Innova Bilbao 2020_Banca para Empresas

Innova Bilbao 2020: enpresa-sormenaren eta berrikuntzaren foro handiena

Laboral kutxa

26 otsaila, 2020 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Innova Bilbao zure negozioa hazteko tradizioa da jada. Gorde martxoaren 27a eta 28a Guggenheim Museoan zure zain izango baikara Innova Bilbao 2020ren edizio berriarekin; hau da, berrikuntzaren eta marketing digitalaren biltzar nagusia.

Foroa LABORAL Kutxak babesten du, eta berrikuntzez beteta eta programa oso batekin iritsiko da: 20 hitzaldi, 2 elkarrizketa eta baita “pintxopote” bat ere. Topaketa-gune paregabea izango da, eta izugarri ikasteko aukera izango dugu aurten parte hartuko duten hizlariekin.

Beste adituen artean, Nerea Riesco bestsellerra, Benito Castro kazetaria, Goizalde Nuñez aktore ezaguna, Jordi Moltó, Patricia Salgado, Fernando Tellado, Marga Cabrera eta Twin Melody  izango ditugu. Modu horretan, berrikuntza sektore eta jarduera ekonomiko guztietan dagoela erakutsiko digute.

Bide berriak ireki eta gero eta lehiakorragoa eta globalagoa den mundu honetan bizirik iraun ahal izateko etorkizuna eraikitzen ikasi nahi baduzu, hau da zure lekua. Teknologia berriez, komunikazioaz, ekonomiaz, internetez edo ekintzailetzaz arituko gara; alegia, enpresa-arloko apustu bat errentagarri egiteko behar dituzun osagai guztiez. Gurekin izango zara?

Eman izena berrikuntzaren eta marketing digitalaren inguruko biltzar nagusian. Zure plaza gorde dezakezu jardunaldiaren web ofizialean eta hautatu soilik egun batean joan nahi duzun edo bi egunetan.

Horrez gain, edizio berri honetako berrikuntza guztien berri izan nahi baduzu, jarrai gaitzazu #Innobi20 hashtag-ean eta zure negozioa hazi arazi.

Hona hemen aurreko edizioetan bizi izan duguna. Aprobetxatu aukera hau eta zatoz martxoaren 27an eta 28an, Bilboko Guggenheim Museora.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*