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*