Confirming_Banca para Empresas

Jada ConfirmingⓇ-en formatu ofiziala erabiliaz lan egin dezakezu LABORAL Kutxaren bitartez

Laboral kutxa

13 otsaila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Confirming delakoa hornitzaileei ordainketak egiteko modalitatea da; horren bitartez, bezeroek hornitzaileei ordaintzeko aginduak ematen dituzte, eta edozein unetan likido egin ditzakete modu azkar eta errazean, ordaintzailearen finantza-sendotasunean oinarrituta, eta arriskuaren ikuspegitik sailkatu beharrik gabe.

Gaur egun arte, ConfirmingⓇ fitxategi bakarra ez zegoenez erakunde guztientzat, ConfirmingⓇ aginduak finantza-erakundeei ematean, prozesua hutsuneez beteta egon da historikoki. Kasu batzuetan, eraginkortasun eza hori bezeroak jasan behar izan du, formatu adina finantza-erakunde erabili behar izateagatik, edo finantza-erakundeak medio, hornitzaileentzako aurrerakinetatik eratorritako negozioa lortzeko ahaleginarekin, bezero/ordainketa agindu-emaile bezainbat fitxategien “bihurgailu” garatu baitituzte.

Factoring-eko Espainiako Elkarteak otsailaren 13ko prentsaurrekoan jakinarazi duenez, Elkartean bertan lan-talde bat sortu dute ConfirmingⓇ formatu estandara definitzearren, eta, era horretan, bezeroek fitxategiaren formatu bera erabili ahal izango dute erakunde guztietarako.

LABORAL Kutxan, jada gure sistemak prest ditugu fitxategiak formatu berriarekin onartzeko. Horren helburu nagusiak hauek dira:

  • Kudeaketa erraztea confirmingⓇ erabiltzen duten enpresei, orain arteko eragozpenak kenduaz, eta formatu berarekin edozein finantza-erakunderen bitartez ordainketak egin ahal izatea.
  • ConfirmingⓇ-en irudia indartzea, zirkulatzailearen finantzaketarako irudi nagusietariko bat bezala.

Confirming-en formatu bakarra

Formatu bakarra neutraltasunetik garatu da; beraz, ez da erreferentzia gisa inolako erakunderen formaturik hartu, baina merkatuan egun dauden modalitate eta funtzionaltasun guztiak hartzen ditu.

Formatuak etorkizunera begiratzen du, hornitzaileei ordainketa-aginduen komunikazioak bidaltzeko bideei dagokienean, bidaltzeko bide berriak jasoaz (e-maila, SMS, Push mezuak,…).

Horrez gain, formatu berarekin ordainketak bidali daitezke SEPA zonara (estatukoa eta nazioartekoa), ordainketak SEPA zonatik kanpora, eurotan eta bestelako dibisetan, eta, beste aukera batzuen artean, ordainketak atzeratzea eskatzeko aukera ematen du.

Formatua publikoa da, eta edozein finantza-erakundek erabili dezake, nahiz eta Factoring eta Confirming-en Espainiako Elkartekoa ez izan.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*