BE-seguros-medidas

ASEGURUAK LABORAL KUTXAN: ENPRESEI, NEGOZIOEI ETA PROFESIONALEI LAGUNTZEKO NEURRIAK.

Aseguruak, Laboral kutxa

16 apirila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Une zailetan aurrea hartu beharra dago. Horregatik, LABORAL Kutxatik adierazi nahi dizugu zure ondoan jarraitzen dugula, egoera konplexu eta ezusteko honetan ere.

Lanean jarraitzen dugu behar duzun arreta eskaintzeko, eta zerbitzuak martxan ditugu pandemiak ahalik eta eraginik txikiena izan dezan zure bizitzan eta zure negozioan. Hala, zenbait neurri hartu ditugu enpresei, negozioei eta profesionalei aurrera egiten laguntzeko.

Zer egiten dute gure aseguruek pandemiaren aurrean?

Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da aseguruak funtsezkoak direla gizartearen funtzionamendurako. Krisi globaleko egoera honetan ere, pareko garrantzia dute aseguruek eta premia bizikoak diren beste zerbitzu batzuek, joan den martxoaren 14an alarma-egoera ezarri zuen Errege Dekretuaren arabera.

Covid-19ari eta LABORAL Kutxaren aseguruei buruz jakin behar duzun guztia eta aseguruek egoera berri honetan nola lagun zaitzaketen kontatu dizugu. Egoerak eragina izan du gure bizitza pertsonalean, jakina, baina baita enpresen, negozioen eta profesionalen artean ere, eta ez txikia, gainera. Horregatik, neurri batzuk prestatu ditugu zure alderdi profesionalean laguntzeko asmoz.

Zer gertatzen da nire aseguruekin?

Merkataritza- eta negozio-asegurua. Seguros Lagun Aron, ezbeharretako, konponketa-zerbitzuetako eta peritazioko lantaldeek lanean jarraitzen dute. Baliteke segurtasun-neurriek eragina izatea zerbitzu horietan. Arduraz jarduteko, zerbitzu batzuk bertan behera gelditu dira aldi baterako, eta baita premiazkoak ez diren laguntzak ere, ondorio larririk gabe atzeratu daitezkeenak, kalte larriagoak saiheste aldera. Nolanahi ere, larrialdiren bat baduzu, normaltasun osoz erantzungo dizugu. Era berean, teleperitazioaren erabilera bultzatu dugu, profesionalek eta bezeroek izan dezaketen birusarekiko esposizioa ahalik eta gehien murrizteko.

Bestalde, gogoratu zure Merkataritza edo Negozio Aseguruan eskura dituzula Zerbitzu Digitalak: Merkataritza/Negozio Digitala. Oso erabilgarriak izan daitezke egunotan, negozioen euskarria kasu askotan teknologia berriak direnean. Besteak beste, honako zerbitzu hauek erabil ditzakezu:

  • Intzidentziak urrutitik konpontzeko arreta
  • Laguntza informatikoa tokian bertan
  • Datuen konfigurazioa hodeian
  • Segurtasun-kopiak online sortzea edo datuak berreskuratzea

Beraz, zerbitzu horiek behar badituzu, deitu 94 494 74 28 telefonora edo sar zaitez www.seguroslagunaro.soporte.com webgunera.

Gogoan izan zibergaizkileek ez dutela atsedenik hartzen berrogeialdian egonda ere; hortaz, bete itzazu etengabe argitaratzen ari diren aholkuak: konektatu ekipamendua WiFi-sare pribatu eta babestu batera, ez fidatu Covid-19ari buruz iristen zaizkizun mezu elektronikoekin eta SMSekin, arreta berezia jarri ezagutzen ez dituzun kontu pertsonaletatik datozen posta-mezuei… Zure negozioa babestea ona da beti!

Halaber, Merkataritzako polizetan sartuta dagoen Aholkularitza Juridikoko estaldurari esker, zure eta zure langileen lan-egoerari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzu, eta aholkua jaso. Kontsulta egiteko deitu 94 494 74 28 telefonora. 

Erantzukizun zibileko asegurua. Ezbehar-parte bat eman behar baduzu, edo erreklamazioren bat jaso baduzu egindako lan batengatik, jar zaitez gurekin harremanetan eta egoera konpontzeko beharrezkoak diren izapideak egingo ditugu. Betiere, lehentasuna emango diegu premiazko egoerei, eta atzeratu daitezkeenak geroratuko ditugu, erantzukizun-irizpideen arabera arrisku oro minimizatze aldera.

Zein neurri hartu ditugu enpresei, negozioei eta profesionalei laguntzeko? 

  1. Ekonomikoak:

a. Diru-sarrerak seguruenik gutxitu egin diren egunotan, gastu finkoak desagertu ez direnez, zure aseguruen ordainketetan lagunduko dizugu. Nahi baduzu, inolako kosturik gabe eta urtebetez zatikatu ahal izango duzu 2020an mugaeguneratuko diren Lagun Aroren eta Previsión Mallorquinaren aseguruen ordainketa. Horrela, lehen hilabete hauetan aseguru-ordainketak saihestuko dituzu, aste horiek gogorrenak izango direlakoan.

b. Gainera, LABORAL Kutxaren bidez kontratatutako Lagun Aroren aseguruak (Merkataritza, Negozio, Erantzukizun Zibil, Auto, Furgoneta eta Kamioi Aseguruak) 2020an berritu behar badituzu, hilabete bateko prima itzuliko dizugu, kostuak ahalik eta gehien gutxitu ditzazun.

Abantaila horiek eskuratzeko, jar zaitez harremanetan LABORAL Kutxako zure gestorearekin edo deitu 901.100.200 telefonora. Eskatu besterik ez duzu egin behar.

  1. Medikamentuak etxera eramateko doako zerbitzu berezia:

Arrisku-talderen batean bazaude, nahitaez berrogeialdian etxean egon behar baduzu edo osasun-arrazoiak medio ezin bazara etxetik atera, behar dituzun botikak doan eramango dizkizugu. Horretarako, asegururen bat kontratatuta izan behar duzu Seguros Lagun Arorekin. Doako zerbitzua eskatzeko, deitu 94 494 74 28 telefonora. Deitzean, gogoratu 2. aukera hautatu behar duzula. Gu arduratuko gara medikamentuak etxean jaso ditzazun.

Nola jarri harremanetan aseguru-gestorearekin

Covid-19aren hedapena geldiarazteko indarrean jarri diren murrizketak hor badaude ere, zugandik oso hurbil jarraitzen dugu, bai gure bulego-sarean, bai urrutiko kanalen bidez.

Edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan LABORAL Kutxaren partikularren aseguruetako web-orriaren bidez, LABORAL Kutxaren Online Bankan edo 901.100.200 telefonora deituta. Ezbehar-parteak emateko edo aipatutako zerbitzuren bat eskatzeko, deitu 94 474 28 telefonora eta hautatu 2. aukera.

Edonola ere, nahiago baduzu bulegora joan, 08:30etik 11:00etara bitartean hartuko zaitugu, jendaurreko ordutegian. Dena den, gogoratu komenigarria dela aurretiko hitzordua eskatzea, zure gestorearekin harremanetan jarrita.

Batez ere, erantzukizunez jardun, eta, gogoratu, ahal baduzu geratu etxean… #ezdagobestemodurik.

 

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*