Bventure_Banca para Empresas

Hurbildu beste urte batez B-VENTURE 2018 topaketara: ekintzailetzarako ezinbesteko hitzordua

Laboral kutxa

11 urria, 2018 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Berrikuntza, ekintzailetza, finantzaketa, startup-ak,… B- Venture topaketaren osagai nagusiak dira. Oraingoa hirugarren edizioa izango da, eta ekintzailetzaren eta inbertsioaren inguruko ekitaldirik nagusiena dela esan daiteke. Aprobetxatuko duzu, ezta?

Urriaren 16an eta 17an egingo da Euskalduna Jauregian, finantzaketa behar duten proiektu berritzaileenak bizkortzeko eta heltzeko eta abian jartzeko fase ezberdinetan laguntzeko helburuarekin.

Bertan izango dira herrialdeko enpresa, inbertsiogile eta ekintzaile garrantzitsuenak, eta hitzaldi, mahai-inguru eta proiektuen aurkezpen ezberdinetan parte hartuko dute.

Halaber, inbertsio-irizpideak kontuan hartuta, enpresa bat saltzeko edo “Ideia on bat nola defendatu” ikasteko beharrezko jarraibideak emango dizkigu Iñaki Ruiz de Balugerak, Gaztenpresako aholkulariak. Eta horrekin guztiarekin batera tailer praktikoak eta networking saioak egingo dira bi egun horietan, berrikuntzaz, ekintzailetzaz, finantzaketaz eta ideiez hitz egiteko.

Azkenik, 24 startup-ek beren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte 1.000 bisitari baino gehiago izatea espero den audientziaren aurrean. Beraz, erakusleiho paregabea izango da eskaera aurkeztutako 117 enpresaren artetik hautatuko horientzat.

Foroak, beste urte batez, LABORAL Kutxaren babesa du, beste batzuen artean. Oraindik ez badakizu gerturatu ala ez, begiratu iazko hitzaldietako argazkiak eta bideoak. Baina etortzea erabaki baduzu, zure sarrera eros dezakezu esteka honen bitartez.

Guk ez dugu egun horietan hutsik egingo! Zure zain izango gara!

 

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*