LABORAL Kutxa Cebek_empresas

LABORAL Kutxa eta CEBEK elkarrekin Bizkaiko ETEen lehiakortasunaren alde

Laboral kutxa

23 ekaina, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxa-k eta CEBEK-ek (Bizkaiko Enpresen Konfederazioa) Bizkaiko ETEei prestakuntza ekonomiko finantzarioko jarduerak eskaintzeko eta, egun, merkatuan duten lehiakortasun-egoera hobetzeko lankidetza-hitzarmena berritu berri dute.

Horretarako, finantza-arloan, prestakuntza-jardueren programa zabala eratu dute, hainbat enpresa-gaitan aditu diren profesionalek nahiz Bizkaiko Foru Ogasuneko arduradunek eta LABORAL Kutxa-ko teknikari espezialistek eskainitako jardunaldiak eta tailer praktikoak barnebiltzen dituena.

Akordio horrekin, bai LABORAL Kutxa-k bai CEBEK-ek ETEen ezagutzak eguneratu nahi dituzte enpresaren finantza-kudeaketa egungo ziurgabetasun-agertokietara egokitzeko, bai inbertsioaren bai finantzaketaren alorretan.

Jarduerak, bereziki, enpresaburuei, ETEetako gerentzian daudenei eta konpainietako organigramak osatzen dituzten sail desberdinetako, hots, finantzarioa, administrazioa, diruzaintza, kontularitza, fiskala eta abar, profesional arduradunei zuzendurik daude.

Lehenengo akordioa 2013an izenpetu zenetik, prestakuntza-jardunaldiek zinez harrera ona izan dute bertaratu diren jende-kopuru handiaren artean; horiek eskainitako jarduera bakoitza oso ongi batekin baloratu dute.

Informazioa zabaldu eta akordio honi eta programen zikloari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*