Ayudas programa_Banca para Empresas

Laguntza berriak atzerrian presentzia handiagoa izan nahi duten enpresentzat

internazionala, Laboral kutxa

6 maiatza, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Kanpoko merkatuetarako sarbidea hobetu beharrean zaude? Zure enpresaren lehiakortasun-kokapena areagotu nahi duzu? ZABALDU eta SAKONDU SPRIren laguntza-planak dira, atzerrian presentzia handiagoa izaten laguntzeko.

Diru-laguntza izan dezaketen gastuak

Betiere gutxienez 2 gastu-mota badituzu eskaera bakoitzeko:

  1. Nazioarteko plan estrategikoa eta operazionala egitea.
  2. Jabetza industrialaren eta homologazioen gaineko gastuak: erregistroa, homologazioak eta ziurtagiriak.
  3. Azokak: espazioaren alokairua, stand-aren dekorazioa, bidaia-poltsa, izen-ematea.
  4. Bidaiak: helmugako herrialderako bidaiak eta alderantzizko eginkizunak (3 eskaera eta mota bakoitzeko).
  5. Sustapen-gastuak: katalogoak, web (soilik irteera berriak), kartelak, inprimatuak eta/edo ikus-entzunezkoak, publizitatea, agentziak kontratatzeko gastuak. Iraunkortasunari buruzko txostenak.

Bi laguntza-lerroren zenbatekoa:

  1. Zure esportazio-kopurua fakturazio osoaren %40a baino baxuagoa edo %40koa bada. Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %40ra bitartekoak izan daitezke eta, gehienez ere, 15.000 euro eskaera bakoitzeko.

 

  1. Zure esportazio-kopurua fakturazio osoaren %40a baino handiagoa bada. Enpresa onuradunentzako laguntzak onartutako gastuaren %30era bitartekoak izan daitezke eta, gehienez ere, 20.000 euro eskaera bakoitzeko.

 

Eskaera aurkezteko epea

2019ko urriaren 31ra bitarte edo aurrekontua agortu arte.

Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hauek edo bestelakoak lor ditzakeen?

LABORAL Kutxan eta Partners Global Funding-ean jakin badakigu zenbaterainoko garrantzia duen nazioartekotzeak enpresentzat. Hori dela-eta, inprimaki txiki hau zure eskura jartzen dugu, gure aditu-taldeak azter dezan zure enpresak laguntza-programa honetatik etekinik atera dezakeen ala ez.

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*