Elkargi eta LABORAL Kutxa, hitzarmena

LABORAL Kutxa-k eta Elkargi SGR-k indartu egin dute ETE-ekin duten konpromisoa, haiei finantza-baldintza hobeak eskaintzeko

Laboral kutxa

19 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Finantzaketa lortzerakoan ETE-ak kaltetu handiak izan diren agertoki horretan, LABORAL Kutxa-k eta Elkargi-k hitzarmena berritzea adostu dute. Hitzarmen horren arabera, bi erakundeak elkarlanean dihardute enpresa txiki eta ertainentzako –Euskadiko enpresen %98a– finantzaketa-lerro bat errazteko.

Akordioa Josu Arraiza LABORAL Kutxa-ko Enpresa Arloko zuzendariak eta Marco Pineda Elkargi-ko zuzendari orokorrak izenpetu dute. Hitzarmen horretan finkatzen diren finantza-baldintzak honako hauek dira:

  • 6 hilabeterako Euriborra gehi %1eko interes-tasa.
  • Kredituen xedea ETE-ak behar duen edozein inbertsio-mota izan daiteke.

Akordio hori berritzeak, batetik, enpresen segmentuan sartzeko LABORAL Kutxa-ren helburu estrategikoa berrestea dakar eta, bestetik, enpresei Elkarrekiko Berme Baltzuaren arabera Estatu osoko merkatuko interes-tasarik lehiakorrenetan finantza daitezen laguntzea.

Horretaz gain, bi erakundeek 650 euskal enpresa baino gehiagoren produkzioko ia 160 milioi euroko zenbateko formalizatua dutela indarrean gogoratu behar dugu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*