Jornada_financiera_Banca para Empresas

Konpainien finantza-kudeaketa: 2016rako gakoak

Laboral kutxa

1 otsaila, 2016 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Otsailak 18an, LKS, SAGE eta APD-rekin batera, konpainien 2016ko finantza-kudeaketari eta gure negozioak sustatzeko eta hobetzeko gakoei buruzko jardunaldi interesgarri batean hartuko dugu parte.

9:30etatik aurrera, sektoreko hainbat profesionalek enpresentzako euren ideiak, esperientziak eta finantza-soluzioak eta finantza-zerbitzuak hurbilduko dizkigute. Gure aldetik, Oscar Muguerza, LABORAL Kutxa-ko Enpresa-Negozien Garapeneko zuzendari, ekonomialari eta OINARRI-ko Aholkulariak, Euskadiko enpresa-finantzaketaren perspektibak aurkeztuko ditu, zeinak, duela hilabete batzuk aurreratu zen gisan, badirudien “positiboak” izango direla.

Gainera, jardunaldian, elkarrizketa-mahai bat antolatuko da; bertan, finantza-profesionalak egongo dira eta korporazio ezagunen, horien artean, Turboplast, Grupo Maier, Arteche eta Matrici, erronkak eta lorpenak ezagutzera emango dira.

Helburuak:

  • Zure negozioa sustatzeko eta hobetzeko gaur egungo finantza-gakoak Baita kapital-kostuaren faktore erabakigarriak ere.
  • Aurtengo finantza-erronkei eta epe labur eta ertainera dituzten perspektibei buruzko ezagutza interesgarriak zabaltzea.
  • Zu bezalako profesionalen esperientziak, lorpenak eta zuen enpresek finantza-eremuan gainditu beharreko erronkak ezagutzea.

Programa jornada gestión financiera_Banca para Empresas

Izen-emateak:

Jardunaldi horretara joatea doakoa izango da APD-ko bazkideentzako eta LKS eta SAGE-ko bezeroentzako; aldez aurretik baieztatu. Plazak mugatuak dira eta erreserba izena ematen den ordena zorrotzean baieztatuko da.

Interesaturik bazaude, APD-ren web orrian eman dezakezu izena eta informazio zabalagoa nahiago izanez gero, berriz, deitu 94 423 22 50 telefonora.

  • Eguna: otsailak 18.
  • Lekua: Bilbon, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3)
  • Akreditazioak: 09:00etan
  • Jardunaldia: 09:30etatik 12:50era (jarraian, opari-banaketa. Kafea eta networking-a)

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*