Plan Orain_Banca para Empresas

LABORAL Kutxa-n enpresentzako finantzazioa bikoizten dugu, orain, 2.000 milioi

Laboral kutxa

26 urtarrila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa-n badakigu enpresentzako beren jarduerarekin jarraitu edo proiektu berriak garatu ahal izateko finantzazio-iturri bat edukitzea zein garrantzitsua den.

Azken urteotan, horietako askori lagundu diogu euren proiektuak gauzatzen, hazten eta lehiakorragoak izaten. Orain, haiei laguntzen jarraitu nahi dugu gure hasierako zuzkidura bikoiztuz iaz merkaturatu zen ORAIN Planaren lerroa arrakastaz agortu ondoren.

Horretarako, LABORAL Kutxa-k enpresen, autonomoen, profesionalen eta merkataritza-jardueraren batera dedikatzen den edozeinen erabilgarri enpresa-proiektuentzako bereziki diseinatutako plana, 2.000 milioi eurorekin hornitua, jartzen du.

Eskabideak jasotzen ditugunetik 5 lanegunetako epean erantzuteko konpromisoa hartzen dugu, oso modu soilean, beharrezko dokumentazioa soilik eskatuz eta zure proiektuarentzako soluziorik onenak bilatuz, ezaugarritzen gaituen hurbiltasunarekin eta gardentasunarekin.

Horretaz gain, factoring eta confirming-en, leasing eta renting-en, diruzaintzaren kudeaketan, finantzaketa egituratuan eta nazioarteko negozioen zerbitzuan adituak diren bost talde ditugu, kasu bakoitza aztertuko dutenak.

Zer egin behar da finantzaketa horren onuradun izateko?

Eman zure inbertsio-proiektuaren berri enpresetan espezializatutako gure 12 bulegoetan edota, nahiago izanez gero, bide digitalaz baliatuz, bete jarraian adierazten den inprimakia.

Jakin badakigu orain dela unea. Elkarrekin zure proiektuarentzako soluziorik onena aurkituko dugu. Zure eskabidearen zain geratzen gara! 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*