Programa Lehiatu_Banca para Empresas

Jada izena eman dezakezu nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta akuikulturaren industriarako LEHIATU BERRIA Programan

Laboral kutxa

11 uztaila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Gaurtik hasi eta datorren uztailaren 26ra bitarte, jada eskura dago LEHIATU BERRIA laguntza-programa Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako produktuak eta arrantzatik eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta komertzializatzeko.

LEHIATU BERRIA programan laguntza-lerro ezberdinak daude:

  1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, komertzializatzeko edo garatzeko inbertsioak egiteko laguntzak.
  2. Basoko produktuak eraldatzera eta komertzializatzera bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.
  3. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta komertzializatzeko inbertsioak egiteko laguntzak (aurreko Lehiatu Arrantza).
  4. Euskadiko nekazaritzako eta elikadurako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Lerro bakoitzeko laguntzaren onuradunak honako hauek izan daitezke:

  1. Euskadin produkzio-establezimendua duten enpresak, nekazariak edo nekazarien elkarteak, nekazaritzako kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak.
  2. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.
  3. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzen edo komertzializatzen aritzen direnak.
  4. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak.

Laguntzaren zenbatekoa

  1. Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a
  2. Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a
  3. Diruz lagundu daitezkeen gastuen %50a
  4. Diruz lagundu daitezkeen gastuen %40a

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Ondasun higiezinak eraikitzea edo eskuratzea.
  • Obra zibila gauzatzeko derrigorrezko zerbitzu-sari profesionalak.
  • Makineria, instalazioak eta produkzio-lantegietako ekipamendua erostea.
  • Hobetzeko prozesuetan, kalitatean eta ingurumen-inpaktuaren murrizketan inbertsioak egitea.
  • Hardwarea, softwarea, merkataritza elektronikoa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzea.

Jakin nahi duzu zure enpresak diru-laguntza hau edo beste batzuk eskuratzeko aukerarik baduen?

Bete ezazu LABORAL Kutxak eta Partners Global Fundingek zure eskura jartzen duten inprimaki  labur hau, zure konpainiak aipatu diru-laguntza hauek edo beste batzuek eskuratzeko aukerarik baduen azter dezagun.

Guk deituko dizugu!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*