Sumamos para impulsar tu competitividad_Banca para Empresas

Gemma eta Iñigo ezagutzen dituzu?

Laboral kutxa

1 martxoa, 2019 | argitaratuta LABORAL Kutxa

Jada ezagutzen al dituzu Iñigo, Alimco S.L enpresako kudeatzailea, eta Gemma, LABORAL Kutxa Enpresetako kudeatzailea? Oraindik ezagutzen ez badituzu, laster ezagutuko dituzu, LABORAL Kutxak abian jarri duen kanpaina berriaren protagonistak baitira. Kanpaina horretan dena erreala da.

Alimco S.L., Iñigo González de Herediak azaldutako moduan, iragazgaizteetan eta dekorazioan espezializatutako enpresa da eta “iparraldean erreferentea” Gemma Vegak, LABORAL kutxako kudeatzaileak, gehitutako moduan. Iñigok ia 30 urte daramatza LABORAL Kutxarekin lan egiten, eta Gemarekin duen harremana gertukoa eta oso zuzena izatea baloratzen du. Gemmaren hitzetan, gakoa arintasuna eta inplikazioa dira, “eta harremana ia pertsonala izatea”, dio Iñigok; era berean, nabarmendu du LABORAL Kutxan azken urte hauetan egin dituzten kontsulten erantzunek eta informazioak lagundu diela une batean aurrera urrats bat ematen edo ez ematen.

Gema, bestalde, harro dago egin duen lanarengatik, “zeren Alimcori krisitik bikain ateratzen lagundu diot”, eta Iñigok berretsi du LABORAL kutxa gomendatuko lukeela “beti laguntzen eta erantzuten gaituelako”.

LABORAL Kutxaren inplikazioa bezeroekin bat izateagatik

Izan ere, LABORAL Kutxatik zure enpresaren premiei erantzun nahi die, enpresa zainduaz. Kudeatzaileek izugarrizko inplikazioa dute bezeroekin, eta bi izanik, bat direla ematen dute, biek norabide berean lan egiteagatik: batu zure enpresaren lehiakortasuna bultzatzeko.

Iñigoren eta Gemmaren kasuan egiaztatu ahal izango zenuen moduan, bezeroek izugarri baloratzen dituzte LABORAL Kutxako kudeatzaileek dituzten esperientzia, laguntza, profesionaltasuna, zaintza, hurbiltasuna eta erremintak enpresei  gehiagora joaten laguntzeko. Eta, horretarako, bat izango balira bezala esku hartzen, pentsatzen eta lan egiten dute, LABORAL Kutxan enpresak artatzeaz eta haiei laguntzeaz gain, enpresak zaintzen baitituzte. Izan ere, “beste modu bat badago”.

Ezagutu zer-nolako erremintak dituen LABORAL Kutxak:

Tu opinion:

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*