SEPA_Banca para Empresas

LABORAL Kutxa-k SEPA-ra egokitzen laguntzen dizu

Laboral kutxa

12 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

SEPA-k, hau da, Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarrak, esparru orokor bat ezartzen du finantza-transferentzien bidez (zordunketa- eta kreditu-txartelen titularrenak barne) SEPA Eremuan jatorrizko herrialdean bezainbateko erraztasunez eta erosotasunez ordainketak eurotan egiteko eta dirua eurotan atera ahal izateko. SEPA-rekin, Europar Batasunean eurotan egiten diren kobrantzak eta ordainketak arau- eta erregela-multzo homogeneoei lotetsirik egongo dira.

Espainian, SEPA-ra egokitzeko epea otsailean amaitzen da eta LABORAL Kutxa-k aldaketak egiten lagundu nahi dizue.

SEPA ezartzeak honako hauek desagertzea eragingo du:

  • Kreditu-aurrerapenak (koaderno 58 AEB)
  • Fitxategi bidezko igorpenen araberako ordainagiriak (koaderno C32)
  • Paper bidezko igorpenen araberako ordainagiriak
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak
  • CCC kontuaren identifikadore gisa
  • 2M €-tik gorako fakturazioa edo 10 langiletik gora dituzten enpresentzako TXT fitxategiak.

Honako hauez ordezkatuko dira:

  • SEPA zordunketen finantzazioa (CORE edo B2B).
  • Bidalketak euskarri informatikoan (fitxategiak)
  • IBAN-ekin helbideratutako ordainagiriak
  • XML fitxategiak (nahitaezkoak 2M €-tik gorako fakturazioa edo 10 langiletik gora dituzten enpresentzako)

Zer egin behar du nire enpresak aldaketetara egokitzeko?

  • Sistema informatiboak egokitu fitxategiak 19 SEPA araudian (19.14 CORE eta 19.44 B2B) bidaltzeko, autonomoentzako eta 2M €-tik gorako fakturazioa duten enpresentzako.
  • Sistemak egokitu fitxategiak ISO 20022 XML formatuan bidaltzeko, 2M €-tik gorako fakturazioa duten enpresentzako.
  • Zor guztietan zordunketa-kontu bat gehitu IBAN formatuan
  • Zordun bakoitzaren helbideratze-aginduak berrikusi.
  • Igorpenen araberako ordainagiri fisikoak euskarri informatikoko fitxategiez ordezkatu.

Zer-nolako abantailak eskaintzen dizkio SEPA-k nire enpresari?

  • SEPA eremu guztiko ordainagiriak finantzatu ahal izango ditu.
  • Fitxategi berdinean transmititu ahal izango ditu ordainagiri nazionalak eta SEPA eremukoak.

Epea amaitzen bada eta astirik eman ez badit zer egin dezaket?

Epea otsailean amaitzen da, baina ez kezkatu, izan ere, LABORAL Kutxa-k fitxategiak egokitzen lagunduko dizu. Horretarako, gure online bankuaren modulu bitartez fitxategia sortu baino ez duzu egin behar eta beharrezko egokitzapenak geuk egingo ditugu.

Fitxategiak zeure sistema propioan sortzen badituzu, online bankuko igorlearen bitartez nahiz beste bide batzuez baliatuz (editran, Swift) bidal ditzakezu eta, ondoren, zure kudeatzailearekin harremanetan jarri behar duzu hark jarraitu beharreko urratsak adierazteko.

Gure online bankuaren moduluek ordainagiri berriak euskarri informatikoan sortzeko aukera ematen dizu. Eta jada araudi berrira egokituta bazaude, zure fitxategiak bidaltzen joan zintezke SEPA zordunketak finantzatu ahal izateko, LABORAL Kutxa-k, jada, bere sistemak mota guztietako fitxategiak tratatzeko egokituta baititu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*