LABORAL Kutxa munduan

Laboral kutxa

18 uztaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Enpresei nazioartekotze-prozesua erraztea da gure helburuetako bat. Felix San Martin, LABORAL Kutxako Trade Services-eko  Nazioarteko Zuzendariak, Zer eskaintzen die LABORAL Kutxa-k AEBetan hazi nahi duten enpresei buruzko hitzaldian azaldu zuen gisan, “nazioartean hedatzeari ekiten dioten enpresek laguntza eskatzen dute. Erreferentziazko norbait behar dute herrialdean bertan sortzen diren arazoei irtenbidea emateko harekin hitz egiteko eta, baita, hango legediari buruzko –beste hainbat alderdiren artean– informazioa ere. Eta gure bezeroei lagundu nahian, LABORAL Kutxa-n akordioak izenpetu ditugu jarraian zerrendatzen ditugun nazioarteko bankuekin:

Bankuak dira eta horien filosofia berbera konpartitzen dugu; beraz, gure bezeroak berme guztiekin aholkatuko dituzte eta behar duten laguntza jasoko dute.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu LABORAL Kutxa Enpresak herri hauetan?

  1. Gurekin akordioak izenpetu dituzten erakundeen azpiegitura guztiak eskura.
  2. LABORAL Kutxako nazioartekotze-adituen laguntza.
  3. Banka unibertsaleko zerbitzuak.
  4. Bezeroen beharretara egokituko diren irtenbideak lantzea.
  5. Kobratzeko eta ordaintzeko zirkuituen optimizazioa.
  6. Eragiketak tokiko dibisetanegitea.
  7. Finantzaketarako erraztasunak.
  8. Nazioarteko bermeak
  9. Nazioarteko adituen banku-aholkularitza.
  10. Herrialde bakoitzari buruzko informazio zehatza: bilakaera ekonomikoa, inbertitzeko erraztasunak, herrialdeko kultura, lege-alderdiak eta balizko finantza-irtenbideak.

Gurekin akordioak izenpetu dituzten bankuei buruzko Informazio pertsonalizatuagoa jaso nahi izanez gero, LABORAL Kutxa-ren web orriaren bitartez jaso dezakezu honako inprimakia betez.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*