Bventure_Banca para Empresas

Hemen da B-Venture, startup-entzako aukera onena

Laboral kutxa

23 iraila, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Beste urte batez, ekintzailetzaren, berrikuntzaren, finantzaketaren, startup-en eta iparraldeko zonako enpresa berrien ekitaldirik handienean parte hartuko dugu; hau da, B-Venture 2019. Biltzarra urriaren 29an eta 30ean izango da Euskalduna Jauregian, eta oraindik baduzu bertara joateko aukera.

Edizio berri honetan, programa zabala izango da; hain zuzen ere, hitzaldiak, mahai-inguruak eta proiektuen aurkezpenak. Guk horietan modu aktiboan esku hartzen dugu gure  Gaztenpresa Fundazioaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan enpresak sortuaz enplegua sustatzen daramatzagun urte hauetako guztietako esperientzia eskainiaz.

Inma Ramos LABORAL Kutxako Gaztenpresa Fundazioaren zuzendaria da, eta mahai-inguru batean hartuko du parte Deustuko Unibertsitateko Garbiñe Henry-rekin eta Easo Ventures SCR-ko Pedro Muñoz-Barojarekin batera. “Ekosistema ekintzailearen eta aukeren” inguruko ikuspegia azalduko dute asteartean, eguerdi aldera.

Halaber, ekitaldian leku bat egongo da bilerak eta networking saioak egiteko, eta horietan berrikuntzaz, ekintzailetzaz, finantzaketaz eta ideiez arituko gara. Horrekin guztiarekin batera, tailer praktikoak ere egingo dira, profilak sortu, premiak eta eskaintzak zehaztu nahiz parte-hartzaile eta inbertsiogile ezberdinekin eta arrisku-kapitaleko funtsekin bilerak kudeatu ahal izateko.

Eta zure proiektuaren, negozio-ideiaren edo dena delakoaren inguruan galderaren bat egin nahi badiguzu, hallean jarriko dugun Gaztenpresa standera gertura zaitezke. Dagoeneko 5.300 enpresak jaso dute gure babesa, eta poz-pozik artatuko zaitugu.

Aprobetxatu aukera hau eta apuntatu oraintxe bertan. Zure sarrera hemen eros dezakezu. Plazak mugatuak dira.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*