FEI microempresas_Banca para Empresas

LABORAL Kutxa-k Europako Inbertsio Funtsarekin akordio bat sinatu du mikro-enpresei mailegutan emateko 237 milioi mugitzeko

Laboral kutxa

15 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Mikro-enpresentzako oso garrantzitsua da finantzaketa lortzea, konpainia handiek baino oztopo gehiago aurkitzen baitituzte. Horregatik, LABORAL Kutxa-k, Europako Inbertsio Funtsarekin (FEI) eta Europako beste finantza-erakunde batzuekin batera, berme-akordioak sinatu dituzte Europako 20.000 mikro-enpresei bideratuta 237 milioi mikro-kreditutan emateko.

Europa osoko EaSI  lerrorik handiena

Pier Luigi Gilibert, Europako Inbertsio Funtsaren (FEI) buru exekutiboak, baieztatu duenez, “maileguan emateko aurreikusitako 237 milioiek mikro-finantzen sektoreari bultzada emango diote eta desabantailan dauden mikro-enpresariei babesa ematen lagunduko dute, zeintzuetako asko, aurretik langabe egon diren”.

Euskadin mikro-enpresek sortzen dute enplegu gehien

Euskadin, enpresen %98a ETEak dira eta, egunero, horietako askok benetako zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko.  Gainera, mikro-enpresak dira gure erkidegoan enplegu gehien sortzen dutenak eta finantzaketak dimentsio handiagoa eskuratzen lagun diezaieke lehiakorragoak izan daitezen.

Akordio hau sinatzeak mikro-mailako ekonomiarantz bideratutako kreditua, zehazki, ETEengana bideratutakoa, jaulkitzen hasi dela berresten du, EBZak enpresen finantzaketari buruz egindako azken inkestan islatzen zen gisan. LABORAL Kutxa-k, bere aldetik, aspalditik dihardu enpresa txiki eta ertainentzako kreditu-lerroak martxan jartzeko lanean. Hain zuzen, 2014an, 1.410 milioi euro erabili zituen ORAIN Planaren bitartez proiektuak eta zirkulatzailea finantzatzeko eta, 2015ean, 2.000 milioi euroko kreditu-lerro berri bat  ireki zuen enpresa handi edo txikientzako. FEI-rekin akordio hau errubrikatzeak enpresa txikiei kreditua lortzea errazteko zereginarekin jarraitzea esan nahi du.

Europako lnbertsio Funtsak finantzaketa lortzen laguntzen du

Europako Inbertsio Funtsa (FEI) Europako Inbertsio Bankuaren taldeko kide da. Bere egiteko nagusia Europako mikro-enpresei eta enpresa txiki eta ertainei (ETE) babesa ematea da, finantzaketa lortzen lagunduz. Honek ez die enpresei zuzeneko finantza-laguntzarik ematen, baizik eta, finantza-bitartekariez baliatzen da maileguak haiek jasotzeko interesa dutenei iritsi dakizkien. Horregatik, Europako mikro-kredituko sei erakunderekin berme-akordioak sinatu ditu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*