BerriUp_Banca-para-Empresa

LABORAL Kutxa eta BerriUp elkarrekin Euskadiko Start Up ekosistema bultzatzeko

Laboral kutxa

13 abendua, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

LABORAL Kutxak eta BerriUp-ek, enpresen bizkortzaile pribatuak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute BerriUp bizkortze-programaren hamargarren deialdian sartzen diren start up-ek finantzaketa-baldintza esklusiboak, aholkularitza espezializatua eta nazioartekotzeko laguntza izan ditzaten.

Itunaren helburua da finantzaketa lortzea erraztea berrikuntzara bideratutako InnovFin ildo bereziaren bitartez, eta aholkularitza espezializatua eskaintzea negozioaren eredua definitzearen, zerga-ordainketaren edo nazioartekotzearen inguruan, neurrirako produktuen eta zerbitzuen katalogoa eskaintzearekin batera.

BerriUp programa

Pasa den azaroaz geroztik, BerriUp-ek deialdi berria abian jarri du proiektu berriak erakartzearren. Programak LABORAL Kutxaren babesa du fase guztietan, eta, horren bitartez, bizkortze-programarako ekimen bilatzaileak bildu nahi dira, enpresa-sektorea edo jarduera-eremua edozein izanda ere.

Hori dela-eta, ekintzailea bazara eta aukera hau interesatzen bazaizu, 2020ko urtarrilaren 19ra bitarte eman dezakezu izena haren web orrialdeko inprimakian.

Programaren metodologia

Bizkortze-programak 50.000 euro ematen dizkio hautatutako proiektu bakoitzari, start up-aren %10aren truke eta lau hilabeteko akonpainamendu pertsonalizatua Donostian bizkortze-enpresak duen coworking gunean.

16 astetan zehar, hautatutako taldeek espazio horretan kokatu beharko dute negozio-eredua baliozkotzeko eta bideragarria dela eta merkatuan tartea duela erakusteko lan egitearren.

Horrez gain, proiektu bakoitzak bere mentore adituen taldea izango du ekintzaileei arlo ezberdinetako aholkularitza pertsonalizatua emateko prozesu osoan zehar.

BerriUP-en aurreko edizioak

Aurreko edizioetan zehar (guztira 9 edizio), BerriUp-ek 600 proposamen baino gehiago jaso ditu eta guztira 23 start up bizkortu; azken horiek, gainera, 80 lanpostutik gora sortu dituzte.

Izen-emateak

Deialdia irekita egongo da 2020ko urtarrilaren 19ra bitarte. Ez gehiegi pentsatu eta eman izena BerriUp-en web orrialdean dagoen inprimakian.

Dena epaimahai adituaren esku geratuko da, eta zure proposamena bizkortze-programan hasteko hautatua izango den aztertuko du.

Zorte on!

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*