Hazitek_programa_Banca para Empresas

Hazitek, euskal enpresen I+G arloa bultzatzeko programa, eskura dago 82 milioitik gorako aurrekontuarekin

Laboral kutxa

26 urria, 2017 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Dagoeneko izena eman dezakezu Hazitek programan; hots, SPRIk ateratako laguntza-programa Euskadiko enpresen I+G arlorako; gainera, beste urtez batez, zehazki 82.800.00 euroko aurrekontuarekin itzuli da.

Programaren helburua da diruz laguntzea izaera lehiakorreko enpresa-proiektuak (40.800.000 euro) nahiz izaera estrategikoko I+G arloko proiektuak (42.000.000 euro).

Interesatzen zaizu? Hemen dituzu xehetasun guztiak:

Norentzat da

  • Enpresa handiak edo ETEAK
  • Enpresa-taldeak edo elkarteak, haien legezko forma edozein izanda ere.
  • Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente zientifiko-teknologikoak (oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko I+G arloko proiektu lehiakorrentzat).

Baldintzak

  1. Industria-ikerkuntza eta garapen lehiakorreko proiektuentzat
  • Oro har: diruz lagundu daitezkeen kostuen %25era bitarte.
  • Nazioz haraindiko lankidetzako Eranets proiektuentzat, diruz lagundu daitezkeen kostuen %30era bitarte, betiere enpresa bakar batek ere izan gabe diruz lagundu daitezkeen kostuen %70a baino gehiago.
  • Edonola ere, diru-laguntza ez itzulgarriaren gehieneko zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da erakunde onuradun eta urte bakoitzeko.
  1. Industria-ikerkuntzako eta sektore estrategikoetako garapen esperimentaleko proiektuentzat
  • Industria-ikerkuntzako proiektuentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen %40ra bitarte.
  • Garapen esperimentaleko proiektuentzat: diruz lagundu daitezkeen kostuen %25era bitarte.

Sar zaitez orrialde honetan eta jaso programari buruzko informazio osagarri guztia. Ziur lagungarri izango duzula.

Eskaera egiteko epea

Epea jada irekita dago. Beraz, enpresa interesatu guztiek dokumentazioa aurkez dezakete orain hasi eta azaroaren 2ra bitarte.

Izapidea

Eskaerak kudeatzeko, sakatu ondorengo esteka, edo nahiago baduzu euskaraz ere egin dezakezu.

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*