imagen_post_iso

Estatuan ziurtatutako lehen finantza-erakundea gara ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 14001:2015 Arauaren arabera

Laboral kutxa

26 abendua, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

2001. urtean, LABORAL Kutxa ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 14001 ziurtagiria lortzen Estatuko lehen finantza-erakundea izan zen. Enpresa-eremuan ingurumen-ziurtagiri hedatuena da. 2015ean, Arau horren bertsio berria argitaratu zen, asmo handiagokoa. Era horretan, eguneratze horrekin beste urrats bat eman behar da gure jardueraren ingurumen-alderdiak kudeatzerakoan.

Sistemaren bertsio berrian, eskaera orokorra handiagoa da, eta lehen jaso gabeko beste alderdi batzuk ageri dira:

  • Produktuaren bizitza-zikloaren gaineko kontzeptua. Ingurumen-osagaia produktuaren bizitza-zikloaren fase guztietan sartu beharra, hasi hornitzaileetatik eta produktuaren bizitza-amaiera arte (birziklatzea).
  • Zuzendaritzaren lidergoa eta segimendua sistemaren kudeaketan.
  • Erakundeak ingurumen-arloan dituen arriskuak eta aukerak zehaztea.

Ziurtagiriak Arrasateko Zerbitzu Zentralen eraikinak estaltzen ditu, nahiz eta ingurumen-kudeaketa gure jarduera osora eta bulegoetara eraman. Ingurumen-sistema hainbat arlok eta Erakundeko pertsonek kudeatzen dute, baina Mantentze-lanen Sailak du zeregin operatibo nagusia.

Beste behin, AENORrek Arauaren bertsio berriarekin ziurtatzen duen lehen finantza-erakundea gara.

Eskura duzu ingurumen-sistemari buruzko informazioa; korporazioaren web gunean ere eskura dezakezu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*