Renting_Banca para Empresas

Ibilgailuen rentinga gailendu da beste urte batez enpresen, autonomoen eta partikularren artean

Laboral kutxa

28 maiatza, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Ibilgailuen edo automobilen rentinga da ondasun bat (kasu honetan ibilgailua) epe ertainerako edo luzerako alokatzea —nahiz eta gauza mordoa egon renting bidez alokatu ahal izateko eta beharbada zuk ez ezagutu— aldizkako zenbateko finkoaren truke eta erosteko betebeharrik gabe.

Kontuan izan beharrekoa: zenbat ordaindu behar da hilabetean? Kuotaren zenbatekoa (oro har hilekoa edo hiru hilabetekoa) ibilgailuaren araberakoa izango da (marka, modeloa) nahiz urteko kilometroen eta kontratuaren iraupenaren araberakoa.

Eskaintzen dituen abantailei esker, rentingak gora egin du beste urte batez enpresen, autonomoen eta partikularren artean. Horrela berretsi dute Espainian 2017an izandako kopuru positiboek, 551.730 ibilgailurekin itxi baitzen; hau da, 2016an baino %13,41 gehiago (447.623 ibilgailu).

Aurreikuspenen arabera, 2018an ere datu oso onak izango dira. Ibilgailuen Rentingaren Espainiako Elkartearen (AER) datuei erreparatuta, soilik aurtengo lehen hiruhilekoan 71.701 matrikulazio erregistratu dira rentingean; hau da, 2017ko denboraldi berean baino %16,02 gehiago. Portzentaje hori merkatuko osokoa baino handiagoa da, %10,28koa izan baita.

Halaber, nabarmendu behar da 2017an izandako renting matrikulazio-kopurua. Zehazki, 248.602 unitate matrikulatu ziren, 2016an baino ia %21 gehiago. Era berean, matrikulazio osoan, rentingaren penetrazio-kuota %17,07koa da.

Enpresek osatzen dute eskariaren segmentu nagusia, negozio osoaren %87ra iristen baitira. Ondoren, Herri Administrazioak daude, %8arekin eta, jarraian, autonomoak eta partikularrak, %5arekin.

Ibilgailuen rentingaren abantailak? Ugari

  • Bertan sartzen dira mantentze-gastuak, arrisku oroko asegurua, errepideko laguntza, ordezko ibilgailua matxura izanez gero, pneumatikoen aldaketa,…
  • Sozietateen gaineko Zergan kengarria da, fiskalki gastua bezala hartzen baita.
  • Teknologia eguneratzen uzten du enpresa-kapitala konprometitu gabe.
  • Balantzean ez da kontabilizatzen; beraz, kontabilizazioa errazagoa da.
  • Ondasun bat izatea finantza-baliabideak ibilgetzeko beharrik gabe, eta errentagarritasun handiagoko inbertsioetarako erabiltzeko aukera.

Renting vs leasing

Maiz entzun ohi dugu leasing kontzeptua, baina ez dakigu oso garbi rentingarekiko zer-nolako aldeak dituen. Alde nagusia da leasingak erosteko aukera eskaintzen duela azkenean erosteko, baina rentinga ez da erosteko helburuarekin kontratatzen. Beste alde nabaria da leasingean ez direla sartzen mantentze-zerbitzuak eta aseguruak.

Ondorioz, orain argiago dakigunez zer den rentinga eta zenbaterainoko abantailak dituen, ez izan zalantzarik eta galdetu inolako konpromisorik  gabe. Zure eskura daukagun inprimakia bete dezakezu, eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

Bat egin rentingaren aurrezpenarekin!

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*